Madril
2025/04/16 - 14:19
Droga jostailuetan ezkutatuta saltzen zuen sare bat desegin dute Madrilen
Polizia-operazioan, gizonezko bat atxilotu dute, sarearen arduraduna delakoan. Osasun publikoaren aurkako delitua leporatu diote.
2025/04/08 - 13:22
Hildako usoak ahate gisa saltzen zituen jatetxe bat itxi dute Madrilen
Madrilgo Udaltzaingoak jatetxe txinatar bat itxi du Madrilen, ez baitzituen osasun-kontrolak betetzen: etiketatu gabeko haragia eta arraina, labezomorroak sukaldean, arratoientzako tranpak lurrean eta kaleko uso hilak zerbitzatzen zituzten, Pekingo erara kozinatutako ahate gisa.
2025/04/02 - 23:16
Bi suhiltzaile hil dira eta bat larri dago, Madrilen auto elektriko batek su hartu ostean
Bere eraikineko garajera sartzen ari zen bizilagun batek ibilgailuaren kontrola galdu du eta talka izan du. Une horretan, autoak su hartu du, eta, bizilagunen arabera, leherketa bat izan da.
2025/03/27 - 22:38
Atunontziak belaunaldi erreleboa bila joan dira Madrilgo Hezkuntza Azokara
Arrantza-sektoreari belaunaldien arteko erreleboa falta zaio. Gazteek ez dute lehentasunezko aukera gisa ikusten, eta horrek atun-enpresak lehen aldiz enplegu-azoka batera joatera eraman ditu.
2025/03/26 - 23:39
Justiziak Erorien Haranean desobiratzeak egin ahal izateko baimena eman du berriro
Epaia ez da irmoa oraindik, baina Madrilgo Auzitegi Nagusiak exhumazioak geldiarazi zituen erkidego bereko epaitegi baten ebazpena baliogabetu berri du.
2025/03/21 - 10:23
Depresioaren eraginak: Manzanares maila gorrian dago eta Tajok Paraplegikoen Ospitalea mehatxatzen du
Martinho depresioak 30 probintziatan du eragina, euriagatik, ekaitzengatik eta, batez ere, haizeagatik. Madrilgo Gobernuak errepideetako joan-etorriak mugatzeko eskatu du, Manzanares ibaiaren ur-goraldiagatik eta euriagatik. Toledon, UME aktibatu dute Paraplegikoen Ospitalean dike bat eraikitzeko.
2025/03/19 - 10:34
Ayusoren bikotekidea inputatu gisa deitu dute, negozioetan ustelkeriaz jardun omen duelako
Ikertu gisa deklaratuko du, Madrilgo Auzitegiak herri-akusazioen, Mas Madriden eta PSOEren eskariz pieza banandu hori irekitzea babestu ondoren. Hitzordua apirilaren 10ean izango da.
2025/03/18 - 12:40
PPk agintzen duen erkidegoek ez dute adin txikiko migratzailerik hartuko, finantziaziorik egon ezean
Alderdi Popularrak salatu duenez, Espainiako Gobernuak nahiago izan du Juntsekin dekretu bat adostu PPrekin Atzerritarren Legearen erreforma negoziatu baino.
2025/03/16 - 09:28
Lau gazte hil dira autoarekin mendi-magal batean behera erorita, Kantabrian
200 metro inguruko mazela batetik erori dira, eta ibilgailuan zihoazen bidaiari guztiak hil dira, Madrilgo 21 urteko bi gizon eta bi emakume.
2025/03/05 - 16:33
ARCO azokako artelan harrigarrienak
Guztira 214 galeriak parte hartuko dute Madrilgo topaketan. Lehen hiru egunak sektoreko profesionalei eskainiko zaizkie, eta ostiraletik aurrera publiko orokorrari ere irekiko dizkio ateak.
2025/02/26 - 23:57
Zerga Politikako Kontseiluak erkidegoen zorra barkatzea onartu du, PPren kontseilariak alde egin arren
Behin proposamena onartuta, Ogasun Ministerioak aldebiko bilerak abiatuko ditu erkidegoekin, zorren kopurua eta ezaugarriak "zehatz-mehatz" finkatzeko, eta, aldi berean, elkarrizketan hasiko dira talde parlamentarioekin, lege organikoa onartzeko.
2025/02/26 - 21:59
Juan Carlos Monederok "oraingoz" eskolak emateari utziko diola iragarri du Complutense Unibertsitateak
Otsailaren 20an jakin zen unibertsitateko Berdintasun Atalak Podemosen sortzaileari ikerketa bat ireki ziola urtarrilean, ikasle batek sexu-jazarpenaren salaketa jarri ondoren.
2025/02/24 - 17:55
Erkidegoei 83.252 milioiko zorra barkatzea proposatu du Moncloak: Andaluzia eta Katalunia, onuradunenak
Tartean ez daude EAE eta Nafarroa, ez baitaude erregimen komuneko sisteman. Datorren asteazkeneko Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluan aurkeztuko du proposamena Espainiako Gobernuak.
2025/02/24 - 12:49
Ayusoren bikotekideak deklaratzeari uko egin dio, haren abokatuek eskatuta
Ogasunari ustez egindako iruzurra epaitzeko auzian, Alberto Gonzalez Amador Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekideak ez du epailearen aurrean deklaratu nahi izan. Epaitegietatik irtendakoan, Gonzalez Amadorrek kolpe txikia hartu du buruan, kameralari baten aurka talka eginda.
2025/02/19 - 13:41
Bosgarren solairuko leiho batean harrapatuta zegoen ahuntz bat erreskatatu dute Madrilen
Madrilgo suhiltzaileek eraikin baten bosgarren solairuko leihoaren ertzean harrapatuta zegoen ahuntz bat erreskatatu dute, Villaverden. Ahuntza arriskutik kanpo egon denean, Madrilgo Udalaren animalien babeserako zentrora eraman dute.
2025/02/19 - 06:00
Honela gertatu zen Oiz mendiko hegazkin istripua, minutuz minutu
40 urte bete dira Madrildik irten zen hegaldi erregular batek Oiz mendiko antena baten aurka talka egin zuenetik.
2025/02/19 - 05:58
Hauek dira Oiz mendian istripua zuen hegazkinaren kutxa beltzean erregistratutako azken hitzak
Grabazio honetan Iberiako 610 hegaldiko tripulazioaren azken elkarrizketa simulatzen da, 1985eko otsailaren 19ko goizean Oiz mendian instalatutako antenarekin talka egin baino minutu batzuk lehenago.
2025/02/19 - 05:55
40 urte bete dira Oiz mendiko hegazkin istriputik
1985eko otsailaren 19an, Iberiako 610 hegaldiak Oiz mendian instalatutako telebista-antenaren aurka talka egin zuen. 148 pertsona hil ziren, horietatik 141, bidaiariak eta 7, tripulatzaileak.

2025/02/18 - 14:57
AHTaren Gasteiz-Burgos lotunearen lehen zatiaren lanak hasteari oniritzia eman dio Espainiako Gobernuak
Pancorbo eta Ameyugo Burgosko udalerrien arteko zatia da lizitatu dutena, orografia tarteko, egiten zailenetakoa. Gainerako zatiak 2025ean zehar lizitatuko dituzte.
2025/02/18 - 12:58
"Torbe" porno produktore portugaletetarra aske utzi dute, sexu-erasoa egotzita atxilotu ostean
Porno zinema ekoizlea pasa den ostegunean atxilotu zuten Madrilen, sexu-erasoa, pertsona trafikoa eta legez kanpoko atxiloketa egotzita.