Beste 222 kasu atzeman dituzte Nafarroan eta positibitatea % 8,5ean kokatu da
Azken egunotako joera kezkagarriari jarraiki, beste 222 kutsatze diagnostikatu zituen atzo Nafarroako Osasun Sailak. Kopuru altua da, baina bezperan baino 71kasu gutxiago dira, orduan 293 positibo atzeman baitzituzten, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.
2.599 proba diagnostiko egin zituzten ostiral honetan (1.605 PCR eta 994 antigeno test), eta horietatik % 8,5ek positibo eman zuten, aurreko egunean baino gutxiago (%9,1).
Kutsatze berrien % 54 Iruñean eta bere eskualdean atzeman ziren, % 14 Tutera aldean eta % 10 Lizarraldean. Gainerako positiboak ( % 22) Nafarroako beste eskualde batzuetan banatuta zeuden.
Kasu berrien adin-tarteei dagokionez, 15-29 urteko taldea izan zen nagusi ( % 28); ondoren, 45-59 urteko taldea ( % 21), 15 urtetik beherakoen taldeak ( % 17) eta 60 eta 75 urte bitartekoen taldeak ( % 14). Azkenik, 30-44 urteko taldea ( % 12), eta 75 urtetik gorakoen taldea ( % 8).
Gainera, 18 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten covid-19a dela eta, eta hiru pertsona hil ziren arrazoi honegatik: 69, 80 eta 86 urteko hiru gizon. Bestalde, aurreko egunetako bi heriotza ere jakinarazi ziren atzo, 80 eta 83 urteko bi emakumeenak, hain zuzen ere. 1.135 heriotza baieztatu dituzte Nafarroan, pandemia hasi zenetik.
177 pertsona zeuden Foru Erkidegoan ospitaleratuta, atzo, covid-19arekin, horietatik 34 ZIU postuetan (bezperan baino hiru gehiago).
Gaur egun ospitale publikoko zentroetan ospitaleratutako hiru pazientetatik bat 60 urtetik beherakoa da eta % 53,5ek 70 urtetik behera ditu. Zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratutakoen % 62 70 urtetik beherakoak dira: % 38 60 eta 70 urte bitartekoak dira, eta % 24k 60 urte baino gutxiago ditu.
100.000 kasuko 14 egunetako intzidentzia metatua 394,5ekoa da Nafarroan, Estatu osoko hirugarren altuena. Aurretik Ceuta (465) eta Melilla (494) ditu eta ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Madril.
Osasun sailburua txertatu dute gaur
Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak (61 urte) "pozik" hartu du larunbat honetan AstraZeneca txertoaren lehen dosia, bere populazio-taldearentzat eta bere adinaren zitazioaren esparruan aurreikusitakoa. Konfiantza hori publiko egin nahi izan du, "irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duelako".

Santos Indurain txertatzen. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Barrutitik irtetean, Indurainek goraipatu egin du osasun profesionalen lana. Gaur eta bihar 6.200 pertsona baino gehiago txertatuko dituzte Nafarroan, eta horietako batzuek, "pozik" daudela adierazi diote sailburuari, harekin topo egitean.
Jendarteak AstraZenecaren txertoarekin izan ditzakeen zalantzei buruz galdetuta, sailburuak honako hau adierazi du: "Ulertzen dut egon diren aldaketekiko mesfidantza hori, baina, era berean, uste dut gure zeregina orain jakinaraztea, ondo transmititzea, azaltzea eta zergatik egin diren aldaketa horiek esatea dela, zertan oinarrituta egin diren. Halaber, azaldu behar da zaintza farmakologikoko sistema on bat dugula".
Orain arte jasotako 172.555 dosietatik 150.556 jarri dituzte Nafarroan. 47.350 pertsonak dute jada pauta osoa, bi txertoak jarrita.
920 kasu EAEn
Kutsatzeen kurbak goranzko joerari eutsi dio azken orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Atzo 10.289 proba diagnostiko egin ziren eta 920 positiboak izan ziren ( % 8,9). Bezperan, 10.709 proba egin zituzten, eta 792 positibo izan ziren ( % 7,4).
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldutako eguneroko txostenaren arabera, 126 kasu berri atzeman zituzten ostiral honetan Araban, 436 Bizkaian, 343 Gipuzkoan eta 15 beste autonomia erkidego batzuetatik etorritako pertsonengan.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea egin dute Donostian, hiriko gozoki-denda batean adingabe bati egindako sexu-erasoa gaitzesteko
Itaiak eta Amara Berriko Gazte Asanbladak deitu dute protesta, eta "eraso matxista bakoitzari aurre egin eta kaleak hartzeko" deia egin dute. Erasotzailea, dendaren jabea bera, kartzelan sartu dute.
Epaitegiak Euskal Udalekuak elkartearen aldeko epaia berretsi du, eta Arabako Foru Aldundiaren helegitea atzera bota
Epaileak bertan behera utzi du Sarrea Euskal Udalekuari Bernedon kanpamenduak antolatzeko ezarritako gaitasungabetzea. Legez Sarreak udalekuak ospa ditzakeen arren, antolatzaileek debekua indarrean sartu zenean martxan jarri zituzten alternatibei eustea erabaki dute.
Baso-sute handi bat piztu da Gironan
Baix Empordako sutearen ke-zutabeak 5 kilometroko altuera hartu du ostiral honetan.
Hilketa matxistak Alacanten eta Malagan: hiru emakume hil dituzte
Gizon bat atxilotu dute gaur emaztea eta alabetako bat hiltzea eta beste bat larri zauritzea egotzita. Asteazkenean, emakume baten gorpuatopatu zuten Malagan; martxotik desagertuta zegoen. Hilketaren ustezko egilea, bikotekide ohia, espetxeratu berri dute.
EHUk ikasgai guztietan izan diren noten berri emango du astelehenean, ikasgaien arteko alderaketa eginda
Estitxu Garai EHUko errektoreordeak babesa helarazi die irakasle eta zuzentzaileei eta “kezka” adierazi du, presioen ondorioz hainbatek zuzentzaile lanetan ez aritzea erabaki ondoren, "zuzentzailerik gabe geratzeko arriskua" dagoelako.
Donostian 29 urteko gizon bati arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Gaztea Donostia Ospitalera eraman dute, baina, dirudienez, zauriak ez dira larriak.
Gasteizko blusek eta neskek zapi beltzekin omenduko dituzte martxoaren 3ko biktimak Andre Maria Zuriaren jaietan
Gainera, abuztuaren 6an ekitaldi bat egingo dute Poliziak hildako bost langileen oroimenez.
Orpoko probaren bitartez bizkarrezurreko muskulu-atrofia hauteman du aurrenekoz Osakidetzak
Gaitz neuromuskular arraro horren diagnostiko goiztiarrari esker, haurtxoa Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Neuropediatriara bideratu dute dagoeneko, terapia genikoa jasotzen ari da eta hasierako bilakaera ona da. Jaioberrien baheketa-programak, orpoko proba izenekoak, 24 gaixotasun detektatzeko aukera ematen du.
Sexu erasoei aurre egiteko informazio gunea Gaztelu plazan zabalduko dute sanferminetan, beste urte batez
Foruzaingoak, Udaltzaingoak eta Guardia Zibilak elkarlanean segurtasun dispositiboa diseinatu dute, eta horren baitan alkohol eta droga kontrolak egingo dituzte Iruñeko sarbideetan.
San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute
Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.