Presoak

fernando grande marlaska
2026/04/21 - 21:47

Marlaskak dio Korrikan presoen argazkiak erakustea legez ez dela delitua

Fernando Grande Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak esan du "nazkagarriak" iruditu zitzaizkiola azken Korrikan ikusitako hainbat irudi, besteak beste, ETAko preso baten argazkia soinean zeraman haurrarena. Azaldu du segurtasun indarrek adi jarraitzen dutela halako gertakarien aurrean, baina, legea eskuan, ekintza horiek ez direla delitua erantsi du. Senatuan egin ditu hitzok ministroak, UPNko Maria Caballerori, ETAk hil zuen Tomas Caballero Iruñeko zinegotzi izandakoaren alabari, erantzunez.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
2026/03/24 - 17:20

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
2026/01/03 - 15:43

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

« 1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena