Nafarroa
Lodosako Karey Solanok konkurtsoa egingo du, eta lantegia itxi eta 36 beharginak kaleratuko ditu
Langile gehienak oso aspaldi hasi ziren lanean, eta batez beste 50 urtetik gorakoak dira. CCOOk salatu du oraindik ez dutela abuztuko nomina jaso.
Abisu horia arratsaldetik aurrera, prezipitazio handiak botako ditu eta
Mogie Gym: gurpil gaineko kirola Pirinioetako herrietan
Aritz Carballok furgoneta soil bat entrenatzeko erabat hornitutako espazio bihurtu du. Orain arte gimnasiorik ez zegoen Nafarroako Pirinioetako landa-eremuetan dabil. Helburua da jarduera fisikoa eta ohitura osasungarriak eramatea horiek eskura ez dituztenei.
43.700 pertsonak baino gehiagok dute alzheimerra Euskal Herrian: prebentzioa oinarrizkoa duen erronka handia
Adituen arabera, 2050. urterako 120.000 pertsona baino gehiago izan daitezke kaltetuak. Senideen eta zaintzaileen elkarteek gaixoak zaintzen dituztenen eskubideak aitortzearen garrantzia azpimarratu dute, eta ikusezin bihurtu ohi den lan hori nabarmendu dute.
Esako urtegia bere edukieraren % 23an dago, azken urteetako mailarik txikienean
Nafarroako urtegiak edukieraren % 41ean daude batez beste. Esan, ostera, egoera bereziki zaila da. Urtegiko irudiak, drone batekin grabatuak.
Giro grisa, freskoa eta bustia udari agur esateko
Zaparrada ugari espero dira, eta askotan mardulak izango dira, isurialde atlantikoan gehienbat. Tenperaturari dagokionez, maximoak ez dira 18 ºC-tik gora pasatuko.
Estatus politikoari buruzko eztabaidan aurrera egiteko eskatu die Gure Eskuk alderdi politikoei "subiranotasun osoa" lortzeko
Mugimenduak azpimarratu du zazpi euskal lurraldeen burujabetza eta batasunerako bide praktikoak sartzearen garrantzia, Euskadiren estatus politikoari buruzko balizko edozein akordiotan.
Iruindarren % 52 ados daude zezenketekin, eta % 46, kontra
Zezenketak nahi dituztenen artean, % 31 erabat ados daude, eta % 20,6 ados. Ezezkoen artean, berriz, % 26,3 ez daude batere ados, eta % 19,3 ez daude ados. Herritarren % 2k ez dute gai horri buruzko iritzirik eman nahi izan.
9.900 eurorainoko isunak zazpi akusaturentzat, Aroztegia proiektuaren aurkako hertsapenagatik
Magistratuak akusazioek egotzitako talde kriminaleko delitutik absolbitu ditu auzipetuak; izan ere, “lekukoen eta agirien froga ugari” aztertu ondoren, ezin da egiaztatu talde kriminaleko deliturik dagoenik, horretarako “ezinbestekoa” baita adostasuna.
"Eskola-jantokietan egokitutako dieta bereziak % 2tik % 9ra igo dira azken 15 urteetan"
Intolerantzia eta alergiengatik edo erlijioa edo begetarianismoa tarteko Hego Euskal Herriko ikastetxeetako jangeletan prestatzen diren menu berezien kopuruak gora egin du nabarmen azken 15 urteetan. Hala adierazi du Susana Tomasek, Ausolan enpresako Nafarroako kalitate-teknikariak.
Egokitutako menuek betiko eraldatu dituzte eskoletako jangelak
Gero eta ohikoagoa da eskola-jantokietan ikasleek dieta bereziak behar izatea, erlijio-arrazoiengatik, intolerantziengatik, elikagai jakin batzuekiko alergiengatik eta bestelako osasun-arazoengatik. Gaur gaurkoz, EAEko ikastetxeetako jangeletan banatzen diren 8 menutatik 1 egokitutakoa da.
Vianako Printzea erakundeak bide eman dio Iruñeko Erorien Monumentuaren erreformari
Monumentuari buruzko xedapen espezifiko bat sartzeko memoria historikoaren araudia aldatu zuen Foru Legean oinarritzen da erabakia. Lege horrek monumentuari esanahi berri bat ematea derrigortzen du, haren erabilerak hezkuntza eta memoria demokratikorako helburuetara mugatzen ditu, eta frankismoa goraipatzeko elementuak kentzea ezartzen du.
Abisu horia ezarri dute ostegunerako eta ostiralerako Bizkaian eta Gipuzkoan, 35 graduko tenperaturak direla eta
Datozen egunei begira, beroa egingo du eta bero bolada larunbatera arte luzatuko da. Hala ere, igandean udazken giroa itzuliko da eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira.
Baso-sute arriskua oso handia izango da Nafarroan ostegunetik larunbatera
Geroa Baik “haserrea" adierazi du, EH Bilduk “Ustelkeriaren Kontrako Bulegoa kontrolatzen” duela esan ondoren
Uxue Barkosek adierazi duenez, adierazpen horiek "zentzu berria" ematen diete OANAk Nasuvinsari buruz egindako "txostenak dituen akats juridikoei". Oskar Matutek, bere aldetik, "harrituta" dagoela esan du eta "egunkari bateko titularra tonu ironikoan" erabili zuela argitu du.
Pertsona bat hil da Tafallan furgoneta baten eta uzta biltzeko makina baten artean izandako istripuan
Polizia-iturriek jakitera eman dutenez, istripua 09:00etan gertatu da, NA-132 errepidean, Tafalla parean, eta hildako pertsona furgonetan zihoana da.
Ustelkeriaren aurkako txostenek "kudeaketan akatsak" baino ez dituztela aipatzen esan du Chivitek
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, Ustelkeriaren aurkako Bulegoaren txostenak dio Belateko tunelaren esleipena "erabat deuseza" dela, eta "kudeaketan akatsak" egon izana aipatzen du. Chivitek azpimarratu duenez, "ez dago ustelkeriarik, ez da ondare-kalterik egon eta ez dago interes-gatazkarik".
UPNk “erantzukizunak bere gain hartzeko” eskatu dio Nafarroako Gobernuari Belateko esleipenaren harira
Javier Esparzak adierazi duenez, Gobernuak "azalpenak eman beharko” ditu. “Santos Cerdanen enpresa bati 76 milioi euroko lanak zergatik” eman zizkion eta “deuseztagarritzat jo den prozedimentua” zergatik erabili zen azaldu beharko duela dio UPNko bozeramaileak.
Nafarroako Gobernua ez dator bat OANAk Belateko esleipenaren deuseztagarritasunaz esandakoarekin
Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak komunikabideen aurrean azaldu duenez, adjudikazio prozesua Nafarroako Kontratazio Legea jarraituz egin zen eta Belateko tuneleko lanak ez dira geldiaraziko.
PSN: "Irregulartasun administratibo bat ez da legez kanpoko zerbait, eta are gutxiago, ustelkeria"
Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Nafarroako Bulegoaren txostenaren ondoren, PSNk dio "frogatuta" geratu dela "Nafarroako Gobernuaren barruan ez dagoela ustelkeriarik, ezta legez kanpoko jardunbiderik ere".