Zarautz
AP-8ko sarbidea bost gauez itxiko dute Zarautzen, ordainlekuetan lanak egiteko
Mozketak astelehenetik ostiralera egingo dira, 22:00etatik 06:00etara.
Epaileak espetxera bidali du Zarauzko hilketa matxistaren ustezko egilea
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo adierazi zuenez, ustezko hiltzaileak "polizia-aurrekariak ditu genero-indarkeriarekin lotuta".
Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dituzte Zarautzen azken hilketa matxista gaitzesteko
Herritarrek eta erakundeek urriaren 15ean hil zuten 53 urteko emakumearen familiari babesa eta elkartasuna adierazi dizkiote. Ertzaintzak bildutako azken datuen arabera, hilketa genero-indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Zarauzko hilketa genero-indarkeria gisa ikertzen ari da Ertzaintza
Hasiera batean, atxilotuak eta hildako emakumeak ez zutela harreman afektiborik esan zuten polizia-iturriek, baina ostiral honetan Segurtasun Sailak zehaztu du kasua genero-indarkeria gisa ikertzen ari direla.
Zarauzko hilketa matxistagatik atxilotutako gizonak epailearen aurrean deklaratzeko zain jarraitzen du
Zarautz kalera atera zen atzo gertakaria salatzeko. Hasiera batean, Ertzaintzako iturriek esan zuten atxilotuak eta biktimak ez zutela harreman afektiborik, baina ostiral honetan Segurtasun Sailak zehaztu du kasua genero-indarkeria gisa ikertzen ari direla.
Zarauzko hilketagatik atxilotutako gizona hilketaren lekura eraman dute, gertatutakoa berreraikitzeko asmoz
Zarautzen (Gipuzkoa) emakume baten hilketagatik atxilotutako 47 urteko gizona hilketa izan omen zen lekura eraman du Ertzaintzak ostiral honetan, gertakariak berreraikitzeko asmoz. Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, polizia-iturrien arabera, ez zegoen inolako harreman afektiborik atxilotuaren eta biktimaren artean.
Albiste izango dira: Hilketa Zarautzen, Pobreziaren Nazioarteko Eguna eta ate irekiak GOe-n
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Zarautzen emakume baten hilketa salatzeko
Zarauzko Udalak elkarretaratzea deitu du 19:00etan Lege Zaharren Enparantzan, 47 urteko gizon bat atxilotu ostean 53 urteko emakume bat hil izana leporatuta. Erakundeek eta kolektiboek gaitzespena eta babesa adierazi diete biktimaren ingurukoei.
47 urteko gizon bat atxilotu dute emakume bat hil egin omen duelako, Zarautzen
Gipuzkoako udalerriko Udalak hilketa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du ostiralerako Lege Zaharren Plazan.
Txiki eta Otaegiren "faxismoaren aurkako borroka" babestu du EHKSk fusilamenduen 50. urteurrenean
EHKSk ekitaldi politikoa egin du gaur eguerdian Zarautzen, "Atzoko eta gaurko faxismoaren aurka", Juan Paredes 'Txiki' eta Angel Otaegi ETAko kideen fusilamenduaren 50. urteurrena dela eta. Frankismoaren kontra borrokatu zirenei omenaldia egin eta gaur egun ere borroka antifaxista beharrezkoa dela nabarmendu dute ekitaldian.
Zarauzko eta Azpeitiko udalek Txiki eta Otaegiren aitortza ekitaldiak egin dituzte
Zarautzen ostiral honetan eta Azpeitian ostegunean aitortu dituzte Frankoren diktaduran fusilatutako bi gazteak, eta adierazpen instituzionalak irakurri dituzte "egin zitzaien injustiziaren aurrean elkartasuna eta gizatasuna” adierazteko.
Zarauzko Udalak 'Txiki' eta Otaegiren erakusketa udal aretoan jartzea debekatu du
Udaleko iturriek EITBri azaldu diotenez, erakusketa "partziala, ideologikoa eta ez anitza" delako hartu dute erabakia.
76 urteko gizon bat hil da Zarauzko hondartzan
Sorosleek oso larri atera dute uretatik, eta, suspertzen saiatu badira ere, ez dute lortu.
Bonolotoak ia bi milioi euroko saria utzi du Zarautzen
Zarauzko Xoxoa tabernan baliozkotutako txartel bati 1.972.129 euroko saria eman diote Bonolotoaren zozketan.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak AP-8an, Zarautzen, Donostiarako noranzkoan
Kamioi bat irauli egin da, eta istripua eragin du errepidean. Ertzaintzak errail bat moztu du Donostiara noranzko errepidean.
Arratsaldearekin batera etorri da iragarritako aldaketa, eta atseden eman du beroak
Gau tropikala izan da bart, kostan zein barnealdean. 25 eta 29 ºC arteko tenperaturak egon dira goizaldean, eta antzeko giroarekin argitu du egunak. Igande arratsaldean etorri da aldaketa, eta aste hasieran nabarmen freskatuko du.
Berriro bizkortu da pertsona migratzaileen unibertsitate tituluak homologatzeko prozesua
10 hilabeteko blokeoa izan ondoren, berriro bizkortu da pertsona migratzaileen unibertsitate tituluak homologatzeko prozesua. Hala ere, horiei laguntzen dieten elkarteek eskumenak Euskadira transferitzea nahi dute, prozesua bizkortu ahal izateko.
Ernai irailaren 14an mobilizatuko da, Donostian, independentziaren alde
Kontxako Banderako estropaden finalarekin bat eginez, gazte antolakundeak independentziaren aldeko "beste bultzada bat" ematearen alde egingo du.
Gogor jo du Estebanek oposizioko taldeen kontra eta, horien aurrean, EAJren proiektua eta egiteko modua babestu du
Arantza Arruti militante abertzale eta feminista hil da, 79 urte zituela
ETAko lehen emakume liberatuetako bat izan zen, baita atxilotu zuten aurrenekoa ere. Politikagintzan aritutakoa da, eta hainbat talde feminista sortzeko prozesuetan parte hartu zuen.