Industria
2025/04/04 - 17:03
Industriaren Defentsarako Taldearekin bilduko da Jaurlaritza asteazkenean, Trumpen muga-zergak aztertzeko
Asteartean, bestalde, hitzordu monografikoa egingo du Gobernu Kontseiluak, Trumpen erabakiak euskal industrian izango dituen ondorioak mahai gainean jartzeko.
2025/04/04 - 09:47
Albiste izango dira: Hezkuntza eta sindikatuen bilera, gerra komertziala eta Errekaldeko gaztetxea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/04 - 07:00
Moduluz osatua eta jasangarria da kanpoko espaziorik ez duten etxeentzako euskal balkoia
Tecnaliak koordinatuta, hainbat euskal enpresak hartu dute parte lantegi batean eraiki eta etxebizitzan instalatzen den balkoi honen egitasmoan.
2025/04/04 - 07:00
Balkoiak etxebizitza guztientzat
Jaurlaritzak 2022an onartutako dekretuak etxebizitzen gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak onartu zituen. Bertan garrantzi berezia ematen zaie balkoi eta terrazei. Tecnaliak gidatutako EAEko enpresen talde batek soluzio jasangarria proposatu du, etxe guztiek balkoia izan dezaten.
2025/04/03 - 20:05
Trumpen muga-zergen kalkuluak irakurketa batean oinarritzen dira datuetan baino gehiago
Inposatzen den interpretazioa da hiruko erregela sinple bat aplikatzea: merkataritza-defizita bazkide jakin batekin zatitzea inportazioen balioarekin, emaitza 100ekin biderkatuz, eta hori betetzen da EBren, Suitzaren eta Txinaren kasuan, besteak beste.
2025/04/03 - 15:57
Sanchezek 14.100 milioi euroko plana iragarri du, Trumpen muga-zergen aurrean enpresak eta enplegua babesteko
Kontingentzia planaren helburua da AEBk ezarritako muga zergek kaltetutako enpresak eta langileak babestea eta ekoizpen gaitasuna egokitzen laguntzea. Halaber, Ekonomia ministroak erkidegoen arteko merkataritza konferentzia deituko du, eta talde politikoekin bilera-sorta bat egingo du.
2025/04/03 - 13:42
AEBk % 10eko muga-zerga globala ezarriko du; % 20koa jarriko dio EBri, eta % 34koa, Txinari
Gainera, gauerditik aurrera inportatutako autoen gainean % 25eko muga-zerga ezarriko dituztela iragarri du AEBko presidenteak.
2025/04/03 - 10:27
Imanol Pradales: "Europak irmoki, inteligentziaz eta proportzioz erantzun behar du"
Imanol Pradales lehendakariak bilera batera deituko ditu Ameriketako Estatu Batuetara gehien esportatzen duten EAEko enpresak, industria defendatzeko taldearen baitan. Aurreikusitakoaren arabera, 400 milioi euroko gainkostua ekarriko diete muga-zerga berri horiek Euskadiko enpresei.
2025/04/03 - 09:43
Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Gazako haurrak Euskal Herrian eta hizkuntza eskubideak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/02 - 15:47
Sanchezek Trumpen muga-zergei erantzuteko neurrien berri emango du ostegun honetan
Espainiako Gobernuaren kontingentzia plana Ameriketako Estatu Batuek ezarritako muga zergek kaltetutako sektore ekonomikoei zuzenduta egongo da nagusiki.
2025/04/02 - 14:46
Talgori jarritako isunaren baldintzak argitu eta "pauso positiboak" eman direla onartu du Eusko Jaurlaritzak
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren arabera, behin 116 milioi euroko isunaren nondik norakoak ezagututa, hurrengo pausoa bankuekin negoziatzea izango da.
2025/04/02 - 13:37
Bridgestonek Basaurin duen lantegiko beharginek greba egingo dute apirilaren 8, 11 eta 15ean
Hiru greba egunak "zuzendaritzak bere jarrera birplanteatzeko eta atzo aurkeztutako proposamena bertan behera uzteko nahikoa" izango direla uste dute CCOO, UGT, ELA eta BUP sindikatuek. "Horrela ez bada, gure jarrera gogortu beharko dugu", ohartarazi dute.
2025/04/02 - 13:04
Jauregi: ''Europako Bridgestoneren zuzendariekin bilera egingo dugu, zer egin dezakegun ikusteko''
Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak adierazi du "goiko maila batean" egingo dutela bilera, Jaurlaritzak egoera bideratzeko zer egin dezaketen ikusteko.
2025/04/02 - 10:19
Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Gasteizko sutea eta Erresuma Batura bidaiatzeko baimena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/02 - 09:16
Trumpek muga-zerga globalak iragarriko ditu gaur gauean, 'Askapen Eguna' izendatu duen jardunaldian
Karoline Leavitt Etxe Zuriaren bozeramaileak berretsi du muga-zerga horiek "berehala" sartuko direla indarrean, eta pazientzia eskatu die estatubatuarrei, prezioen balizko igoeraren aurrean. "Funtzionatuko du", ziurtatu du.
2025/04/01 - 13:44
Bridgestonek 335 behargin kaleratuko ditu Basauriko lantegian
Zuzendaritzaren arabera, "ekoizpen egitura moldatu" behar du, "gurpilen Europako merkatuan izaten ari diren gorabeherak direla eta". Basauriko lantegia aldi baterako lan-erregulazioan izan da 2023ko abendutik atzora arte.
2025/03/31 - 19:34
Apirilak 2, asteazkena, egun garrantzitsua Trumpen Gobernuak abiatutako gerra komertzialean
Orain arte, altzairuaren eta aluminioaren inportazioei ezarritako muga-zergak indarrean sartu dira, bai eta Mexiko, Txina eta Kanadako produktuei, neurri desberdinean, aplikatutakoak ere.
2025/03/29 - 13:50
BSHko langileek Iruñera eraman dute enpresaren itxieraren aurkako protesta, motorrean
Etxeko tresnak ekoizten dituen Ezkirozko lantegia ixteko asmoaren aurka agertu dira, berriro, langileak.
2025/03/28 - 20:43
Belgikako konpainia batek Sunsundeguin inbertitzea baztertu du
Belgikako Dumarey talde inbertitzaileak hartu du erabakia. Sunsundegui hartzekodunen konkurtsoan dago azarotik, eta konkurtso-administraziopean abendutik. Beharginei aldi baterako lan-erregulazioa aplikatzen ari zaie.
2025/03/28 - 12:21
Renfek Talgori ezarritako isuna 2031ra atzeratzea proposatu du, Sidenor akziodunen taldean sartzea errazteko
Tren ekoizleak 107,9 milioi euro galdu zituen 2024an, Renfek Avril trenaren eskaera bat atzerapenarekin emateagatik ezarri dion 116 milioiko zehapena ordaindu ondoren.