Senatua
PPk Sanchezi Senatuko batzordean egindako galdeketaren zortzi une
Alderdi Popularrak Alejo Miranda de Larra senataria aukeratu du Pedro Sanchezi galdetzeko Koldo auziko ikerketa batzordean. Saioan zehar tentsio une eta etenaldi ugari izan dira, eta sarkasmoa erabili dute, bai Mirandak, bai Sanchezek.
"Hau zirku hutsa da": Pedro Sanchezek 'Koldo' auzia ikertzeko batzordean utzitako lerroburu nagusiak
Begoña Gomez emaztearen defentsa sutsua egin du 'Koldo' auzia ikertzen duen batzordearen aurrean, Senatuan. Behin eta berriz, PSOEren finantziazioa "garbia" dela azpimarratu du.
Albiste izango dira: Sanchez Koldo auziko ikerketa batzordean, Miren Arzalluzi elkarrizketa ETBn eta Gipuzkoako aurrekontu proiektua
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Espainiako Gobernuak iragarri du Donostiako Atzerritarren Bulegoan bederatzi funtzionario sartuko direla
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak adierazi du Gobernuak baduela bulego horren egoeraran berri, eta gogorarazi du atzerritarrei buruzko araudi berriak langile-kopurua handitzea aurreikusten duela. Donostian, bederatzi funtzionario inguru sartuko dira, "lanpostuen % 100 inguru betetzeko", adierazi du.
Cerdan espetxeratzeak Belateko lanekin "zerikusirik ez" duela azpimarratu du Chivitek
Nafarroako Gobernuko presidentearen ustez, PSOEren diputatu eta Antolakuntza idazkari ohia Nafarroako azpiegiturekin "arduratuta" zegoen, eta Nafarroako diputatu zen heinean, ministerioekin izan zituen batzar batzuetan parte hartu zuela.
Albiste izango da: Chivite Senatuan, Alerta Gorria penintsulako ekialdean eta Trump-Netanyahu bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Chivite, Saiz eta Foru Gobernuko hainbat kargudun 'Koldo auzia' ikertzeko Senatuko batzordera deituko dituzte
UPNk eskatuta eman beharko dituzte azalpenak Senatuan. Alderdi horren arabera, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboaren azken txostenek eta Santos Cerdanen atxiloketak agerian uzten dute "Nafarroako sareak" geroz eta "protagonismo handiagoa" duela "ustezko ustelkeria sarean".
Chivite, Senatuko ikerketa batzordean agerraldia egiteko PPren eskaeraren aurrean: "Joan egingo gara"
Popularrek Nafarroako Gobernuko presidentea deitu nahi dute 'Koldo auzia'ren adar guztiak aztertzeko Senatuan egingo den ikerketa-batzordera.
Marlaskaren esanetan, autonomiek ez zuten Estatuaren laguntza zalantzan jarri Feijook gehiago eskatu zuen arte
Luis Santamaria PPko senatariari erantzunez, Barne ministroak larrialdien alorreko eskumenak zeintzuk diren gogoratu du, eta PPko kideei "baloiak kanpora" botatzea leporatu die.
Aagesenek Estatu Ituna defendatu du suteen ostean, eta zabaldutako bitartekarien lana nabarmendu du
PPk gobernatutako autonomia erkidegoek suaren aurkako baliabide "sinestezinak" eskatu izana leporatu dio Roblesek Feijoori
Gogoratu du, halaber, UME aktibatzea eskatzeko eskumena beraiei dagokiela: "Armadak ez du ofizioz jarduten".
Hitzordu bikoitza gaur Kongresuan eta Senatuan, suteen erantzukizunak argitzeko helburuarekin
Suak kalteak eragin dituen eremuetara bideratzeko laguntzak onartzeko asmoa du gaur Espainiako Gobernuak, Ministroen Kontseiluan. Halaber, Kongresuko Diputazio Iraunkorrean PPk eskatutako agerraldiei buruz eztabaidatuko dute.
Suteen kudeaketari buruzko polemikak Espainiako urte politiko berriaren hasiera baldintzatuko du
Begoña Gomezen kasua, Leire Diaz PSOEko "iturgina", klima-aldaketari buruzko Estatu ituna, Huaweirekin sinatutako kontratua eta beste batzuk izango dira Kongresuan eta Senatuan urte politikoaren hasiera markatuko duten gaiak.
Antxon Alonso enpresariak ez deklaratzeko duen eskubidea baliatu du Senatuko ikerketa batzordearen aurreko agerraldian
Servinabar enpresaren jabeak bere agerraldiaren hasieran iragarri du ez zuela galdera bakar bat ere erantzungo. Ondoren, saioa bertan behera uzteko eskatu dio Eloy Suarez batzordeko buruari, baina azken horrek ez du eskaria onartu.
Kargu tekniko batek onartu du "zurrumurruak" zeudela Belateren kontratua Accionak eta Servinabarrek eramango zutela
Lorenzo Serena Belateko tuneletako lanen kontratazio-mahaiko idazkaria izandakoak esleipen-prozesuarekinn ez zegoela ados azaldu zuen, eta eskaintzaren balorazioa argudiatzeko eskatu zuen, "susmoak" saihesteko.
Armengolek azaldu du Air Europako presidentearen aholkularia zelako elkartu zela Victor Aldamarekin
Kongresuko egungo presidente eta Balear Uharteetako presidente ohia denak agerraldia egin du Senatuko ikerketa batzordean, eta berretsi du ez duela Victor Aldamarekin mezurik trukatu.
EH Bilduko eta EAJko senatariek Ganbera utzi dute PPk hizkuntza koofizialen aurka egindako erasoen aurrean
"Txorakeria da 20 espainiarrek pinganilloarekin hitz egitea bilera batean", esan du Alfonso Serrano PPko senatariak. ERC, Junts, Compromis, BNG eta AHI alderdietako ordezkariek ere alde egin dute. Bidean zihoazela, Serranok esan die: "Zoazte, nahi baduzue, itxi atea ateratzean...".