Polizia abusuen biktimak

2025/11/11 - 12:17

Jon Insausti: "Udalak ez die uko egingo ez plakari ez Rosa Zarraren memoriari"

Donostiako alkateak berretsi egin du Udalak Rosa Zarraren memoriarekin duen konpromisoa, Zarra Poliziaren ekintzaren biktima izan zela aitortu izana baliogabetzeko Esanek egindako eskaeraren ostean. Hain zuzen ere, haren oroimenez jarritako plakari eraso egin diote. Esan sindikatuak erasoa gaitzetsi du azpimarratuz "onartezina" dela, "eta ez duela Ertzaintza ordezkatzen, ezta zintzotasunez defendatzen dugunak ere".

Imanol Pradales memoria eguna Gogora
2025/11/10 - 14:00

Pradales lehendakariak gazteak indarkeria baztertzearen garrantziaz jabetzearen beharra azpimarratu du

Imanol Pradales lehendakariak Euskadiko terrorismoaren eta legez kanpoko poliziaren indarkeriaren "garai ilunak" ezagutu ez zituzten gazteei adierazi nahi izan die indarkeriak ez duela "lekurik gure gizartean", eta "sufrimendu amaigabea" baino ez duela ekartzen. Pradales izan da buru Memoriaren Euskal Institutuak, Gogora Institutuak, Memoriaren Eguna dela eta antolatu duen ekitaldian.

ekitaldia
2025/09/27 - 19:41

Rodriguez: "Herri hau berriro zutitu behar da bloke neofrankistari ozen esateko ezin izan zutela, ezin dutela eta ezingo dutela"

"Garai zailak bizi ditugu, eta are ilunagoak etor daitezke, baina herri honek eta nazio askapenerako mugimenduak badakite zer den hori. Frankismoari, torturari eta gerra zikinari aurre egiteko gai izan ginen, estrategiaz aldatu eta ziklo politiko berri bat irekitzeko, eta gai izango gara herri hau independentziara eta sozialimora eramateko ere", azpimarratu du Sortuko idazkari nagusiak.

« 1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena