Eusko Jaurlaritza
Industria sailburuak onartu du Vicinayk eskari "oso garrantzitsua" galdu duela
Vicinay Marinek langileen batzordeari jakinarazi dio "beharrezko neurriak" hartu beharko dituela konpainiaren "etorkizuna bermatzeko". "Egoerari aurre egiteko hainbat aukera aztertzen ari gara, langileengan ahalik eta eragin txikiena izan dezan", jakitera eman dio zuzendaritzak.
Euskadik lehen aldiz parte hartuko du Ecofinen fiskalitateari buruzko goi mailako taldean
Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, urrats hori Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan lortutako akordioen emaitza da.
2027an jarriko dute abian etxebizitza sustatzeko funtsa, eta alokairura bideratutako 2.100 pisu eraikiko dira
Funts horrek 2.000 milioi bideratuko ditu, 8 urtean euskal herritarrek arrazoizko alokairuko 10.000 etxebizitza berri izan ditzaten.
Jaurlaritzak laguntzak emango ditu aire girotua instalatzeko, betiere eguzki panelez hornitua bada
Dirulaguntzak urriaren amaieratik aurrera egongo dira eskuragarri. Partikularrek, osasun etxeek eta ikastetxeek, industriek eta saltokiek eskatu ahalko dituzte. 120 milioi euro bideratuko dituzte programa horretara.
Fiskaltzak helegitea jarri du Marisol Iparragirreri bigarren aldiz emandako erdi-askatasuneko erregimenaren aurka
Zubietako espetxeko Tratamendu Batzordeak "aho batez" proposatuta, Jaurlaritzak 100.2 artikulua aplikatu eta erdi-askatsuneko erregimena eman zion presoari bigarren aldiz irailaren 2an.
Euskadik amarralekuak esleitzeko sistema aldatuko du, eta herritartasuna, jasangarritasuna eta emakumeen presentzia sarituko ditu
Dekretu berriak 100 punturainoko baremoa ezarriko du aisialdiko nabigazioko amarralekuak esleitzeko, eta 2017tik indarrean dagoen araudia ordezkatuko du.
Easo-Amarako Trenbide Zabaltzako hirigintza eraldatuko dute, 480 etxebizitza eta kirol ekipamenduekin
'Hiri-basoan bizi' proiektuari esker, etxebitza horietatik 216 babes sozialekoak izango dira eta 216 tasatuak. Gainera, 933 zuhaitz landatuko dituzte. Lanak 2030ean hasiko dira.
Barredok iragarri du lehorteari aurre egiteko aparteko laguntzak aurten emango dituztela, ofizioz
Eusko Jaurlaritzako sailburuak azaldu du aldundiekin ari direla laguntza horien zenbatekoa eta zein azpisektoretara bideratuko diren zehazten.
Andueza: "Euskadik ez du zaratarik eta diagnostikorik behar, erabakiak baizik"
PSE-EEren buruzagiak osasuna, hezkuntza eta etxebizitza hobetzeko neurriak eskatu ditu, zerbitzu publikoak indartzeko eta Euskadi "justuago, oparoago eta kohesionatuagoa" izan dadila aurrera egiteko.
Sumarrek salatu du Eusko Jaurlaritza "eskuineranzko" norabidea hartzen dabilela migrazioan eta giza eskubideetan
Sumarren legebiltzarkide Jon Hernandezek Pradalesen Gobernuaren migrazio- eta adingabeen arretako politikak kritikatu ditu, eta ohartarazi du migratzaileak mehatxutzat aurkezteak eskuin muturraren diskurtsoa elikatu egiten duela.
Amaia Martinezek Pradalesi aurpegiratu dio Gobernuak "itxurakeriaz eta antzerkikeriaz" diharduela
Voxen bozeramaileak adierazi du bi urteko agintaldiaren ondoren herritarren bizi-kalitatea ez dela hobetu eta zerbitzu publikoek okerrera egin dutela.
Pradalesek 340 milioi iragarri ditu klima aldaketaren aurkako neurriak bultzatzeko, klimatizazioa barne
Lehendakariak Eusko Legebiltzarreko Politika Orokorrari buruzko osoko bilkuran egin du iragarpena, eta datozen bi urteetarako klimatizazio-sistema eraginkor eta jasangarriak ezartzeko programaren berri eman du. Herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera.
Segurtasun ezaz eta immigrazio irregularraz hitz egin ez izana leporatu dio Voxek Pradalesi
Amaia Martinez Voxen legebiltzarkideak esan du, Politika Orokorreko Osoko Bilkuran, Imanol Pradales lehendakariak ez duela "ezer berririk esan" eta soilik bere buruari "gora handiak eman" dizkiola.
Alba Garcia: "Lehendakariak ardura gehiago bere gain hartu beharko lukeela uste dut"
Politika orokorreko saioan Imanol Pradales lehendakariak egindako hitzaldiaren inguruan Sumarren buruak kritikatu du "oinarrian marketina" zegoela.
Diez Antxustegi: "Lehendakaria jendearengandik oso gertu dagoela uste dut"
"Gobernatzea egokitu zaion mundua ulertzen duen lehendakari" gisa definitu du Imanol Pradales Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, politika orokorreko saioan lehendakariak egindako hitzaldiaren ostean.
EAEko hezkuntza-sisteman pantailen erabilera berrikusi eta egokitu egingo dela hitzeman du Pradalesek
Ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean egindako Politika Orokorreko Osoko Bbilkuran, lehendakariak "euskal akordio sozial handia" iragarri du pantailen erabilera arduratsuari buruz, "guraso guztiok Europako adituen jarraibideak betetzeko konpromisoa har dezagun".
"Segurtasun publikoari buruzko bilkura monografikoa elkarbizitza eredua adosteko aukera bikaina izango da"
Urte hasierako Politika Orokorreko Osoko Bilkuran Imanol Pradales lehendakariak Euskadiko segurtasuna eta delitu kopuruaren gorakada izan ditu hizpide.
Horrela jarraitu dugu, zuzenean, Politika Orokorreko Osoko Bilkura
Arratsaldeko 19:00etan amaitu da saioa. Goizean, Imanol Pradales lehendakariak bere egitasmoak azaldu ditu. Arratsaldean, talde parlamentarioek euren txanda izan dute, eta lehendakariak erantzuteko aukera izan du. Horrela kontatu dugu, zuzenean, gaurko saioa.
Politika orokorreko eztabaidak emango dio hasiera Legebiltzarrean hauteskunde giroko urte politikoari
Etxebizitza, osasuna, euskara, hezkuntza, segurtasuna eta immigrazioa izango dituzte hizpide, besteak beste, Imanol Pradales lehendakariak eta alderdi politikoetako bozeramaileek 09:30etik aurrera. Gernikako Estatutuaren eskumenen eskualdaketari eta estatus politiko berriari buruzko aipamenak ere ez dira faltako.
Lehen sektoreak euri eskasiari aurre egiteko neurriak eskatu ditu Jaurlaritzak Madrilen
Madrilen egin den Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialean hartu du parte, gaur arratsaldean, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak. Han, beroaldiak eta lehorteak eragindako krisiari aurreko egiteko egiturazko neurriak eskatu ditu sektorearentzat.