Eusko Jaurlaritza
Euskal Administrazio Orokorrerako 367 plazako EPE berria abiarazi du Jaurlaritzak
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 10eko 14:00ak arte egongo da zabalik. euskadi.eus atarian eman behar da izena.
EAEko ekonomia % 2,2 hazi da hirugarren hiruhilekoan, eta enplegua, % 1,3
Urteko hirugarren hiruhilekoan izandako igoera eraikuntzaren eta zerbitzuen bilakaera positiboan oinarritu da, Eustat Euskal Estatistika Institutuaren arabera.
Cebekek "akats larria eta lehia desleiala" ikusten du Jaurlaritzak funtzionarioei soldata % 4,5 igotzeko egindako iragarpena
Ildo horretatik, Cebeken iritzia errespetatzen duela adierazi du Eusko Jaurlaritzak, baina uste du "egokiena" Espainiar Estatuan ezartzen den soldata-igoerari buruzko oinarrizko araudia betetzea dela.
EAEko ogasunek inoiz baino diru gehiago bilduko dute aurten eta % 3ko deflaktazioa aplikatuko dute errenta zergan
Finantzen Euskal Kontseiluak baieztatu du zerga bidezko diru bilketa aurreikusi baino % 1,1 handiagoa izango dela aurten. 2027ari begira, 22.681 milioi euro biltzea aurreikusi dute.
Erandion alokairuaren prezioa mugatzeko bidea ireki du Eusko Jaurlaritzak
Udalerriak bi lege-irizpide betetzen ditu bizitegi-merkatu tentsionatu izendatzeko, eta horri esker alokairuen prezioen gainean mugak aplikatu ahal izango dira. Los Ochos eraikinetako familiak esperantzaz daude prozesuari dagokionez; izan ere, etxearen jabea den funtsak etxebizitzak erostea ala kontratuak amaitzen direnean bertan behera uztea eskaini die.
Lehendakariak Hurtadoren lana eskertu du eta adierazi du "erabat errespetatzen" duela EAJren barne prozesua
Imanol Pradales lehendakariak adierazi du "erabat errespetatzen" duela EAJren barne prozesua eta gogorarazi du Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Eusko Jaurlaritzaren parte izaten jarraitzen duela". Gainera, eskerrak eman dizkio Javier Hurtado Turismo sailburuari azken bi urteetan egindako lanagatik.
Ubarretxena: "Euskal herritarrak ez gaude ez bloke batean ez bestean, ahots propioa behar dugu"
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburuak esan du "azken urteetako esperientzia" kontuan hartuta, "ahots propioa" edukitzea funtsezkoa dela.
Cristina Gonzalezek ordezkatuko du Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzan
EITBk kontsultatutako iturrien arabera, eta baieztapen ofiziala faltan, PSE-EEko presidentea izango da Turismo sailburua, Hurtadok Gobernua utzi beharko baitu hauteskunde orokorretara aurkezteko.
Eusko Jaurlaritzak ETAko presoen baimenen berri emango die biktimei
Orain arte biktimen elkarteek egin duten lana Jaurlaritzak zuzenean egingo du aurrerantzean. Covitek eta AVTk gogor kritikatu dute erabakia.
Hurtadok Eusko Jaurlaritza utzi eta Kongresurako PSEren Arabako zerrendaburua izango da
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak kargua utzi egin beharko du hauteskunde orokorretan diputatu hautatzen badute, bi karguak bateraezinak baitira.
Ertzaintzak 247 arma zuri konfiskatu ditu 2026an
PPren kritiken aurrean, Euskadin Arma Zurien Erabilera Prebenitzeko Ekintza Plana defendatu du Zupiria sailburuak Eusko Legebiltzarrean. Hala ere, "beharrezkoa bada" berrikusteko prest agertu da.
Autogobernuarekin dekretuekin izan duen "azkartasun" bera izateko eskatu dio Pradalesek Sanchezi
Transferentziak bideratzeko orduan etxebizitza-krisia arintzeko onartutako dekretuekin izandako "azkartasun eta ausardia" bera izateko eskatu dio lehendakariak Espainiako Gobernuari. Pradales EH Bilduri ere zuzendu zaio, eta "Estatutua betetzea eskatzeko" exijitu dio, "Espainiako Gobernuaren erabakiak babesten dituen gogo berarekin".
Melgosak akordioak eskatu ditu Maricarmeni gertatutakoa "berriro ez gertatzeko"
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenaren arabera, "garrantzitsua da politika publikoak egitea pertsonen arazoak konpontzeko, ez sortzeko, ezta egurtzeko ere". Era berean, kezkatuta agertu da migratzaileen ezohiko erregularizazio prozesuan dabiltzanek urtebete dutelako lana aurkitzeko.
Zupiria: "PPk sistema demokratikoa bera jarri du auzitan"
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak uste du ona dela erakundeak kritikatzea, erakundeen jokabidea kritikatzea, baina "oso arriskutsua" dela erakundeen zilegitasuna auzitan jartzea. PPk posta bidezko botoen inguruan zabaldu dituen zalantzen harian mintzatu da sailburua.
Lehen Eusko Jaurlaritza omendu dute Gernikan, 90. urtemugan
Erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariak, eragile sozial, kultural eta akademikoetakoak eta Imanol Pradales lehendakaria izan dira Gernikan, Jose Antonio Agirreren gobernuaren 90. urtemuga omentzeko. Pradalesekin batera, Ibarretxe, Urkullu eta Lopez eta Jesus Maria de Leizaola, Carlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza lehendakarien senideak izan dira omenaldian.
Agirreren gobernuak amestutako Euskadi eraikitzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du Pradalesek
Garai hartako gobernua gogoan, azpimarratu du "askatasuna, demokrazia eta justizia soziala" zituela oinarri, eta bere ekintza politikoa "irakaspen" garrantzitsua izan zela Euskadirentzat: "Euskal gizartea ez da inposaketatik eraikitzen, ezberdinen arteko etengabeko elkarrizketatik baino".
Zuzenean: Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena
1936ko urriaren 7an sortu zen lehen Eusko Jaurlaritza, Jose Antonio Agirre lehendakaria buru. 90 urteren buruan, urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia egingo dute Gernika Batzar-etxean, eta Imanol Pradales lehendakaria buru izango da. Lehen gobernu hura eta haren ondorengoen aldeko omenaldia izango da, eta 1936tik gaurdainoko haria ez dela eten plazaratzeko.
Albiste izango dira: Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena, abisu horia euriagatik eta taxilarien manifestazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ubarretxenak "zail" ikusten du 53 egunen buruan 5 eskumenak eskualdatzea, ia bi urtean lortu ez dutela kontuan izanda
"Jakina, epeek baldintzatzen dute transferentzien eskualdaketa. Gure aldetik gogor lan egin dugu, eta legegintzaldi honetan 14 transferentzia lortu ditugula nabarmendu behar dugu. Akordiorik gabe geratu diren gainerako bost eskumenen kasuan, denborak agintzen du, horixe da agertokia", adierazi du Jaurlaritzaren bozeramaileak.
Alokabideren etxebizitza bateko bizilaguna etxegabetu dute Bilboko Atxuri auzoan
AZET Bilboko etxebizitza sindikatuak salatu duenaren arabera, bertan 10 urte bizitzen daramatzan baliabide gutxiko emakume bat etxegabetu dute. Sindikatuaren arabera, Alokabideri ordaindu ezin diolako kaleratu dute, eta ez diote bizitoki-aukerarik eskaini. Jaurlaritzak dio pilatutako zorra oso handia dela, eta, negoziatzen ibili arren, ez duela ordaintzeko gaitasun faltarik frogatu.