Eusko Jaurlaritza
Osasun Sailak 5.700 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du, besteak beste, itxaron-zerrendak murrizteko eta prebentzioa indartzeko
Kontuak % 7,45 handituko dira, eta biztanleko 2.536 euroko inbertsioa egingo da, Estatuko handiena. Sailak diru-kopuru bat gorde du Mahai Sektorialean lan-akordioa lortzeko.
Bilboko Portuko Agintaritzak bere gain hartuko du salgaien terminalaren kudeaketa
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Migrazio Koordinaziorako aldebiko azpibatzorde bat sortzea ere adostu dute, migrazio-politikekin lotutako hainbat arlori buruzko proposamenak aztertu eta formulatzeko.
Etxebizitza Sailak 500 milioi euro baino gehiago erabiliko ditu eta 5.174 etxebizitza berri lortu nahi ditu, helburuaren % 74
413,1 milioi euro (Etxebizitza Programaren % 83,8) alokairura bideratuko dira, eta, aurreikusitakoaren arabera, 2027an 1.840 etxebizitza babesturen eta zuzkidura apartamenturen obrak lizitatuko dira.
Eusko Jaurlaritzak % 6,7 handitu du EHUren aurrekontua, 461 milioi eurora arte
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak 698 milioi euro izango ditu 2027an, aurten baino % 6 gehiago. Ikerketa eta berrikuntzarako inbertsioa 163 milioi eurora iritsiko da.
Larrialdietako, Joko eta Ikuskizunetako eta Euskalmeteko zuzendari berriak izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Aurrerantzean, Nerea Alday izango da Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari, Juan Carlos Medina, Joko eta Ikuskizun zuzendari, eta Jesus Arana Euskalmeteko zuzendari nagusi.
Albiste izango dira: agintaldi erdiko hauteskundeak AEBn, Puenteren agerraldia tren-istripuari buruz eta Jaurlaritzaren aurrekontuak, sailez sail
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren aurrekontua % 5,8 igoko da, 1.338 milioiraino, eta Lanbide ardatz nagusi hartuko du
Arratsaldean Gobernantza sailburuak eta Industria sailburuak hurrengo urteko kontuak azaldu dituzte. Gobernantza sailak 192,4 milioi euro izango du eta zatirik handiena Administrazioa eraldatzeko eta modernizatzeko erabiliko da. Industria Sailak 676,1 milioi euro izango ditu, eta hobekuntza teknologikoa eta AA enpresetan txertatzeko helburuarekin.
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Estatuko Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak hiru aldeko bilera egingo dute asteazkenean Madrilen. Bertan akordioa lor lezakete Txomin Enea II hirigintza-proiektua bultzatzeko.
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak azaldu du Alokabideren eskutan dauden etxebizitzetatan ere egiten dituztela kaleratzeak. “Norbaitek elkarbizitzarako dauden arau minimoak betetzen ez baditu, bere inguruan dauden bizilagunak kaltetzen ari bada eta, gainera, posible izan arren ordaintzen ez duenean, gu behartuta gaude kaleratzera”.
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Adrian Lopez Sarachaga Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipaziorako zuzendariaren ustez, Euskadiko gazte gehienek ez dituzte babesten joan den astean Bilbon izandako indarkeriazko jokabideak. Radio Euskadiko Crónica de Euskadi fin de semana saioan egin dioten elkarrizketan esan duenez, jarrera erradikalizatuak gutxiengoa dira.
Delitu kopuruak % 1,2 egin du behera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan irailera bitartean
Urtarriletik irailera bitartean, 109.512 delitu erregistratu dira guztira: % 79,6 presentzialak izan dira, eta % 20,4, informatikoak.
788,5 milioi euroko plana onartu du Bizkaiak Metro Bilbao modernizatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erdi bana finantzatuko dute proiektua. Metroko 37 tren zaharrenak berrituko dituzte, edukiera % 12 handitzeko eta segurtasuna nahiz gorabeherei erantzuteko gaitasuna hobetzeko.
Jaurlaritzak Alokaplus jarri du martxan, alokairuko ez-ordaintzeak estaltzeko aseguru publikoa
Alokairu-eskari handiena dagoen eremuetan hutsik dauden 25.000 etxebizitza inguru merkatura ateratzea sustatu nahi du Jaurlaritzak. Aseguruak, oro har, ordaindu gabeko 14 hilabeteko alokairua estaliko du, eta 20 hilabetera arte luzatu ahal izango da kasu jakin batzuetan.
Ubarretxenaren esanetan, transferentzien inguruko akordio "txikiak" lantzen eta hurrengo legealdirako "ateak zabalik uzteko" lanean ari da Jaurlaritza
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenaren arabera, Garraio Ministerioarekin "akordio txiki bat" lantzen ari ziren, baina Toledoko tren istripuak "hankaz gora" utzi du dena.
SEPI banan-banan batzartuko da Tubos Reunidosen interesa duten hiru inbertsore industrialekin, Ubarretxenaren arabera
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, azaldu du bilerak "laster" egingo direla. Halaber, Tubos Reunidosek SEPIrekin duen 150 milioi euroko zorrak enpresaren etorkizuna "baldintzatu" egingo duela adierazi du.
Pradalesek BABES sistema aurkeztu du, Euskadiko larrialdi guztiak modu bateratuan kudeatzeko
Segurtasunari buruz Eusko Legebiltzarrean egindako osoko bilkura monografikoan, Euskadiko segurtasuna eta babes zibila koordinatzeko aginte bakarra duen egitura aitzindaria aurkeztu du lehendakariak.
Aurrekontuak Eusko Legebiltzarrera iritsi dira, eta abenduaren 21ean onartuko dituzte
Euskal Autonomia Erkidegoko 2027ko aurrekontu orokorren proiektua Eusko Legebiltzarrera iritsi da gaur, asteazkenarekin. Abenduaren 21ean onartuko dute, osoko bilkuran.
Osakidetzako sindikatuek negoziazioak eten eta ostiraleko grebari eutsiko diote
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dute ez dagoela "aurrerapausorik" lan-baldintzei buruzko negoziazioan, eta Osakidetzako Mahaitik altxatu dira.
SEPI Tubos Reunidosen inbertsoreekin bilduko da gaur, eta "zorra kitatu ezean, erretiratu" egingo direla ohartarazi du Jaurlaritzak
"Interesak murriztea eta ordaintzeko epeak luzatzea" eskaini du SEPIk, baina Eusko Jaurlaritzak "erabateko aldaketa" eskatu dio, "inbertitzaileak uxatu" dituelakoan. Zorra kitatu ezezean, Tubos "likidaziora" doala ohartarazi du Jaurlaritzak.
Ubarretxena: "Onartezina da elkarbizitza nahita okertzen duten talde antolatuak egotea"
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak atzo Bilbon izandako istiluen aurrean erakundeak egindako adierazpena irakurri du, eta esan du "bereziki larria" dela "hain jende gaztea gorroto, larderia eta liskar dinamiketan inplikatuta ikustea".