Gipuzkoako Foru Aldundia
2025/03/19 - 06:00
EAEko 1.225.972 pertsonak dute Euskadin identifikazio elektronikorako bitarteko bat
BakQ identifikazio-sistema da hedatuena EAEko Administrazioarekin izapideak egiteko. 2017an jaio zen, eta ordutik izugarri hazi da. Gaur-gaurkoz 960.866 pertsonak dute aktibatuta BakQ identifikatzailea segurtasun maila handia behar duten eragiketa eta transakzio jakin batzuk egiteko.
2025/03/18 - 14:39
Goia, oso kritiko, Itsasertzetako Ordezkaritzak toldoei buruz hartutako erabakiarekin: ''Maldizioa da''
Itsasertzetako Zuzendaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritzaren erabakiz, aurten Donostiako Kontxako hondartzan 150 toldo gutxiago jarriko dituzte. Iaz, 440 jarri zituzten. Eneko Goia alkatea haserre mintzatu da: "Badirudi Itsasertzetkao Ordezkaritzaren helburua dela kostako herrien bizitza zailtzea".
2025/03/17 - 12:01
Udalekuak 2025 programak 4.112 plaza eskainiko ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, uztailaren 1etik 29ra
Hiru foru aldundiek elkarlanean antolatzen dituzten udalekuak 7 eta 13 urte bitarteko Euskal Autonomia Erkidegoko haurrei zuzenduta daude. Izena martxoaren 18tik 28ra eman ahal izango da.
2025/03/17 - 08:52
Albiste izango dira: Barakaldo etxebizitza eremu tentsionatu, 2025eko Udalekuak eta abisu horia hotzagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/12 - 06:00
Zaintza, kezka-iturri: gizartea zahartzen ari da eta orain arteko zaintza ereduak agortuta daude
65 urtetik gora dituzten biztanleen kopurua 670 mila pertsonakoa da Hego Euskal Herrian. Ia biztanleriaren laurdena dira dagoeneko eta kopuru hori azken urteetan goranzko bidean doa etengabe. Zaintzari dagokionez, gehienak etxeetan bizi badira ere, adinekoen egoitzek ezin diote eskariari erantzun.
2025/03/09 - 15:22
Podemos Euskadik erreforma fiskalaren gaineko jarrera birplanteatuko du "aldaketa esanguratsurik" badago
Alderdi morearen esanetan, ez dute jaso "euskal erreforma fiskalari buruzko gidalerrorik", eta erabakia "autonomia osoz" hartu du.
2025/03/06 - 13:18
Aldundiek "erantzukizuna" eskatu diote oposizioari berrikuspen fiskala onartzeko bidean
Ogasun diputatuek agerraldia egin dute proiektuak "aurrera" jarraitzen duela esateko eta EH Bildu, PP eta Podemosi "jokoan zer dagoen" ohartarazteko. Adierazi dutenez, onartu ezean, milioi bat zergaduni mesede egin diezaiekeen berrikuspena zergatik baztertu duten "azaldu beharko dute" hirurek.
2025/03/06 - 11:07
Igeldon gaur eratuko da toki-entitate txikia kudeatuko duen batzordea
17:00etan egingo da ekitaldia, Igeldon bertan. Han izango dira, besteak beste, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia eta Donostiako Udalaren ordezkaritza zabala, Eneko Goia alkatea buru dela.
2025/03/06 - 10:59
Igeldo toki-entitate txikia da jada
Donostiako auzo izateari utzi dio, eta urte askotako borroka luze bati amaiera eman dio. Batzorde kudeatzaile batek zuzenduko du hasiera batean prozesua, eta 2027ko udal hauteskundeetatik aterako da ondoren toki-entitatea kudeatzeaz arduratuko den batzarra eta auzo-alkatea.
2025/03/05 - 19:48
Zerga-erreforma kolokan, EH Bilduk eta PPk EAJren eta PSE-EEren azken testuari ezetz esan baitiote
Hiru aldundietako Ogasun diputatuek agerraldi bateratua egingo dute ostegunean, negoziazioen egoeraz informatzeko.
2025/03/05 - 16:19
PSE-EEk eta Podemos Euskadik zerga-erreformari buruzko kontraproposamenak eskatu dizkiote elkarri
Egoera aztertu eta negoziazioak bideratze aldera, bihar Itziar Gonzalo de Zuazo, Itxaso Berrojalbiz eta Itziar Agirre Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasun diputatuek, hurrenez hurren, bilera egingo Donostian.
2025/02/28 - 20:36
Horrela geratuko da Illunbe ingurua zentro bioteknologiko berria eraikitakoan
Erakundeek, Euskadiko Parke Teknologikoak eta Columbus inbertsio funtsak hitzarmena sinatu dute. Funts horrek 80 milioi euroko inbertsioa egingo du biozientzien arloko enpresak bertan kokatzeko. Lehen fasea 2026aren amaierarako martxan izatea espero dute, 2-5 enpresa lanean hasi ahal izan daitezen.
2025/02/28 - 15:16
EAJk eta PSE-EEk 20.000 eurora igo dute PFEZren zerga-muga
Zuzenketak aurkeztu dizkiote Batzar Nagusietan erreforma fiskala egiteko duten euren proiektuari, Arabako eta Gipuzkoako oposizioko talderen batekin akordioak lortzen saiatzeko.
2025/02/28 - 13:26
Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik
Eneko Goia Donostiako alkateak eta Jaione Ganzarain Euskadiko Parke Teknologikoko presidenteak gaur sinatu dute akordioa. Parkea bi fasetan handituko da, eta biozientzien eta teknologia kuantikoen alorreko lehen enpresak 2026an sartzea aurreikusi dute.
2025/02/27 - 14:56
PSE-EEk berretsi du zerga erreforma ez duela PPrekin negoziatuko; EAJ "guztiekin" hitz egiteko prest dago
EH Bilduk erreforma fiskalari osoko zuzenketa aurkeztuko diola eta, kritiko azaldu dira biak ala biak. Bien bitartean, Elkarrekin Podemos "baikor" agertu da negoziazioarekin. PP, aldiz, kritiko azaldu da EAJrekiko, Anduezaren esanetara "makurtuta" ikusten baitu.
2025/02/27 - 09:04
Albiste izango dira: Zerga erreforma, omenaldia Mitika diskotekaren atarian hildako gazteari eta inauteriak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/26 - 13:58
EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko dio EAJk eta PSE-EEk Batzar Nagusietan aurkeztu duten zerga erreformari
Bere aldetik, EAJk "heldutasun falta" egotzi dio EH Bilduri, eta gaineratu du alderdi jeltzalea "azken minutura arte" akordioa lortzeko "prest" egongo dela.

2025/02/25 - 19:07
Mendozak Puenterekin "premiaz" biltzea eskatu du, Nafarroa-EAE loturari buruzko "arinkeria" dela eta
Gipuzkoako ahaldun nagusia "kezkatuta" agertu da azken egunotan egindako adierazpenen aurrean. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskatu dute erabaki bat hartzeko txosten teknikoei itxarotea.
2025/02/21 - 11:25
Feminismoak gizarteari egiten dion ekarpena aldarrikatuko du Emakundek martxoaren 8ko kanpainan
Otsailaren 22tik martxoaren 8ra bitartean egingo dute kanpaina, "Ni feminista naiz" lelopean, besteak beste, berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenak nabarmentzeko.

2025/02/20 - 14:21
Lurraldebusek eta Euskotrenek inoizko bidaia kopuru handiena zenbatu dute 2024an
Lurraldebusek 28,8 milioi bidaia erregistratu ditu (+ % 8,7), eta Euskotrenek, berriz, ia 54 milioi. Gainera, Lurraldebusek Urola Garaia eta Goierri Donostiarekin lotuko dituen linea bat martxan jarriko du.