Euskadik 400 kasutik gorako intzidentzia-tasa metatua gainditu du
Covid-19aren intzidentzia-tasa metatuak Euskadin 400 kasuko muga gainditu du, 100.000 biztanleko 410,95 kasu izan baitira azken 14 egunetan, eta, beraz, gune gorrian dago jada. Gainera, zainketa intentsiboetako unitateetako presioak gora egiten jarraitzen du, 125 ohe baitaude ZIUetan okupatuta, bezperan baino lau gehiago, eta ospitaleratze berriak 64 izan dira (55 izan ziren bezperan).
Euskadik 598 kasu berri atzeman zituen igandean, aurreko egunean baino 163 gutxiago, baina positiboen tasa % 8,1ean mantendu da, proba diagnostiko gutxiagorekin. Bilbo EAEko bigarren hiriburua izango da, asteartetik aurrera, konfinamendua eta ostalaritzan ordutegi-mugak jasaten, 14 egunetan 100.000 biztanleko 400 kasutik gora metatu ostean.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan emandako datuen arabera, igandean 6.871 proba diagnostiko egin zituzten, aurreko egunean baino gutxiago (9.442), eta 598k eman zuten positibo. Horrela, positibotasun tasa % 8,1ekoa da.
Kasu berrien asteko ehunekoari dagokionez, joan den astean % 8koa izan zen, aurrekoan baino bi hamarren gehiago (martxoaren 29tik apirilaren 4ra) eta aurreko zazpi egunetan baino 2,6 puntu gehiago (martxoaren 22tik martxoaren 28ra), orduan tasa % 5,4koa izan baitzen. Horrela, bost astez jarraian gora egin du.
Lurraldez lurralde aztertuta, 261 kasu positibo atzeman dituzte Bizkaian joan den igandean, larunbatean baino zazpi gutxiago, 265 Gipuzkoan (23 gutxiago) eta 67 Araban, aurreko egunean baino 31 gutxiago. Horiez gain, bost positibo eman dituzte Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonek, eta zazpi izan ziren aurreko egunean.
Euskadiko ospitaleetan 64 pertsona ospitaleratu dituzte igandean, aurreko egunean baino bederatzi gehiago. Hala, 420 ohe daude okupatuta, eta larunbatean, berriz, 382 zeuden. Zainketa intentsiboetako unitateetako presioak gora egiten jarraitzen du, 125 ohe baitaude okupatuta, larunbatean baino lau gehiago
Tasa metatua
Euskadi osoa larunbatean sartu zen eremu gorrian, 400,2 kasuko intzidentzia-tasa metatura iritsi zenean. Atzo 410,9 kasu izan ziren, baina horrek ez du ondorio praktikorik; izan ere, Euskadik eta gainerako autonomia-erkidegoak itxita dute jada perimetroa, eta ez dago murrizketa gehigarririk aurreikusita 400 kasuren muga gaindituz gero.
Adierazle hori 423,97 kasutan dago Araban (420,05 kasutan zegoen bezperan); 354,38an Bizkaian (347,59 bezperan); eta 483,30ean Gipuzkoan (463,04an larunbatean). Hala, gune gorrian ez dagoen lurralde bakarra Bizkaia da, baina joera goranzkoa da.
Bilboko eta Gipuzkoako lurralde historikoko perimetroa itxiko dute bihartik astebetez, hamalau egunetan intzidentzia-tasa metatua 400 kasutik gorakoa izan ostean, Arabarekin eta Gasteizekin batera, joan den asteazkenetik konfinatuta baitaude.
Horrela, mugatuta geratuko da mugikortasuna bi probintzia horietan eta hiriburuetan, bai eta beste 27 udalerritan ere (aurreko astean baino hiru gehiago); horietan, lana, ikasketak eta salbuespen batzuk direla-eta soilik sartu eta irten ahalko da, eta ostalaritzak establezimenduen barruko jarduera mugatuko du.
400 kasu edo gehiago dituzten 5.000 biztanletik gorako udalerriak, Bilbo eta Gasteiz hiriburuez gain, Bizkaiko beste sei udalerri eta Gipuzkoako 21 udalerri dira.
Bestalde, intzidentzia-tasen arrazoia (egungo 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua duela astebetekoarekin alderatzen duena) jaitsi egin da igandean, eta 1,22koa da EAE osoan (1,23koa zen bezperan); oinarrizko ugalketa-kopurua, berriz, kasu positibo bakoitzak zenbat pertsona kutsatzen dituen neurtzen duena, 1,18ra jaitsi da (1,23 zen larunbatean).
Osakidetzak amaitutzat eman ditu Errenteriako Egiluze sagardotegira eta Arrasateko ekitaldi erlijioso batera joandako pertsonei egindako baheketak.
Osasun Sailak jakitera eman duenez, PCR proba egin zaie Errenteriako Egiluze sagardotegian egon ziren 83 pertsonari, eta 4 positibo atzeman dituzte.
Gainera, Arrasaten (Gipuzkoa) egin zen ekitaldi erlijioso batean parte hartu zuten 14 pertsonari ere egin diete PCR proba, eta 2k positibo eman dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezuak nonahi, Oihane Mateosen heriotza dela eta
Bart zendu da Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua, eta zorigaiztoko albiste jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.