Eusko Jaurlaritza

BILBAO, 26/10/2026.- Un bombero habla con un grupo de asistentes a la manifestación de estudiantes y de colectivos 'antifascistas' este lunes por el centro de Bilbao "contra el fascismo" y en protesta por el acto anunciado por el agitador y activista político Vito Quiles para esta tarde en la ciudad. EFE/Luis Tejido
2026/10/26 - 21:45

Zupiriak Europako asaldura kutsatu egin dela ohartarazi du eta Bilboko istiluak gaitzetsi ditu

Segurtasun sailburuak iritzio dio Bilboko istiluetan Europako eta Espainiako asalduraren parean jarri nahi izan dutela dirudiela. Halaber, Ertzaintzari eskatu dio legearen arabera jokatzeko erantzuleak atxilotzeko eta justiziaren esku jartzeko. Gainera, gertakari horien aurrean gaitzesteko konpromiso argia eta orokorra eskatu du, eta azpimarratu du ez dagoela "indarkeriaren erabilera justifikatzen duen helbururik".

Nöel d'Anjou
2026/10/25 - 09:02

Noël d'Anjou itxaropentsu dago alderdien artean akordioak lortu eta aurrekontuak onartzeko

Radio Euskadiko Crónica de Euskadi fin de semana saioan eskaini duen elkarrizketan, Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak esan du aurrekontuek eredu ekonomiko eta soziala indartu, eta legealdi honetan hasitako bideari jarraipena emango diotela. Astearte honetan jakingo dira Eusko Jaurlaritzak egindako proiektuaren xehetasun guztiak, baina sailburuak iragarri du zerbitzu publikoak eta herritarren ongizatea indartzen jarraituko dutela. Horrez gain, hauteskundeek sortutako zaratatik isolatzeko eskatu die alderdiei.

Cristina González toma posesión como consejera de Turismo, Comercio y Consumo
2026/10/21 - 11:36

Cristina Gonzalezek Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu kargua hartu du

Cristina Gonzalez PSE-EEren presidenteak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu kargua hartu du gaur, asteazkena. Ekitaldia Ajuria Enea jauregian izan da, eta bertan Imanol Pradales lehendakariak erabakiak hartzeko orduan ausart jokatzeko deia egin dio sailburu berriari. Gonzalezek adierazi du "turismo arduratsu, jasangarri, lehiakor eta inklusibo" baten alde egiten jarraituko duela, eta merkataritzari babesa eskaini dio, "jauzi kualitatibo eta kuantitatibo bat emateko" helburuarekin. Orain arte sail horretako titularra izan denak, Javier Hurtadok, kargua utzi du hauteskunde orokorretan Kongresurako hautagaitza sozialistaren buru izateko. 

2026/10/20 - 07:55

Pradalesek "gertuko" erakundeak defendatu ditu: "Garrantzitsua da eskumenak eta finantza-baliabideak izatea erantzuna emateko"

Lehendakariak, Carole Delga Okzitaniako Eskualdeko presidentearekin batera, euskal enpresen eta Okzitaniako ordezkariekin egindako bilera batean parte hartu du. Bertan, Europako gizarteak sentitzen duen ezinegonari buruz hitz egin du, eta defendatu du hurbilen dauden erakundeek, "EAEkoek eta Okzitaniakoek, esaterako", erantzuten dietela "ondoen herritarren arazoei". 

Lehendakari 20 aniversario de AIC
2026/10/16 - 16:10

Pradalesek Europar Batasunari neurri zehatzak eskatu dizkio bertako automobilgintza babesteko

Imanol Pradales lehendakariak amaiera eman dio gaur Amorebieta-Etxanon Automotive Intelligence Centerren (AIC) 20. urteurrena ospatzeko ekitaldiari. Horren ustez, Europak "luzamendurik gabe babestu" behar ditu bere merkatu industriala, automobilgintzako industria europarra eta lehiakortasuna. Bruselari eskatu dio "norabide argia" har dezala sektorearen interesak defendatzeko eta "Made in Europeren aldeko apustua egiteko".

« 2 3 4 ... 20 »

Asteko irakurriena