Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gero eta udalerri gehiago daude eremu berdean, batez ere Gipuzkoan

Hala ere, eremu berdean egon ondoren, Villabona kolore horira pasatu da.
18:00 - 20:00
Gipuzkoan sei herri daude 60ko intzidentziaren azpitik

Gune astinduenean ez dago aldaketarik, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gero eta gehiago dira datuak hobetu eta eremu berdera igaro diren herriak, batez ere Gipuzkoan.

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.

Bizkaian, Derio da udalerri gorri bakarra.

Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Emua, Gueñes, Mungia eta Santurtzi.

Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbao, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela, Valle de Trapaga eta Zalla.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, daude Aretxabaleta eta Lazkao.

Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate, Beasain, Eibar, Oñati eta Tolosa.

Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Legazpi, Orio, Ordizia, Pasaia, Urnieta,  Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Kolore berdean duten herriak dira: Astigarraga, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Urnieta eta Usurbil.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X