María Chivite
2025/06/12 - 18:51
Chivitek negar egin du Cerdani buruz hitz egitean: "Ez dator bat nire karrera partekatu dudan pertsonarekin"
Gainera, Foru Gobernuak UCOk egindako txostenean jasotzen diren enpresei esleitutako kontratuen auditoriak eskatuko dituela iragarri du.
2025/06/06 - 20:12
"Alderdikeriagatik" etxebizitza akordiorik ez adostea deitoratu du Chivitek
Nafarroako lehendakariak "azpiegitura elektrikoak areagotzeko" beharra azpimarratu du, eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentearen jokabidea gogor kritikatu du.
2025/06/06 - 19:28
Chivite, Ayusoren jokabideaz: ''Gure herriaren aniztasuna ez ulertzea da''
Nafarroako Gobernuko lehendakariak Madrilgo presidentearen jokabidea kritikatu du, eta "konfrontazioa lortzeko konfrontazioa" bilatu duela uste du.
2025/06/06 - 09:58
Albiste izango dira: Presidenteen Biltzarra, sanferminetako eskailera, eta Jai Alai Nazioen Ligako finalak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/29 - 08:11
Pradales, Otxandiano eta Esteban, ondoen baloratutako liderrak
Inkesta erantzun dutenen ia % 90ek ezagutzen dute Pradales, eta 6ko nota ematen diote; Aitor Estebanek du baloraziorik onena, 6,9. Maria Chivite da Nafarroako politikaririk ezagunena (% 97,8).
2025/05/28 - 23:25
Lehendakaria Presidenteen Biltzarrera joango da "betorik eta inposaketarik" ez badago
Bilera horretan Euskadirentzat interesgarriak diren gaiak jorratzea eskatu zuen Eusko Jaurlaritzak, hala nola EAEko industriaren potentzia areagotzea, beharrezkoa baita. Baina asteazken honetan egin den prestaketa-bilera akordiorik gabe amaitu da.
2025/05/28 - 11:02
Bartzelonako Presidenteen Biltzarreko gai-zerrenda erabakitzeko bilduko dira gaur erkidegoetako ordezkariak
Imanol Pradales lehendakariak aurreratu du ez dela bilerara joango, EAEko industriak behar duen potentzia igoera gai-zerrendan ez badago. Maria Chivite Nafarroako presidenteak, berriz, ez du gairik proposatuko, uste baitu Espainiako Gobernuak jarritakoak nahikoa direla.
2025/05/23 - 18:57
Israelekin merkataritza-harremanak haustea aztertzen ari da Nafarroako Gobernua
Foru Gobernuak eta Iruñeko Udalak Israelgo selekzioak 18 urtez azpiko Emakumezkoen Europako Softbol Txapelketan parte hartzea arbuiatu ostean, Maria Chivitek iragarri du Tel Avivekin merkataritza-harremanak aztertzeko agindu diola Exekutiboari.
2025/05/13 - 12:15
Chivite: ''Europako industria defendatzeari dagokionez, (Eusko Jaurlaritza eta biok) bat gatoz''
Nafarroako presidenteak nabarmendu du automobilgintza-sektoreko erabakiak Europan hartzen ari direla eta hori funtsezkoa dela foru erkidegoan, Nafarroan sektoreak duen pisuagatik.
2025/04/30 - 12:37
Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du itzalaldia dela eta ezarritako larrialdi-egoera
Argindarraren % 100 berrezarri dela baieztatu ondoren hartu du erabakia Nafarroako Larrialdietako Aholku Batzordeak.
2025/04/29 - 15:36
Nafarroak alerta maila jaitsi eta astelehena eta asteartea baliogabetzat jo ditu administrazio mailan
Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chivitek argitu duenez, alerta 1 mailara jaitsita, Foru Erkidegoak kudeaketa bere gain har dezake, baliabide propioekin.
2025/04/08 - 14:18
Tokiko industriaren aldeko apustua egin du Chivitek, "neoliberalismoaren" aurrean
Aurreratu du Foru Gobernua neurri-sorta bat lantzen ari dela, Donald Trump AEBko presidenteak iragarritako muga-zergen ondorioei aurre egiteko.
2025/04/06 - 23:50
Chivite presidenteak Nafarroako Gobernua bilduko du astelehen honetan, Trumpen muga-zergak aztertzeko
EAEn, Imanol Pradales lehendakariak asteartean egingo duen bilera monografikoa muga-zergen gainekoa izango da, eta asteazkenean, industriaren mahaia bilduko du lehendakariak.
2025/04/03 - 16:21
Maria Chivitek astelehenean Gobernu batzarra egingo du, Trumpen muga-zergak aztertzeko
Nafarroan, esportazioen balantza 377 milioi eurokoa izan zen 2024an, eta automobilgintzak eta nekazaritzako elikagaien industriak pisu handia izan zuten.
2025/03/25 - 19:04
Pradalesek eta Roussetek Garraio komisarioa gonbidatu dute Atlantikoko korridorearen egoera ezagutzera
"Ez da posible oraindik Europarekin loturarik ez izatea abiadura handiko trenbide bidez. Onartezina da", adierazi du Pradales lehendakariak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak Iruñean urtero egiten duen batzarraren osteko prentsaurrekoan.
2025/03/22 - 19:38
Chivite PSNko idazkari nagusi aukeratu dute berriro, afiliatuen % 99,4ren babesarekin
PSNk 13. Kongresua egin du asteburuan Iruñean. 1.200 militantek parte hartu dute, eta Nafarroako 51 talde sozialistetako 173 ordezkari izan dira bertan.
2025/03/22 - 19:18
Chivitek ''proiektu sendo bat'' babestu du, ''olde kontserbadore eta erreakzionarioari aurre egiteko''
Maria Chivite PSNko idazkari nagusi aukeratu dute berriro, botoen % 99,4 jasota, "Nafarroa gidatzen" lelopean asteburu honetan PSNk Iruñean egin duen 13. Kongresuan.
2025/03/22 - 15:10
PSNk "gehiengo sozial aurrerakoia gidatzeko apustua" berretsiko du bere 13. Kongresuan
Maria Chivite aukeratuko dute, berriz ere, idazkari nagusi. Pedro Sanchez gaur arratsaldean izango da Iruñean, biltzarrari amaiera emateko.
2025/03/08 - 13:31
''Benetako berdintasun unibertsala'' aldarrikatu dute Nafarroako erakundeek
Nafarroako Gobernuko eta erakunde nagusietako ordezkariek, tartean Maria Chivite presidenteak eta Unai Hualde Parlamentuko presidenteak, elkarretaratzea egin dute Iruñean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.
2025/03/07 - 19:20
EAEko zorraren gakoak eta beste erkidego batzuei zorra barkatzeak Kupoan izan dezakeen eragina
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zorra 11.000 milioi euro ingurukoa da, biztanleko 4.800 bat eurokoa. Euskadiko aberastasunaren % 12 baino gutxiagoko zorra da.