Memoria Historikoa
Honela bizi izan zuten Gernikako bonbardaketa Mari Karmen Agirrek eta Crucieta Etxabek
Euskadi Irratiak 1937ko bonbardaketa bizi izan zuten bi emakume elkarrizketatu ditu, eta gogora ekarri dituzte orduko bizipenak. Egun hartan gertatutakoa ondo gogoratzen dute biek, eta euren testigantzak oso garrantzitsuak dira jasandakoa inoiz ez ahazteko.
Albiste izango dira: Abalos eta Koldo Garciak lehen gaua igaro dute espetxean, Alemaniako presidentearen bisita Gernikara eta Saretzen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Oroimenerako eta erreparaziorako eguna Gernikan
1937ko bonbardaketaren biktimak oroitzeko ekitaldi solemnea hartuko du gaur Gernikak. Ekitaldi horretan, lehen aldiz, Alemaniako presidente bat izango da. Frank-Walter Steinmeierrek alemaniarrek Gernikan egindako "krimen larriak" aitortu ditu egunotan eta biktimei omenaldia egingo die gaur, Felipe VI.a Espainiako erregea eta Pradales lehendakaria alboan dituela.
Steinmeier Gernikara etortzearen sinbolismoaz aritu da Alemaniako kontsula, eta Gorroñok keinu bat egin dezala eskatu dio Felipe VI.a erregeari
Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentea Gernikara etortzekoa da ostiral honetan, Gernikako bonbardaketako biktimak oroitzeko. Bezperan, Michael John Voss (Alemaniako ohorezko kontsula EAEn) eta Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak hitz egin dute.
Alemaniako presidenteak 'Guernica' margolana ikusi du
Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentea Espainiako Diputatuen Kongresuan izan da gaur arratsaldean, eta handik, Reina Sofia Museora joan da Picassoren 'Guernica' lana ikustera.
'Hemen ez dago gidaria. Non dago?' pankartarekin, abian da Mikel Zabalza gogoratuko duen autobusa
40 urte dira Mikel Zabalza Guardia Zibilak atxilotu eta hil zuela. Ez da inoiz argitu ofizialki zer gertatu zen. Orbaizetakoa zen, eta Donostian egiten zuen lana, autobus-gidari. Desagertu zenean, bere lankideek autobus bat erabili zuten protesta egiteko, eta lau hamarkada geroago ere, autobus bat atera dute aldarrikapen berarekin: 'Hemen ez dago gidaria. Non dago?'
Sekretu ofizialen lege berria onartzeko eskatu die Sanchezek taldeei, Zabalzaren auzia argitzeko
Zabalzaren familiari errespetua eta elkartasuna adierazi ostean, Sanchezek elkarrekin lan egiteko deia egin die Diputatuen Kongresuko talde parlamentarioei, gaur egun indarrean dagoen lege frankista atzean utzi eta sekretu ofizialen lege berria aurrera ateratzeko.
Felipe VI.a erregeak Gernikako bonbardaketaren biktimak omentzeko ekitaldian parte hartuko du ostiral honetan
Espainiako erregearekin batera, Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentea ere izango da Gernikan.
Aitor Esteban: "EAJ faxismoaren aurka betidanik agertu den alderdia da"
Sabino Arana EAJren sortzailearen heriotzaren 122. urteurrenean egin ditu adierazpenok EBBko presidenteak, EH Bilduk Bilboko kaleetan manifestazio antifaxista egin eta biharamunean.
Demokraziaren eta bizikidetzaren defentsan indar politikoek bat egiteko eskatu du Justizia sailburuak
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Maria Jesus San Josek nabarmendu du gizarte demokratiko batek gertatutakoa gogoratu behar duela, errepika ez dadin. Ildo horretatik, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak esan du eskubideak zaindu egin behar direla gal ez daitezen.
Rosa Lluch Radio Euskadin: “Pozgarria da 25 urte geroago aita oroitu eta faltan botatzen dutela ikustea”
ETAk duela 25 urte hil zuen Ernst Lluchen alabaren hitzetan, "asko dago egiteko" erabateko lasaitasuna lortzeko bidean, baina baikorra da eta ziur dago "dena iritsiko zela".
Sanchezek demokrazia defendatzeko deia egin du, PPk frankismoa "sanchismoarekin" parekatu duen bitartean
Espainiako Gobernuko presidenteak Francoren heriotzaren 50. urteurrena gogoratu du sare sozialetan.
Lore-eskaintza Mingorrubion, Francoren mausoleoan
Espainiako Mugimendu Katolikoko kideek meza egin dute Mingorrubioko hilerrian, eta lore-eskaintza egin dute Francoren mausoleoan.
Alberto Alonsoren ustez, "kezkagarria da" Martxoaren 3ko Memoriala atzeratzea, baina 2026an proiektuetan lanean hastea espero du
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendari den Alberto Alonsok adierazi duenez, 1976ko Martxoaren 3ko Memorialaren atzerapena "kezkatzeko moduko puntuan" badago ere, "urtea amaitu baino lehen hitz egiten hastea" espero du. Gabonetako jaiotzen arazoa "konpontzeko bidean" denez, 2026an etorkizuneko proiektuetan lanean hastea espero du Alonsok.
Jon Hernandez (Sumar): "40 urtez diktaduraren aurka borrokan sakrifikatu ziren andre-gizonak izan nahi ditugu gogoan, nagusiki"
Jon Hernandez Sumarren legebiltzarkideak, ostegun honetan, Francisco Francoren heriotzaren 50. urteurrena dela eta, "lau hamarkadaz diktaduraren aurka borrokatu ziren milaka andre-gizonek" egin zuten papera goraipatu du. Pertsona horiek zeren alde jardun ziren gogoratzearen garrantzia azpimarratu du, "gaur egun ditugun askatasunak eta demokrazia mugatua diktaduraren aurka borrokatu ziren horiei guztiei esker ditugu eta".
Aitor Esteban: "Franco hil zenean ez zen hausturarik izan, eta horrek ondorioak ekarri ditu"
Bilbon egindako prentsaurreko batean, Aitor Esteban EAJko EBBren presidenteak Francisco Franco diktadorearen heriotzaren 50. urteurrena izan du hizpide. 50 urte geroago frankismo garaiko Sekretu Ofizialen Legea indarrean dagoela salatu du: "Lege horrek orduan gertatukoa argitu baino, ilundu egiten du”.
Eusko Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du, GALek 1984an erail zuen Santi Brouard omentzeko
Legebiltzarkideek zutik eta minutu bateko isilunearekin eginda omendu dute GALek 1984ko azaroaren 20an hildako Santi Brouard Herri Batasunaren buruzagia.
Albiste izango dira: Abisu horia elurragatik eta hotzagatik, 50 urte Franco hil zela eta Brouarden eta Muguruzaren hilketen urteurrena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
80 urte igaro dira Nurenbergeko epaiketetatik, gizakien aurkako gehiegikeriekin amaitzea helburu zuen prozesutik
1945eko azaroaren 20an hasita, Alemaniako nazien 22 goi-kargudun epaitu zituzten Nurenberg hirian. Hamabiri heriotza-zigorra ezarri zieten. Holokaustoaren antzerako izugarrikerien aurrean disuasiorako tresna izatea zuen helburu prozesu hark, baina, 80 urte geroago, adituek argi dute helburua ez duela bete.
Zelako lorratza utzi zuen frankismoak?
Franco duela 50 urte hil zen, baina horrek zuen frankismoaren amaiera ekarri, ezta ikur guztiak desagerrarazi. Francoren erregimena elikatu zuen oinarri ideologikoak bizirik dirau, adituen arabera.