Palestina
Netanyahu: "Lorpen handi bat eskuratzear gaude"
Bahituak datozen egunetan askatzea espero du Israelgo lehen ministroak, eta negoziazio talde bat Egiptora joatea agindu duela baieztatu du, bitartekariekin eta Hamasekin "xehetasun teknikoak lotzeko".
Istanbulera iritsi dira Flotillako lehen aktibistak
Hamahiru nazionalitateko 137 aktibista iritsi dira Istanbulera, Global Sumud ontzidiko kideak, Gazara iritsi nahian nazioarteko uretan atxilotu zituztenak. Aktibistek azaldu dutenez, Greta Thunberg "modu larrian torturatu" dute eta "bandera israeldarra musukatzera behartzen" saiatu dira. Oraingoz, ez dute zehaztu noiz deportatuko dituzten ontzidian dauden espainiar Estatuko herritarrak.
Zer negoziatuko da igande honetatik aurrera Gazako bake planari buruz?
Donald Trumpek proposatutako 20 puntuko plana ez dute erabat onartu palestinarrek; izan ere, Hamasek negoziatzea eskatu du airean geratuko liratekeen gai batzuen xehetasunak.
"Israelen isolamenduan sakontzea" eskatu du Gernika-Palestina ekimenak
Herri ekimenak azpimarratu du palestinarrei "bakarrik" dagokiela euren herrialdearen etorkizunari buruz erabakitzea. Horrekin batera, Gernika-Palestinak eskatu du bake akordioa egokitzea "berdintasun, askatasun eta duintasun" printzioetara.
Gazan "bakea oztopatzeko atzerapenik" ez duela onartuko ohartarazi dio Trumpek Hamasi
Euskal Selekzioaren eta Palestinako selekzioaren arteko partida solidarioa aukeztu dute Gernikan, bakearen alde
Azaroaren 15ean Euskal Selekzioak eta Palestinako selekzioak San Mamesen jokatuko duten futbol topaketa solidarioaren aurkezpena hartu du Gernikako Bakearen Museoak larunbat honetan. Ekitaldian, Gazako genozidioa gelditzeko eskatu dute.
Milaka lagunek manifestazioa egin dute Iruñean, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko
Manifestazio jendetsu batek Iruñeko erdiguneko kaleak zeharkatu ditu larunbat honetan, Israelek Palestinari egindako genozidioa salatzeko eta Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. Milaka manifestarik, 50.000 antolatzaileen arabera, berdez, zuriz, beltzez eta gorriz bete dituzte Nafarroako hiriburuko kaleak.
Nazioartea baikor agertu da Hamasek Trumpek bultzatutako bake-plana onartzeko agertu duen jarrerarekin
Urratsak eman diren arren, egoera tirabiratsua da oraindik ere, eta funtsezko erronkek jarraitzen dute, hala nola Gazako desmilitarizazioa eta etorkizuneko gobernantza. Gainera, Gazako Zerrendan 67.000 pertsona baino gehiago hil dira jada Israelen erasoetan.
Hamasek bahitu guztiak askatzea onartu du, baina Trumpen bake planaren baldintzak negoziatzea eskatu du
AEBetako presidenteak proposatutako plana hainbat egunez aztertu ondoren, talde palestinarrak adierazi du proposamenaren puntu batzuk onartzen dituela, baina negoziatzen jarraitu nahi duela.
Trumpek Israeli galdegin dio eten ditzala berehalaxe Gazako erasoak
Minutu eta hamar segundoko bideo bat argitaratu du Etxe Zuriko kontuetan AEBko presidenteak, eta bertan adierazi du "tratu justua" jasoko dutela guztiek, eta negoziazioak abiatzear daudela.
Trumpek igandera arte eman dio Hamasi Gazarako plana onartzeko, edo "inoiz ikusi ez den infernua piztuko da"
Israelek Gazara zihoan Sumud ontzidiaren azken ontzia atzeman du
Itsasontzi militar bat hurbiltzen eta soldadu israeldarrak ontzira igotzen ikusi dituzte, zuzenean, ontziko kameren bidez. Gazako kostaldetik 42,5 itsas miliara zegoen Marinette itsasontzia abordatu dutenean.
Sumud Flotillak salatu du Israelen atxilotutako kideek ez dutela laguntza legalik jaso
473 atxilotu Israel hegoaldeko espetxe batera eraman dituzte. Bertako iturriek adierazi dutenez, atxilotu gehienek berehala deportatuak izatea onartu dute. Bestetik, flotillako kide ziren parlamentari eta eurodiputatu italiarrak arratsaldean iritsi dira Erromara eta gainerako atxilotuak askatzeko eskatu dute.
Albiste izango dira: Eneko Goiaren erreleboa, Global Sumud Flotilla eta medikuen greba Hego Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek Flotillako kideak atxilotu izana salatu du, eta Giza Eskubideak eta Nazioarteko Zuzenbidea errespetatzea eskatu du
Lehendakariak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza "oso gertutik" ari da jarraitzen Askatasunaren Flotillaren egoera, eta nazioarteko uretan aktibistak atxilotzea Nazioarteko Itsas Zuzenbidea "nabarmen urratzen" duen gertakaria dela esan du.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak Sumud Flotillaren aurkako erasoa kaleetan salatzeko deia egin die euskal herritarrei
Plataformaren ustez, "ezinbestekoa da Israelen eta mendebaldeko konplizeen aurkako mobilizazioa eta borroka bultzatzen jarraitzea", eta bat egiten du Gazarako Mugimendu Globalak Euskal Herriko hiriburu eta udalerrietan egindako deialdiekin.
Albiste izango dira: Israelek Global Sumud Flotilla geldiarazi du, EITB Focus eta EITB Maratoiaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Israelgo Armadak Global Sumud Flotillako hainbat ontzi abordatu ditu
Flotillak baieztatu duenez, gutxienez 'Alma' eta 'Sirius' ontziak abordatu dituzte. Azken horretan, Ada Colau Bartzelonako alkate ohia doa. Instagrameko mezu batean adierazi dutenez, tripulatzaileen segurtasuna berresteko lanean ari dira. Italiako Defentsa ministroak adierazi du ontzidia inguratuta dagoela eta Ashdodera (Israel) eramango dutela.
Hamasek Trumpen Gazarako plana aztertzen jarraitzen du, baina Israelek erabat beteko duela bermatzea eskatu du
Negoziazioen berri duten iturrien arabera, Palestinako mugimenduak bermeak eskatzen dizkie bitartekariei; Israelek su-etena urratuko ez duela eta Gazatik aterako dela ziurtatu nahi du.
Gaza erabat setiatzear dagoela esan du Israelek, eta ihes egiteko "azken aukera" eman die gazatarrei
"Hegoalderatz joatea da Gazako biztanleek duten azken aukera, Hamaseko terroristak Gazako hirian isolatuta utzita, Israelgo Indar Armatuen jarduerek jarraituko dutelako", ohartarazi du Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak.