Euskadi eremu gorrian sartu da eta 1139 kasu berri atzeman ditu azken orduetan
Azken orduetan, Euskadik 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago pilatu ditu hamalau egunetan, eta, beraz, eremu gorria deiturikoan sartu da; izan ere, positibotasunak % 8,7raino egin du gora, aurreko egunean baino puntu erdi gehiago.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak publiko egin ditu datu horiek, eta, horren arabera, azaroaren 27tik Euskadik ez zuen horren tasa metatu alturik.
Bizkaiko datu txarrek (546,3) bultzatu dute batez ere igoera hori, baina Araban eta Gipuzkoan ere bilakaera txarrak izaten ari dira, 470,3ko eta 441,2ko tasekin, hurrenez hurren. Hiriburuetako egoerari dagokionez, intzidentzia tasa metatua 472,41 kasukoa da Gasteizen, 601,77koa Bilbon eta 446,29koa Donostian.
13.154 test diagnostiko egin dituzte ostegunean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (8.583 PCR eta 4.571 test antigeno), eta horien guztien artetik 1.139 kasu positibo berri zenbatu: 174 Araban, 639 Bizkaian, 319 Gipuzkoan eta zazpi EAEtik kanpo bizi diren pertsonen artean.
Gaitzaren birsorkuntza tasa 1,21era igo da EAEn (1,23 Araban, 1,23 Bizkaian eta 1,16 Gipuzkoan), aurreko eguneko 1,18aren aldean.
Ospitaleen egoera hizpide hartuta, koronabirusaren ondorioz beste 77 pertsona ospitaleratu dituzte ostegunean, eta guztira 501 lagun daude ospitaleetan, aurreko egunean baino 17 gehiago. Gainera, gaitza duten 109 pertsona zainketa intentsiboen unitatean daude, bezperan baino zortzi gehiago.
5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, Arabako Agurain (765,93); Bizkaiko Abanto-Zierbena (526,26), Balmaseda (733,18), Bermeo (881,14), Durango (994,56), Elorrio (550,48), Gernika-Lumo (963,83), Gueñes (563,77), Lekeitio (885,57), Markina-Xemein (1.373,13), Muskiz (1.190,00), Trapagaran (565,16) eta Zornotza (1.249,35); eta Gipuzkoako Andoain (874,03), Azpeitia (716,16), Beasain (520,65), Hernani (526,73), Irun (524,85), Lasarte-Oria (546,08), Orio (750,16), Pasaia (526,13), Tolosa (592,78), Urnieta (563,70), Villabona (692,92), Zumaia (742,85) eta Zumarraga (621,12) eremu gorrian daude.
Datu horiek Euskadiko Babes Zibileko Planaren aholku-batzordea bildu den egunean eman dira ezagutzera, eta, murrizketa gehiago iragarri ditu pandemiaren bilakaera EAEn geldiarazteko.
Eskolak eten dituzte bi ikastetxetan
Zestoako (Gipuzkoa) Aizarnako Eskola Txikiak eta Laukizko (Bizkaia) Eskola Txikiak bertan behera utzi dute hezkuntza-jarduera presentziala, eta Euskadin 140 gela itxi dituzte ostiral honetan, covidean positibo eman dutelako, ostegunean baino 15 gehiago, hau da, eskolen % 0,80, 2 urtetik hasi eta derrigorrezko hezkuntza ez-unibertsitarioraino. Guztira 88 zentro daude kaltetuta, aurreko egunean baino 14 gehiago.
Hezkuntza Sailaren datuen arabera, ostiralean, 12:00ak arte, Aizarnako Eskola Txikiak bertan behera utzi du bere bi ikasgeletako eskola jarduera presentziala; Laukizko Eskola Txikiak, berriz, gaur bertan eten du jarduera 5 ikasgeletan, antolakuntza kontuak direla eta, baina astelehenean eskoletara itzuliko dira.
Foru Erkidegoaren egoera
Kutsatzeek gorakada nabarmena izan dute Nafarroan, 305 positibo berri zenbatu baitituzte ostegun honetan egindako 3.469 proben artean (PCR eta antigenoak), eta horrek % 8,8ko positibotasun tasa utzi du, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.