Itxaso, EAEren estrategiaren aurka: "Dosiak ahalik eta azkarren jartzeko daude"
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak Eusko Jaurlaritzak hartutako txertaketa mailakatuaren estrategia kritikatu du sare sozialetan zabaldutako mezu batean. "Dosiak ez daude gordetzeko, ahalik eta azkarren jartzeko baizik", idatzi du.
Iñigo Urkullu lehendakariak "gertatu daitezkeen hornidura gabeziak aurreikustea" defendatu zuen larunbatean, eta horretarako EAEk hartutako txertaketa mailakatuaren estrategiaren alde egin zuen. Era berean, Pfizerren dosi gehiago erabili dituzten autonomia erkidegoei txerto gehiago emateko Sanchezen Gobernuaren erabakia "bidegabea" dela salatu zuen.
Urkulluren kritiken ondoren, Itxasok esan du "txertoen erreserba estrategikoak osatzea, 'etorkizunean ez badaude', ez dela egokia". Gobernuaren ordezkariarentzat, beraz, txertaketan "minutu bakoitza da garrantzitsua", "birusaren andui berrien kutsatze ahalmen handiaren" aurrean.
Bere ustez, "bigarren dosia bermatuta dagoen bitartean, eta egon badago, txertatzen jarraitu behar dugu"; izan ere, "horren esku daude gure osasuna gizarte bezala eta murrizketek eragiten duten zulo ekonomiko handitik lehenbailehen irteteko aukerak".
Eusko Jaurlaritzak ez du estrategiaz aldatuko
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak Espainiako Gobernuari eskatu dio lehentasunik ez emateko gehien txertatu duten autonomia erkidegoei.
"Gure ustez, ez da bidezkoa ondo egin dugunok ondorioak jasotzea orain, beste edonork bezala", esan du sailburuak.
Gainera, Jaurlaritzak ez duela estrategiaz aldatuko berretsi du Sagarduik, "betiere bigarren dosia ziurtatuz".
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat atxilotu, beste bat ikerketapean jarri eta hainbat lagun espedientatu dituzte Gasteizko bi diskoteketan egindako kontroletan
Ertzaintzak bost arma zuri eta objektu arriskutsuak konfiskatu ditu gaur goizaldean bi diskotekatako segurtasun-dispositibo banatan egindako prebentzio-operatiboetan.
Zumaiako flyschean harrapatuta geratu diren 40 bat lagun erreskatatu behar izan dituzte
Algorri hondartzan erreskatatu dituzte, mareak ezustean harrapatu baititu txangoa egiten ari zirenean.
"Manifestazio erraldoi batek" zaintza sistema eraldatzea eskatuko du 2027ko apirilaren 17an, Bilbon
Denon Bizitzak Erdigunean dinamikatik deitu du mobilizazioa. Izan ere, azaldu dutenez, oraindik ere badaude zaintza sistemaren "gabeziak" salatzeko nahikoa arrazoi, 2023ko azaroaren 30eko greba orokor feminista eragin zuten berberak, hain zuzen ere.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Gasteizko Alde Zaharrean botila hautsi batekin eraso egin baitu
Ertzaintzako kalez jantzitako patruila batek gizon bat atxilotu du Gasteizko Alde Zaharrean, beste bati botila hautsi baten lepoarekin erasotzea egotzita. Barne ikerketa abiatu dute poliziaren jarduna aztertzeko.
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, Arrotxapean emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzea egotzita
Erasoa goizaldean gertatu da, Trinitarios inguruan, Iruñean. Hiru gaztek biktimaren oihuak entzun dituzte, eta horiek geldiarazi dute erasoa. Biktima sexu-erasoetarako protokoloari jarraituz artatu dute, eta atxilotua beharrezko izapideak betetakoan eramango dute epaile aurrera.
132 salaketa jarri dituzte Igorreko errugbi taldeak saldutako Gabonetako loteria txartelen auziagatik
Arratiko Zekorrak Rugby Taldeak onartu zuen 90.693 zenbakiaren partizipazio gehiegi saldu zituela, behar zuena baino 225 gehiago hain zuzen ere. Kaltetuek, hala ere, diote 286 direla kobratu gabeko txartelak, eta ia 2,8 milioi euroko zuloa dela hori.
Herri Urratsek Senpere bete du Seaskako ikastolen alde
Urtero bezala, milaka euskaltzale bildu dira gaur Senpereko lakuaren bueltan, aurten helburu zehatz bat jomugan: Donapaleun lizeo berria izan dezaten laguntzea. Jai giroa da nagusi goizetik arratsera, baina aldarrikapenak ere presentzia nabarmena du.
Angelun bukatu da gaskoiaren aldeko lasterketa, 2.000 kilometro baino gehiago eginda
Apirilaren 30az geroztik, lekukoak bide luzea egin du eta milaka lagunek hartu dute parte lasterketan.
ELAk, LABek eta Steilasek ausardia eskatu diete alderdi politikoei eta euskaldunen hizkuntza eskubideak aldarrikatu dituzte
Lakuntzak (ELA) adierazi du milaka pertsona batu dituen gaur arratsaldeko mobilizazioaren asmoa zela "euskarak bizi duen erasoaldi politiko eta judizialari erantzun antolatu bat ematea". Aranburuk (LAB), bestalde, iritzi dio "gaztelania inposatu nahi dutela eta administrazioko langileei euskaraz lan egiteko eskubidea zaildu nahi dietela.
Bi adingabe eta haien aita atxilotu dituzte Gasteizen ikaskide ohi bati estortsioa egiteagatik
Antza denez, dirua eskatu zioten bere argazki batzuk (biluzik ageri zen horietan) ez zabaltzearen truke. Mutilak ordainketa egin zuen, baina handik bi astera berriro jarri ziren berarekin harremanetan, sare sozialen bidez, diru gehiago eskatzeko. Biktimari makila batekin eta labana batekin ere egin zioten eraso.