40 pertsona hil dira astebetean EAEn, eta 335 positibo atzeman dituzte asteartean
Covid-19aren ondorioz 40 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) martxoaren 1etik 7ra bitarteko astean, aurrekoan baino 11 gutxiago. Gainera, 335 positibo berri aurkitu dituzte asteartean, bezperan baino bat gehiago, eta positibotasun tasa % 4,0ra igo da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazken honetan emandako datuen arabera.
Zehazkiago, 8.274 test diagnostiko egin zituzten asteartean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (5.101 PCR eta 3.173 test antigeno), aurreko egunean baino 286 gutxiago, eta horien guztien artetik 335 kutsatze berri aurkitu dituzte: 49 Araban, 107 Gipuzkoan eta 173 Bizkaian eta sei EAEtik kanpo bizi diren pertsonen artean.
Koronabirusaren 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 201,25 kasura jaitsi da erkidego osoan (Araban 229,55, Bizkaian 210,17 eta Gipuzkoan 167,25), eta gaitzaren birsorkuntza tasa 0,94ra igo da (Araban 0,89, Bizkaian 0,91 eta Gipuzkoan 1,02).
Adin tarteka, 0-18 urtekoen artean, 76 kasu berri izan dira asteartean, eta intzidentzia-tasa 267,38 kasukoa da; 19-39 urtekoen taldean, 91 positibo izan dira (230,02); 40-64 urtekoenean, 129 (201,65); 65-79 urtekoenean, 31 (124,24); eta 80 urtetik gorakoen artean, zortzi (123,79).
Hiriburuetako egoerari dagokionez, intzidentzia tasa 254,35 kasukoa da Gasteizen, 227,14koa Bilbon eta 82,79koa Donostian. 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, Bizkaian Derio eta Gipuzkoan Aretxabaleta eta Lazkao eremu gorrian daude, 500 kasutik gora dituztelako 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatuan.
Ospitaleen eta eskolen egoera
Azkenik, ospitaleen egoera hizpide hartuta, koronabirusaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu dituzte asteartean, eta guztira 258 lagun daude ospitaleetan, aurreko egunean baino hiru gehiago. Gainera, gaitza duten 101 pertsona ospitaleko zainketa intentsiboen unitateetan daude, bezperan baino 12 gutxiago.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 45 ikastetxetan 62 ikasgela itxita daude asteazken honetan covid-19aren eraginez, asteartean baino 18 gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi dituen datuen arabera.
Ikasturte honetan, 17.554 ikasgela daude guztira Euskadiko hezkuntza sisteman, bi urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino, eta, horrela, ostiralean itxitako ikasgelen kopurua guztien % 0,35 zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako milaka herritarrek "erantzunak" exijitu dizkiete Espainiari eta Europari krisi migratzailearen aurrean
Kristau, musulman, hebrear eta hindu komunitateek nahiz Ceutako auzo elkarteek deituta, istilurik gabe manifestatu dira ordu bat pasatxoan. "Ceuta Espainia da" aldarrikatu dute manifestuan, sineste, kultura eta jatorri ezberdinetako herritarrek belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa hiria dela azpimarratuz.
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Euskal Herrian ikusitako azken eklipseak
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.