867ra jaitsi dira COVID-19 kasu berriak EAEn, eta 129ra Nafarroan
Positibo berriek pixka bat behera egin dute azken orduetan, Euskal Autonomia Erkidegoan: 867. Positibotasun tasa % 6,6n kokatu da. Beraz, pandemiaren nolabaiteko beheranzko joera baieztatu da. Lurraldeka, Araban 108 positibo berri atzeman dituzte, Bizkaian 385 eta Gipuzkoan 365.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak pandemiaren bilakaeraren berri eman du. Ostiralean 13.164 PCR proba egin zituzten, ostegunean baino 1.227 gutxiago.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, 48 pertsona ospitaleratu dituzte COVID-19arekin, eta ZIUetan 139 paziente daude egun koronabirusarekin.
Urriaren erdialdetik positibotasun tasa ez zegoen hain baxu. Kontuan hartu behar da azaroaren hasieran % 10aren gainetik zegoela, 1.400 positibo berri baino gehiagorekin.
Bestalde, 134 COVID-19 positibo berri atzeman dira Nafarroan azken egunean, 2296 proba diagnostiko (PCR eta antigeno) egin ostean, Osasun Publikoko Institutuak emandako behin-behineko datuen arabera.
Guztira, 829 heriotza eta 38.451 positibo izan dira pandemia hasi zenetik.
200 kasutik behera erregistratu diren zazpigarren eguna da jarraian, beraz, eta bigarren olatuko kopuru txikiena.
Aurreko eguneko datuekin alderatuta, 28 kasu gutxiago izan dira, 74 proba gutxiago eginda. Positibo tasa % 5,6ra jaitsi da.
Ostiralean 7 pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19arengatik, bat ere ez ZIUn.
Horrela, gaur egun 261 pertsona daude Nafarroako ospitaleetan (aurreko eguna baino 25 gutxiago), 49 ZUIn (1 gutxiago), 35 etxean ospitaleratuta (3 gutxiago) eta 177 plantan.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.
Iruñeko Udaltzaingoaren ustez, gidariak giza akats bat egin zuen Nabarreriako kamioiaren istripuan
Gidaria ibilgailutik jaitsi zen kamioia itopuntuan zuela eta esku-balazta aktibatu gabe, Iruñeko Udaltzaingoak epaitegira bidalitako atestatuaren arabera. Hasiera batean balaztari eragin ziola ziurtatu zuen, baina gero adierazi zuen ez zuela argi gogoratzen.
Hil egin da Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatutako mutiko bizkaitarra
Ezbeharra pasa den larunbatean gertatu zen, eta, harrezkero, Gurutzetako ospitalean egon da larri.
Zuzenean: Balearen Desfilea
Balearen desfileak kolorez jantziko du Bilbo. Gaztetxoenei zuzendutako ekitaldiak hiriko kaleak zeharkatuko ditu milaka lagunek lagunduta.
Ur murrizketak Arabako hainbat herritan, lehorteak eta eskasiak eraginda
Arabako Ur Partzuergoak ur murrizketak ezarri ditu Agurain edo Alegria-Dulantzi bezalako udalerrietan. Zuian, berriz, ura zisterna-kamioietan eramaten hasi dira hornidura bermatzeko.
Zuzenean: Bilboko Aste Nagusiko txupinazoa
Bilbok bere jaiei hasiera emango die: txupinaren burrunbarekin, bilbotarrek zazpi jai-egun dituzte aurretik Aste Nagusiaz gozatzeko.
Euria lagun, Rigloseko sutea mendean hartzea lortu dute
Baso-sutearen bilakaera ona dela eta, gaur hasiko dira 19 herrigunetatik ebakuatutako bizilagunak (1.000 baino gehiago) beren etxeetara itzultzen.
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.