29 pertsona hil dira astebetean EAEn, eta 402 positibo atzeman dituzte asteartean
Covid-19aren ondorioz 29 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) martxoaren 8tik 14ra bitarteko astean, aurrekoan baino 11 gutxiago. Hala ere, pandemiaren intzidentziak gora egiten jarraitzen du.
Hildakoen kopurua iazko abuztuko azken astetik izan den txikiena da, eta azken bost asteetako beheranzko joera berretsi du.
Hala ere, pandemiaren bilakaera epidemiologikoaren gainerako adierazleak negatiboak dira oro har. Koronabirusaren 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 206,07 kasura igo da erkidego osoan (Araban 221,37, Bizkaian 209,22 eta Gipuzkoan 103,62), eta gaitzaren birsorkuntza tasa 1,13ra igo da (Araban 1,17, Bizkaian 1,13 eta Gipuzkoan 1,12).
Gainera, 402 positibo berri aurkitu dituzte asteartean, bezperan baino zortzi gehiago, eta positibotasun-tasa % 4,5era igo da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazken honetan emandako datuen arabera.
Guztira 8.874 test diagnostiko egin zituzten asteartean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horien guztien artean 402 positibo berri atzeman dituzte: 69 Araban, 118 Gipuzkoan eta 205 Bizkaian, eta 10 EAEtik kanpo bizi diren pertsonen artean.
Hiriburuetako egoerari dagokionez, intzidentzia-tasa 249,91 kasukoa da Gasteizen, 234,65ekoa Bilbon eta 103,62koa Donostian.
Ospitaleen egoera hizpide hartuta, koronabirusaren ondorioz 39 pertsona ospitaleratu dituzte asteartean, eta guztira 222 lagun daude ospitaleetako gela arruntetan, aurreko egunean baino bi gutxiago, baina covid-19a duten 101 pertsona ospitaleetako zainketa intentsiboen unitateetan, bezperan baino hiru gehiago.
Bestalde, asteazken honetan, 76 ikasgela itxi dituzte Euskadin, covid-19aren kasuren bat detektatu ostean, astelehenean baino bat gutxiago; hau da, Haur Hezkuntzako 2 urteko gelen eta derrigorrezko hezkuntza postunibertsitarioraino dauden eskolen % 0,43.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.