100 urtetik gorako 1800 pertsonaren txertaketa abiatuko dute datorren astean
Osakidetza adineko pertsonak txertatzen hasiko da datorren astean. 80 urtetik gorako pertsonen kolektiboa oso zabala da Euskadin: 160 000 lagun baino gehiago. Hori dela eta, txertoa adin tarteen arabera mailakatuko da, eta zaharrenetatik hasiko da: 100 urtetik gorako pertsonak. Euskadik 1800 pertsona inguru ditu adin tarte horretan.
Osakidetza telefonoz jarriko da harremanetan pertsona horiekin, osasun-zentroen bidez, hitzordua planifikatzeko, Osasun Sailak ohar batean azaldu duenez. "Txertatu zaitez – Babestu nazazu" leloa izango du kanpainak.
Erreferentziazko 25 txertaketa-puntu
Osakidetza lanean ari da erreferentziazko txertaketa-puntuak ezartzeko. Asmoa da erakunde sanitario integratu bakoitzeko behinik behin 2 egotea. Gutxienez 25 izango lirateke Euskadin, Osakidetzaren sareko osasun-zentroetan.
Hitzordua jaso ondoren, ahal duten pertsonak txertaketa-gune horietara hurbilduko dira eta han jarriko zaie txertoa. Baina, zailtasunak dituzten edo ezin duten pertsonen kasuan, Osakidetza haien etxera hurbilduko da.
Hala ere, ahal dela, txertaketa-guneetako aurrez aurreko txertaketa kudeatuko da, “dosiak manipulatzea delikatua delako eta ezin delako bat bera ere alferrik galdu”.
Dosi bat bera ere alferrik ez galtzeko
Osakidetzak 100 urtetik gorako pertsona bilatuko du eta, dosi bat bera ere alferrik ez galtzeko, gainerakoak ingurunean bizi den kolektibo bereko pertsonei (80 urtetik gorakoak) emango zaizkie. Pertsona guztiei jakinaraziko zaie eta hitzordua emango zaie. Une honetan planifikatzen ari den zerbait da.
Euskadik covid-19aren aurkako txertaketa-prozesuarekin jarraitzen du, eta dagoeneko 113 000 dosi eman ditu. Aste honetan, egoitzen kolektiboa immunizatzen jarraitu da eta Osakidetzako eta sare pribatuko osasun-profesionalen artean dosiak eman dira, baita funtsezkotzat jotzen diren langileen artean ere: asteazkenean, 55 urtetik beherako ertzainen txertaketari ekin zitzaion (55 urtekoak barne), eta gaur, berriz, profesionalen txertaketa hastekoa da eguneko zentro batzuetan.
Anbulantzietako langile azpikontratatuak
Bestalde, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez, Osakidetzari larrialdi eta anbulantzia zerbitzuak eskaintzen dizkioten azpikontratetako langileak datorren astean hasiko dira Pfizer edo Moderna txertoa jasotzen; izan ere, txertaketa protokoloaren arabera, osasun sektoreko beharginak dira, “pandemiaren aurrean, lehen lerroan daudelako”.
Anbulantzietako langileen txertaketaren inguruan galdetu dio Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak Osasun sailburuari Legebiltzarreko kontrol saioan. “Nahiz eta lehen lerroan eta pazienteekin harreman zuzena izan, ez dute lehentasunik” Osasun Sailaren txertaketa egutegian, salatu duenez.
Udaltzainak eta ertzainak anbulantzietako langileak baino lehen txertatzea “iraingarria” dela uste du Uberak. Irizpidea “ebidentzia zientifikoren baten ondorio” ote den galdetu du koalizioko legebiltzarkideak ironiaz.
Sagarduik jakinarazi duenez, “lehen lerroan” dauden Osakidetzako anbulantzien larrialdi langileak txertoa jasotzen ari dira dagoeneko. Datorren astean larrialdi eta anbulantzia zerbitzuak eskaintzen dituzten azpikontratetako beharginak txertatzen hasiko direla aurreratu du sailburuak.
Era berean, anbulantzietako langileak Osakidetzako beharginak direla azaldu du Sagarduik, beraz, ez diete AstraZenecaren txertoa emanen, Pfizer edo Modernarena baizik. “Ez beste lantaldeekin nahastu”, eskatu dio EH Bilduko legebiltzarkideari.
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Urkila-Elgea mendilerroan, Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertaratu dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.