Pedro Sanchez
Sanchezentzat "bereziki mingarria" da Juan Carlos I.ak Franco diktadorea goraipatzea
Ione Belarra Podemoseko bozeramaileak monarkiaren inguruko erreferendum bat eskatu du, eta Alberto Nuñez Feijoo PPko buruari oso larria iruditu zaio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Estatuburu ohia kritikatzea.
Sanchezek "ganorazko politika" egiteko eskatu dio Juntsi, "blokeo jarrerarekin bat egin beharrean"
Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkuran egin duen lehen hitzaldian, Espainiako Gobernuko presidentea Carles Puigdemonten alderdiari zuzendu zaio, espreski aipatu gabe eta, zeharka ere, jendearen bizitza hobetzea helburu duten legeak bertan behera uzteko arrazoiak eskatu dizkio.
Hasi da CELAC-UE goi-bilera
Bederatzi estatuburu eta gobernuburu bildu dira igande honetan Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Erkidegoaren eta Europar Batasunaren arteko IV. goi-bileran.
Espainiako Gobernuak 2027ra arte lanean jarraituko duela ziurtatu du Sanchezek
Brasilen Nazio Batuen Erakundeak klimaren inguruan deitutako COP30 goi-bilera hasi aurretik agintariek izandako bileran parte hartu ostean emandako prentsaurrekoan, Pedro Sanchezek esan du Junts "oso serio" hartzen dutela, baina legegintzaldia amaitzearen aldeko apustua egin du, "ahaleginak merezi duelako"; izan ere, "Espainia azken 45 urteetako unerik onenetako bat igarotzen ari da". Sanchezen arabera, Gobernuak 2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztuko du, baina, kontu berriak onartu zein onartu ez, "Espainiak aurrera egiten jarraituko du, eta Gobernuak bere bide-orriarekin jarraituko du 2027an legegintzaldi hau amaitu arte".
Peinadok uko egin dio Begoña Gomezen auzia artxibatzeari eta Presidentetzako goi-kargudun bat inputatu du
Judit González Pedraz Gobernuko Presidentzetzaren egungo idazkari nagusia inputatu du epaileak, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egotzita, eta azaroaren 12an deklaratzera deitu du.
PSOEk Abalosi eta Koldori egindako ordainketak ikertzeko eskatu dio Gorenak Auzitegi Nazionalari, dirua zuritu duelakoan
Epailearen ustez, baliteke gastuen likidazioen bidez dirua zuritu izana. Alderdiak, ikertuek zein lekuko gisa deklaratu zuten alderdiko langileek ez dute ezer argitu horren inguruan.
PPk Sanchezi Senatuko batzordean egindako galdeketaren zortzi une
Alderdi Popularrak Alejo Miranda de Larra senataria aukeratu du Pedro Sanchezi galdetzeko Koldo auziko ikerketa batzordean. Saioan zehar tentsio une eta etenaldi ugari izan dira, eta sarkasmoa erabili dute, bai Mirandak, bai Sanchezek.
"Hau zirku hutsa da": Pedro Sanchezek 'Koldo' auzia ikertzeko batzordean utzitako lerroburu nagusiak
Begoña Gomez emaztearen defentsa sutsua egin du 'Koldo' auzia ikertzen duen batzordearen aurrean, Senatuan. Behin eta berriz, PSOEren finantziazioa "garbia" dela azpimarratu du.
Sanchezek onartu du eskudirutan "gastu anekdotikoak" kobratu dituela, baina esan du inoiz ez direla mila eurotik gorakoak izan
'Koldo' auzia ikertzeko Senatuan egindako batzordean Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiarengan "konfiantza handia" zuen, baina adierazi du "haren ohiturek" nazka eragiten diotela.
Sanchezek onartu du ordainketak eskudirutan egin izan dituela, baina adierazi du inoiz ez zirela mila eurotik gorakoak izan
PSOEk "finantziazio garbia" duela adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteak, 'Koldo auzia' ikertzeko Senatuan egindako batzordean.
Albiste izango dira: Sanchez Koldo auziko ikerketa batzordean, Miren Arzalluzi elkarrizketa ETBn eta Gipuzkoako aurrekontu proiektua
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Delituak behin eta berriz egiten dituzten gaizkileen zigorrak handituko direla agindu du Sanchezek
Segurtasun arazoa dela onartuta, Juntsek aurkeztutako lege-proposamena tramitatuko duela hitzeman du Espainiako gobernuburuak. EAJk egindako galdera bati erantzunez egin du iragarpena Sanchezek.
Sanchezek ez dio Feijoori erantzun, GOIDIaren biktimei zor zaien errespetuagatik: "Gaur ez da eguna"
Kongresuko Osoko Bilkura minutu bateko isilunearekin hasi da, biktimen oroimenez. Ondoren, Alberto Nuñez Feijoo oposizioko buruak ostegun honetan Senatuan 'Koldo auzia'ri buruzko ikerketa batzordean "egia esateko asmoa" ote duen galdetu dio Pedro Sanchezi.
Elkar ulertzetik talkara: liskar politikoa, GOIDIaren auziaren erdigunean
Urtebete bete da Valentziako Erkidegoan 229 hildako utzi zituen tragediatik. Zorigaiztoko urriaren 29ko lehen orduan aurreikuspen meterologikoak eurite bortitzen berri ematen zuen, protokoloek huts egin zuten eta tragediaren tamainak aurreikuspen guztiak gainditu zituen. Egun hartako kudeaketa Espainiako Gobernuaren eta PPren arteko akusazioen gurutzaketan behin eta berriz errepikatzen den argudioetako bat bihurtu da.
Albiste izango dira: Juntsek PSOErekin hautsi du, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua eta GOIDIak urtebete
Albiste izango dira: Juntsen erabakia, Urriko azken astelehena Gernikan eta Mileiren garaipena
JxCat-ek astelehen honetan erabakiko du Sanchez babesteari utzi ala ez
Aukeren artean du Juntsek erabakia militanteen esku uztea, barne kontsulta baten bidez. Bilera 10:00etan hasiko da, eta aurreikuspenen arabera, luze joko du. 17:00ak arte ez dute agerraldirik iragarri. Batzar horretako eginkizunen artean dute Bruselako akordioaren balantzea egitea eta "burutu beharreko ekintzak" zehaztea.
Igande goizaldean aldatuko da ordua, azkenengoz?
Goizaldeko hiruretan izango da aldaketa, eta erlojua ordu biak arte atzeratu beharko da. Igandeak 60 minutu gehiago izango ditu.
Estatutua bere osotasunean betetzeko “beste erritmo bat” eskatu du lehendakariak
Espainiako Gobernuari “hamar proposamen zehatz” helarazi dizkiola esan du lehendakariak Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran. “Pedro Sanchezek aukera historikoa dauka gure herriarekiko zorra kitatzeko”, gaineratu du.
Mertxe Aizpurua, Sanchezen legealdiaren amaieraz galdetuta: "Ez dakit hain berehalakoa izango den"
EH Bilduk Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak ez du uste legegintzaldiaren amaiera berehalakoa izango denik. Aizpuruaren iritzian, baina, ultraeskuinaren arriskua tarteko, komeni da hauteskundeak "ahalik eta beranduen" izatea.