PP
Guardiolak hauteskunde aurreratuak deitu ditu, aurrekontuak ateratzeko "blokeoa" saihesteko
Extremadurako Gobernuko presidenteak abenduaren 21erako deitu ditu haustekundeak.
Faxismoaren aurkako neurriak hartzeko EH Bilduk egindako eskaerak aurrez aurre jarri ditu Sanchezen Gobernua eta PP
Mertxe Aizpuruak (EH Bildu) frankismoaren gorespenarekin amaitzeko neurriei buruz egindako galdera batek liskar gogorra eragin du Alderdi Sozialistaren eta popularraren artean. EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileari emandako erantzunean, Pedro Sanchezek iragarri du ikur frankisten katalogo bat egingo dutela, eta horiek kaleetatik kenduko dituztela.
Felipe Gonzalezek aitortu du zalantza egiten duela ETAren buruzagiak hiltzea ez agintzea erabaki ona izan ote zen
Bestalde, Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohiak esan du haren Gobernuak ez zuela akatsik egin Irakeko gerran, eta martxoaren hamaikako atentatuen berri eman zuenetan "une oro egia" esan zuela. Bizirik dauden Espainiako Gobernuko presidente ohien testigantzak jaso dituzte Movistar Pluseko "La última llamada" dokumentalean.
'Koldo auziaren' batzordean Sanchez deklaratzera deituko dutela iragarri du Feijook
"Bi gauza esango dizkizut: lehena, oso zaila egingo zaizu, baina egia esatera behartuta zaude. Eta bigarrena, zu zara guztiaren arduradun nagusia", aurpegiratu dio oposizioko buruak Espainiako presidenteari Senatuko Gobernuaren kontrol saioan.
Boto duala: Horrela aldatzen dira botoak hauteskundeen arabera
Silvan & Miracle enpresak azken EITB Focus inkestaren datuak aztertu ditu.
Zuzeneko boto-asmoa: EH Bildu indartsuagoa da emakumeen artean eta EAJ nagusi da 65 urtetik gorakoen artean
Silvan & Miracle enpresak EITB Focus inkesta berriak utzitako mikrodatuak aztertu ditu.
EH Bilduk lankidetzaren aldeko apustua egin du, eskuin muturraren gorakada geldiarazteko, eta PPrekin egindako itunak kritikatu ditu
EH Bilduk Nafarroan, Gipuzkoan eta Araban bildu ditu bere karguak ikasturte politiko berria aztertzeko.
Pradalesen arabera, "gaitzesgarria eta onartezina" da Ayusok haren hitzak manipulatzea, eta Euskadi errespetatzea eskatu dio
Lehendakariak esan du ez dela "tranpa horretan eroriko, probokazioa gorabehera", eta adierazi du ez duela onartuko "euskara mespretxatzea" eta ahotsa altxatuko duela errespetatzen ez denetan. "Denak ez du balio", azpimarratu du.
"Euskadi euskaldun" eta "pim, pam, pum”: Ayusok Pradalesen hitzak nahastu ditu
Alderdi Egunean, lehendakariak "autogobernua ezabatu" nahi izatea leporatu zion Madrilgo Erkidegoko presidenteari.
Feijook puntukako bisa bat eskatu du, "gure kultura ondoen ezagutzen duena sartzea lehenesteko"
Migrazioaren inguruan PPk duen bide-orriaren berri eman du popularren buruak Murtzian, eta puntukako txartel moduko bat sortzearen alde egin du, proposamen nagusi gisa.
Epaileak ahozko epaiketa ireki du Diaz Ayusoren bikotekidearen aurka, Ogasunari iruzur egiteagatik
Epaitegiak enpresaburuaren aurkako akusazioa egin du, Ogasun Publikoaren aurkako delitu batengatik, merkataritza-dokumentuak faltsutzeagatik, kontabilitate-delitu jarraituagatik eta talde kriminaleko kide izateagatik.
EAJk Parisen berreskuratu duen eraikina jeltzaleena izatea "sinesgaitza eta okerra" dela esaten jarraitzen du PPk
Aitor Esteban EAJko presidenteak larunbatean Parisen egindako ekitaldietan esandako "irainei" erantzun die Partidu Popularrak ohar baten bidez, zalantzan jarri du berriro eraikin hori EAJrena izan izana, eta Eusko Jaurlaritzarena zela defendatu du.
PP eta Espainiako Gobernua aurrez aurre, eskumuturreko telematikoak direla eta
Iaz, tratu txarrak ematen dituztenentzako eskumuturrekoak kudeatzen dituen enpresa aldatu zenean, akats informatikoak izan ziren, eta, ondorioz, epe mugatu batean, erasotzaileen kokapenari buruzko informazioa galdu zen.
Politika Orokorreko Osoko Bilkura, greba orokorra Ipar Euskal Herrian eta Frantzian eta Jose Luis Rebordinosi elkarrizketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tellado: "EH Bilduren kopia txar bat bihurtu da EAJ"
Miguel Tellado Alderdi Popularreko idazkari nagusiaren ustez, EAJ "oso denbora gutxian, gaizki zahartu da", "EH Bilduren kopia txar bat bihurtu" da eta "jada, ez da zentro-eskuineko alderdia". Buruzagi popularraren arabera, "PP da alternatiba posible bakarra".
Feijook La Vueltako "indarkeria ekintzen arduraduna" izatea leporatu dio Sanchezi
PPko buruzagiaren ustez, "ezin da gobernu demokratiko baten buru izan herrikideen arteko indarkeria goraipatzen duen presidente arduragabea". "Gure herriaz arduratzen den edonor lotsarazi beharko luketen ekintzak izan dira", gaineratu du.
De Andresek esan du Zuzendaritza Nazionalaren "proposamena" izan dela Bizkaiko PPko zuzendaritza aldatzea
Bizkaiko popularren buruzagitza aldatzearen helburua alderdi horren "gaitasuna hobetzea" dela adierazi du.
Raquel Gonzalezek Bizkaiko PPko presidente izateari utziko dio, eta Amaya Fernandezek ordezkatuko du oraingoz
Alderdi Popularrak Bizkaiko, Tarragonako eta Gironako presidentetzak berritzea erabaki du. Astelehenetik aurrera, kudeaketa batzorde batek zuzenduko du alderdia Bizkaian, Amaya Fernandez buru duelarik. Aldaketaren helburua "datozen hauteskunde deialdien aurrean, alderdiaren egitura berritzea eta erakunde osoa prest izatea" da.
PSOEk 9 puntuko aldea atera dio PPri CISen iraileko barometroan
Espainiako hauteskunde orokorrak gaur izanez gero, sozialistek botoen ehuneko ia 33 lortuko lituzke, eta popularrek, aldiz, ehuneko ia 24.
Sanchezek Tellado kritikatu du Gobernuaren "hilobia zulatzeko" deia egiteagatik: "Milaka espainiarren aurkako iraina da"
Nafarroako PPren urte politikoa abiatzeko ekitaldian, Telladok esan du Gobernua hilzorian dagoela. Horren hitzetan, "hemen eta orain has gaitezke hilobia zulatzen, Espainian inoiz egon behar ez zen gobernu baten hondarrak lurperatzeko".