Iparralde
Erretzea debekatuta, Iparraldeko parke eta hondartza publikoetan
Eskola inguruak, autobus geltokiak eta kiroldegiak ere debeku horren barruan daude. Hala ere, tabernetako terrazetan ez da debekua ezarri, eta neurriak ez die bapeagailu eta antzekoei eragiten.
Beroak ez du etenik Euskal Herrian
Asteburuko bero-boladak jarraipena izango du astean zehar, eta 30 ºC-tik gorako tenperaturak neurtuko dira berriro hiriburuetan.
Nola jasan daiteke egunotako bero handia?
Kostaldean edo barnealdean, igande honetan jende askok eguna naturguneetan pasatzea erabaki du, eguzkia hartzen edo familian jarduera ezberdinak egiten. Hala ere, batzuek beren lan betebeharrak bete behar izan dituzte bero bolada betean, eta, horren ondorioz, ordutegiak egokitu eta eguneko ordurik freskoenetan lan egin behar izan dute.
Udako lehen bero-bolada etenik gabe ari da Euskal Herria astintzen
Euskal Herriko tenperaturak 40º C-tik gertu dira eremu gehienetan; batez ere, Nafarroako hegoaldean.
Beroa Euskal Herrian, termometroek 35 graduak gainditu dituzte hainbat txokotan
Enkarterrin, Bizkaian, 35 gradutik gorako tenperaturak izan dira, oro har. Tenperatura beroenak Balmasedan (38,7 gradu), Zallan (37,9 ºC) eta Sodupen (37,8 ºC) izan dira.
Beskoitzek ikastola berria izango du 2026-2027 ikasturtean
Egun dauden prefabrikatuetatik gertu, lursail bat erosi du Beskoitzeko Udalak, eta horren zati bat ikastolarentzat izango da. Herri Urratsen lortutako diruari esker eta Euskal Herri osotik iritsitako elkartasunari esker, Seaskak milioi bat euroko inbertsioa egingo du. Irailean hasiko dira lanak, eta hurrengo ikasturtean hasiko dira Beskoitze aldeko 50 haur inguru baldintza duinetan euskaraz ikasten.
Seaskako ikasleek azterketak euskaraz egitea aldarrikatu dute beste urte batez
Ipar Euskal Herriko 4.500 ikasle inguru daude deituta egunotan baxoa azterketak egitera. Azterketa frantsesez egin behar dute derrigorrez, nahiz eta txikitatik ikasketak euskaraz egin dituzten.
Ekaitzak Arabako hego-mendebaldetik sartzen hasi dira
Trumoi-zaparradak bota ditzake, zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Nafarroako hegoaldeko muturrean ere zaparradak eta trumoi-ekaitzak izango dira, Espainiako Meteorologia Agentziak iragarri duenez.
Tenperaturak 30 gradutik gorakoak izango dira kostaldetik gertu eta ekaitzak atzo baino lehen eratuko dira
Haizeak hegoaldetik joko du, eta nabarituko da. Arratsaldean bero-hodeiak agertuko dira, eta zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake. Han-hemenka zaparrada handiak izan daitezke, eta txingorra bota dezake.
Ganduak zerua lausotuko du asteartean eta asteazkenean, eta airearen kalitateak okerrera egingo du
Saharako hautsa hego-mendebaldetik iritsi da, eta datozen egunetan ipar-ekialderantz egingo du pixkanaka. Partikula txikiek osasunean eragin dezakete, arnasteko arazoak eta mukosen narritadura areagotuz.
Hodeiak, euri txikia eta giro freskoagoa, astebururako
Bake Bidea elkarteak eta bakegileek beren ibilbidearen amaiera iragarri dute
Albiste izango dira: GALen biktimei buruzko erakusketa, interes tasak eta Gabriel Aresti hil zela 50 urte
Gogorak erakusketa monografikoa egingo du GALen biktimen omenez, lehen aldiz, udazkenean
Abisu horia gaur ere ekaitzengatik: 15 litro bota ditzake ordubetean
Frantziako Asanbleak emisio gutxiko eremuen kontrako lege-proposamena onartu du
EBko hainbat estatukide duda-mudan daude, euskara, katalana eta galiziera ofizial egiteko eztabaidan
Richard Irazusta hil da, Abertzaleen Batasunaren (AB) bozeramaile ohia eta Hendaiako alkateordea
Albiste izango dira: Euskararen ofizialtasuna aztergai Europan, Israelen erasoaldia Gazan eta Getxophoto 2025