12 hildako EAEn eta lau Nafarroan azken orduetan COVID-19aren ondorioz
COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, 12 pertsona hil dira EAEn azken orduetan, igandean baino lau gehiago, baina kutsatze berrien kopuruak behera egin du, eta 14 positibo berri izan dira, martxoaren 6tik izan den kopururik txikiena.
Horrela, pandemia hasi zenetik 1.341 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta 16.246 kutsatu zenbatu dituzte gaur arte, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Azken 24 orduetan, 14 kasu positibo berri zenbatu dituzte PCR proben bidez; igandean, berriz, 51. Euskadin, guztira, 109.326 PCR eta 54.467 test azkar egin dituzte. Atzoko 20:00ak arte, 1.721 proba egin ziren.
Osasuneko krisia hasi zenetik, 12.155 pertsona sendatu dira, atzo baino 131 gehiago.
Horrez gain, 617 pertsona daude ospitaleratuta: horietatik 530 ospitaleko gela arruntetan eta 87 zainketa intentsiboetako unitateetan.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 4.217 positibo daude Araban (138 ospitaleratuta), 9.251 Bizkaian (358 ospitaleratuta) eta 2.778 Gipuzkoan (121 ospitaleratuta).
Nafarroak beste 21 kasu berri detektatu ditu azken 24 orduetan, horietako 16 PCR bidez antzeman dituzte eta 4 test azkarrekin. Joan den igandeko zifraren antzekoa da, eta martxoaren 14tik ez zen halakorik gertatzen; izan ere, egun horretan 16 zenbatu zituzten eta egun horretan ere Alarma Egoeraren Estatuko Errege Dekretua indarrean sartu zen.
Pandemia hasi zenetik, 466 pertsona (% 7,2) hil dira Foru Erkidegoan COVID-19aren ondorioz, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez. Baieztatutako kasuen artean izandako heriotzen % 68,88 (321) ospitalean hil dira, eta % 31,12 (145) ospitaletik kanpo. Hildako horiek 26 eta 107 urte artean zituzten, baina horien batez besteko adina 83 urtekoa da.
Hala, Nafarroan, 4.918 kasu diagnostikatu dituzte PCR bidez, eta 6.447, bi proben emaitzak batuta.
Azken egunean, alta eman diete Nafarroan gaixorik egon diren 83 pertsonari; dagoeneko 2.494 gaixo sendatu dira, eta zainketa intentsiboetako unitateetan kasu gehiago ez direla ospitaleratu adierazi du Foru Gobernuak.
Horrela, atzoko kasuak (hildakorik eta sendaturik gabe) 3.487ra jaitsi dira (aurreko egunean baino % 1,89 gutxiago).
Diagnostikatutako 6.447 pertsonetatik, % 51,1 (3.295 pertsona) etxean ari dira gaixotasuna pasatzen, % 2 (129) ospitaleratuta daude, % 0,4 (24) etxeko ospitaleratzean, eta % 0,6 (39) zainketa intentsiboetako unitateetan; gainera, % 38,7 (2.411) sendatutzat jotzen da eta % 7,2 (466) hil egin da. Nafarroako zainketa intentsiboetako unitatetan atzo ez zen COVID-19rekin ospitaleratzerik izan, baina azken 24 orduetan ere ez dira altarik eman.
Pandemia hasi zenetik 1.990 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, eta horietatik 133 zainketa berezien unitateetatik pasatu dira.
Bestalde, osasun alorreko 906 profesional kutsatu dira guztira.
Ipar Euskal Herria
Ipar Euskal Herriko egoera zein den zehaztea, berriz, ez da erraza. Agintariek ez dute Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoari buruzko datu ofizialik ematen. Pirinio Atlantikoko eta Akitania Berriko datuak soilik eskaintzen dituzte.
Franck Dolosor ETBko kazetariak bildutako informazioaren arabera, COVID-19 gaitzaren ondorioz, Pirinio Atlantikoetan 303 kasu daude (azken 24 orduetan bat gehiago), 45 pertsona ospitaleratuta, 5 suspertze zerbitzuetan eta 171 sendatuta. Guztira 25 hildako eta 20 hildako gehiago izan dira zaharren egoitzetan.
Akitania Berrian 4.699 kasu izan dira (18 gehiago), 592 pertsona daude ospitalean eta 109 suspertze zerbitzuan. Bestalde, 1.485 gaixo (11 gehiago) sendatu dira, 329 hil dira eta 118 hildako gehiago izan dira zaharren egoitzetan.
Osasun krisia hasi zenetik 127 koronabirus kasu artatu dituzte Baionako ospitalean, 53 ospitaleratuta zeuden apirilaren 27an eta 74 etxera itzuli ahal izan dira.
Bestalde, Paueko ospitalean gutxienez bi pertsona hil dira.
Heriotzak murriztu dira azken 24 orduetan Espainian
Koronabirus berriak eragindako heriotzen kopuruak behera egin du berriz ere azken 24 orduetan Espainian: 164 pertsona hil dira, igandean izandako kopurua bera, eta beraz, martxoaren 18tik izandako heriotza kopururik txikiena, Osasun Ministerioak astelehen honetan argitaratutako datuen arabera.
COVID-19arekin hildakoen kopurua 25.428ra igo da eta 121.343 pertsona sendatu dira (2.441 gehiago gaur). 356 kasu berri jakinarazi dituzte astelehen honetan, daturik txikiena martxoaren 8tik, kutsatzeen gorakada handia hasi zenetik.
43.325 osasun-langilek eman dute positibo. Oro har, 118.889 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, atzotik 394. 10.994 pertsona ospitaleratu dituzte zainketa intentsiboetan, 21 gehiago azken 24 orduetan.
Zure interesekoa izan daiteke
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.