Jaiak
Sanferminetarako osasun-dispositiboa, prest
Nobedade gisa, uztailaren 6ko Txupinazorako dispositibo bera martxan jarriko dute hilaren 10ean, Txupinazo Txikian.
Ekintzaz betetako Peñen Eguna, Iruñean
Iruñeko peñek euren eguna ospatu dute gaur, jardueraz beteriko kartelarekin: kalderete lehiaketa, pankarten aurkezpena... Emozioz beteriko eguna izan da iruindarrentzat.
Ertzain bat txosnetatik kanporatu dute Hernanin; "zein zen bere bekatua?", galdetu du Zupiriak
Aste honetan gertatu da, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez.
Adin txikikoei zezen-ikuskizunetan parte hartzeko aukera emango dien legea onartu du Legebiltzarrak
Ganaduzaleek araua txalotu duten bitartean, talde animalistek esan dute "atzerapausoa" dela eta aurreratu dute auzitara joko dutela.
516 ekitaldi izango dira sanferminetan, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotariko musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Polemikaz inguratuta itzuli da Sokamutura Eibarrera, zortzi urteren ostean
Eibarren azken sokamuturra egin zutenetik 8 urte igaro direnean, gaur berriro egin dute halako bat bertan. Udalak aurten festetako egitarauan sartzea erabaki du, eta polemika handia izan da aurreko asteetan. Hala ere, arazorik gabe egin da. Parte hartzaile asko izan dira, batez ere gazteak, eta sokamuturren aurka dauden dozena bat lagun ere bertaratu dira, protesta egiteko.
Iraolak EAJren eta EH Bilduren "inkoherentzia" salatu du Eibarko sokamuturraren auzian
Eibarko sanjuanetan sokamuturra berreskuratzea herritarren eskaria izan dela esan du Jon Iraola Eibarko alkateak (PSE-EE). Gaiak eragin duen polemika dela eta, EAJren eta EH Bilduren "inkoherentzia" salatu du, eurek gobernatzen duten udaletan beste jarrera bat omen dutelako. Hauteskunde interesen arabera jokatzea egotzi die biei.
Sokamuturra berriro egiteak zatiketa eragin du Eibarren
Eibarren, bigantxak kalera aterako dituzte datorren astean, azken urteetan desagertua zen sokamuturrari berriro helduz. Udalerrian eztabaida erabatekoa da, aldekoen eta kontrakoen artean, eta zatiketa eragin du. Zatiketa horren erantzule egiten dute oposizioko alderdiek alkatea bera.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Bi gazte atxilotu dituzte eta hiru agente zauritu dira Etxebarriko jaietan izandako liskarretan
Bart izan dira istiluak, San Antonioko jaietan. Udaltzainek gazte bat atxilotu dute, eta jendetza batu da agenteei eraso egin nahian. Hori dela eta, Ertzaintzari laguntza eskatu die Udaltzaingoak. Ertzainak bertaratu direnean, kristalezko botilak jaurti dizkiete eta agenteetako bat zauritu dute. Bi udaltzain ere erasotuak izan dira.
Gasteizko auzoetan, nork bere jaietako pertsonaia du
Arabako hiriburuan, auzo askok, bere pertsonaia propioa dute, tokiko festei izaera berezia ematen diena. Auzolanaren eredu dira, figura baten inguruan auzo izaera eraikitzen laguntzen dutenak. Gasteizko dozena bat auzo dira jada, tokiko festatan protagonista dutenak, beti auzoko izaerari lotuta. Festaren ikur, eta ingurukoekin komunitatea sortzeko adibide dira.
Baskoniak eta bere zaleek botako dute Gasteizko jaietako txupinazoa
Aurten irabazitako Errege Kopako tituluagatik eta "Baskoniak eta bere zaletuek ordezkatzen duten guztiagatik" hiriak aitortza egingo dio.
8 urtez azpiko haurrek ezingo dute adingabeentzako zezenketetan parte hartu
Zezen-jaietan haurren parte-hartzea erregulatzeko EAJk eta PSEk bultzatutako lege proposamenak PPren aldeko botoa jaso du; EH Bildu abstenitu egin da, gutxieneko adinak 12 urtekoa izan beharko lukeela uste baitu. Araudia osoko bilkuran onartu beharko da, eta zenbait berritasun jasotzen ditu, hala nola abelburuen gutxieneko adina, eta gurasoen baimenen beharra kentzea.
Datorren urteko jaiegunak EAEn
Berritasun gisa ezarri da Euskadiko lehen Gobernuaren eguna, 90. urteurrena omentzeko.
ETSk Bilboko Aste Nagusian joko du
Talde arabarra Europa parkeko oholtzara igoko da datorren abuztuaren 26an.
Bost gizonezko atxilotu dituzte Abanton, Gallartako festetan beste bati erasotzeagatik
Deiadar Mendien XXI. Eguna ospatu dute Ganekogortan
Adarraren soinua entzun da goizean Ganegokorta eta Pagasarri mendien luze-zabalean. Behinola Bizkaiko Batzar Nagusien batzarrerako deia hala egiten zuten. Usadio zaharra gogoratzeaz gain, mendi martxa egin dute gaur, jai giroan.
10 urte geroago, sokamuturrak itzuliko dira Eibarko Untzaga plazara
40 bat elkartek atzerapausoa dela salatu dute, eta elkarretaratzea deitu dute ekainaren 16rako. Herritarren artean, aldeko eta kontrako iritziak daude.
450 kulturgilek baino gehiagok eskatu dute Mugimendu Sozialistari Bilbon eta Gasteizen txosna jartzen uzteko
Bada Garaia ekimenaren baitan, bi hiriburuetan ezarritako debekua altxatzeko galdegin dute dozenaka idazlek, abeslarik, aktorek eta bertsolarik. Bilboko Konpartsei eta Gasteizko Txosna Batzordeari gatazka behingoz konpontzeko deia egin diete artistok.
Hamar urteren ostean, Eibarren zezen-ikuskizunak atzera programatzea gaitzetsi du Haiekin elkarte animalistak
Elkartearen iritziz "atzerapauso handia" da, herriko San Joan jaietan hiru sokamutur saio programatzea, eta ohartarazi duenez "2016an PSE-EEk berak hartutako konpromiso ofizialen kontra doa".