Iparralde
"Bizkarsoro" filmak itxiko du EUNIC, Europar Zinemaren Jaialdia
Jaialdia Bruselan egiten ari da urriaren 6tik 16ra bitarte, eta Josu Martinezen lana euskarazko jatorrizko bertsioan emango dute, ingelesezko azpidatziekin.
Eguraldi eguzkitsua, oro har, eta ekaitz eta zaparrada arriskua hegoaldean
Datorren astean, eguraldi eguzkitsua izango da, tenperatura epelarekin, eta hurrengo asteburuari begira, tenperatura igoera eta zerua are gehiago argitzea espero da.
36 migratzaileri muga zeharkatzen lagundu zieten zazpi lagunen aurkako epaiketa hasi da Baionan
2024ko martxoaren 14an, Korrikaren irteeran, afrikar jatorriko 36 migratzailek Frantziako Estatura sartzea lortu zuten, euskararen aldeko lasterketako petoak jantzita. Dozenaka lagun bildu dira gaur Baionako epaitegietan zazpi auzipetuei babesa adierazteko.
Xilaba azaroaren 8an hasi, eta urtarrilaren 31n amaituko da, Donibane Lohizunen
Abisu horia Nafarroan, ekaitzengatik eta euriagatik
Horrez gain, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi du igande honetan ur-goraldiak izan daitezkeela ubide txikietan eta amildegietan.
Itun soziopolitiko berrirako eskaintza dokumentua aurkeztu du Batuz Aldatu dinamikak, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioan azpimarra jarrita
Euskararen etorkizuna bermatzeko hizkuntza politiketan ezinbesteko jotzen duen “jauziaren” oinarriak jasotzen ditu dokumentuak, betiere adostasun soziala oinarri hartuta. Erakunde eta instituzioak interpelatu ditu “politika publiko ausart eta anbiziotsuak” egin ditzaten.
Pirinio Atlantikoetako Prefeturak Ipar Euskal Herriko lau udal auzitara eraman ditu, Palestinako bandera zabaltzeagatik
Funtzio publikoak jokatu behar duen neutraltasunaz ez jardutea leporatzen die Urruña, Ozaze, Izura eta Itsasuko udalei. Ipar Euskal Herriko beste lau herriko etxek ere zabaldu dute Palestinako bandera, eta ikusteko dago Prefeturak horien aurkako auzibidea hasten duen ala ez.
Ipar Euskal Herriko hamar bat herrik Palestinako bandera eskegi dute, debekuaren gainetik
Pirinio-Atlantikoko prefekturak Palestinako bandera udaletxetik kentzera behartu zion Mauleko udalari, Frantziako Errepublikako printzipioak urratzen zituela argudiatuz. Debeku horren aurrean, Ipar Euskal Herriko hamar bat herrik bandera eskegi dute elkartasunez. Horien artean daude, Urruña, Itsasu, Izura, eta Baigorri.
Abisu horia arratsaldetik aurrera, prezipitazio handiak botako ditu eta
Estatus politikoari buruzko eztabaidan aurrera egiteko eskatu die Gure Eskuk alderdi politikoei "subiranotasun osoa" lortzeko
Mugimenduak azpimarratu du zazpi euskal lurraldeen burujabetza eta batasunerako bide praktikoak sartzearen garrantzia, Euskadiren estatus politikoari buruzko balizko edozein akordiotan.
Abisu horia ezarri dute ostegunerako eta ostiralerako Bizkaian eta Gipuzkoan, 35 graduko tenperaturak direla eta
Datozen egunei begira, beroa egingo du eta bero bolada larunbatera arte luzatuko da. Hala ere, igandean udazken giroa itzuliko da eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira.
Greba eta mobilizazio eguna, ostegunean, Ipar Euskal Herrian
Milaka lagun bildu ditu 'Ibaitik Itsasora' martxak Iruñean
3.000 bat pertsonak egin dute bat Iruñean Palestinaren alde Euskal Herria zeharkatzen ari den martxarekin. Hain zuzen ere, Hendaian amaituko da, hilaren 20an.
Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira udako azken astean
Hurrengo astea aldaketa gutxirekin dator. Izan ere, hodeiak eta ostarteak tartekatuz joango dira, eta zirimiria ere izango dugu noizbehinka.
Manifestazioak Sestaon eta Baionan, Israel zuritzearen eta Gazako genozidioaren kontra
300 pertsona inguru izan dira Bizkaiko udalerriko protestan; Lapurdiko hiriburukoak, aldiz, 200 pertsona inguru bildu ditu.
Elkarretaratzea egin dute Uztaritzen Euskal Kultur Erakundeak deituta
Frantziar estatuak aurrekontua murriztuko dio Iparraldeko kultur eragileen egitasmoak sustatzen dituen erakundeari. Egoera salatzeko protesta egin dute administrazio kontseiluaren atarian.
Sei atxilotu Baionan, herrialdea blokeatzeko protesten karietara
Ipar Euskal Herrian ere eragina izaten ari da Frantziako Gobernuaren murrizketa politiken aurkako blokeo eguna, alderdi eta sindikatuetatik at antolatua eta herria geldiaraztea helburu duena. Arratsaldeko lehen orduan, 1.500 pertsona inguru elkartu dira Baionako karriketan manifestazioa egin eta atxilotuen askatasuna eskatzeko.
29 urteko gizon bat hil da Baionako Gurutze Sainduaren elizako teilatutik erorita
Teilatua hautsi egin da, bi pertsona argazki bat egitera igo direnean; horietako bat teilatutik helduta geratu da, baina bestea erori egin da, eta bertan hil da.
Hasi da ikasturtea Euskal Herrian, Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak berrikuntza dituela
50.000 ikasle inguru eskoletara itzuli dira. Hezkuntza Ministerioak ikasleen buru-osasuna gertuagotik zaindu nahi duela jakinarazi du, eta horretan arituko diren ordezkariak izendatuko ditu lurralde guztietan.
Albiste izango dira: Global Sumud Flotilla Gazara bidean, FesTVal jaialdiaren XVII. edizioa eta eskolara itzulera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.