Kasu berriak nabarmen jaitsi dira EAEn, 585era, baina % 7,2koa da positibo tasa
Covid-19 kasu berriek behera egiten jarraitzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan: 8.120 proba egin eta 585 kasu diagnostikatu dira azken orduetan, bezperan baino 184 gutxiago. Aurreko bi asteetako datuekin alderatuta, jaitsiera argia ikusten da: 775 kasu apirilaren 18an (8.311 proba) eta 685 kasu apirilaren 25ean (8.876 proba). Hala ere, positibo tasak altua izaten jarraitzen du, % 7,2koa, bezperan jasotako % 6,8tik gora.
Lurraldeka, 75 kasu atzeman dituzte Araban, 298 Bizkaian, 208 Gipuzkoan eta lau beste autonomia erkidego batzuetan bizi diren biztanleengan.
Ospitaleetako egoerak oso larria izaten jarraitzen du, baina azken egunean ospitaleratu dituzten pertsonen kopurua ere murriztu egin da. Atzo, adibidez, 59 pertsona ospitaleratu zituzten, bezperan baino 36 gutxiago. Gaur egun 189 paziente daude EAEko ZIUetan, kopuru bera hirugarren egunez jarraian.
Osasun Sailak ez ditu astelehenera arte argitaratuko R0ari buruzko datuak (pertsona bakar batek zenbat kutsa ditzakeen adierazten duen adierazlea), herrietako datu zehatzak eta 14 egunean 100.000 biztanleko izandako intzidentzia tasak. Atzo 529koa zen azken hori.
106raino jaitsi dira covid-19 kasu berriak Nafarroan
Nabarmen jaits ziren atzo covid-19 kasu berriak Nafarroan. Foru Erkidegoko Osasun Departamentuak emandako behin betiko datuen arabera, 106 kasu positibo berri atzeman zituzten, bezperan baino 54 gutxiago.
Orotara, 1.844 PCR proba eta test antigeno egin ziren larunbatean, aurreko egunean baino 1.054 gutxiago. Datuokin, positibo tasa % 5,7koa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek "nazioarteko zuzenbidea urratu" duela salatu dute Iruñean
Elkarretaratzean, atxilotutako bi ekintzaileak askatzeko eta ontziei Gazara iristen eta laguntza humanitarioa ematen uzteko eskatu dute, besteak beste.
Putzu handiak egin dira Jundizko industrialdean euriteen ondorioz eta urak trenbidea zein errepideak hartu ditu
Iluntzean Gasteizen bota duen erauntsiak putzu ikaragarriak sortu ditu Jundizko industrialdean. Irun eta Madril lotzen dituen trenbideko zati bat urak hartu du. Industrialdeko errepideak ere hartu ditu urak, eta ibilgailuak kontu handiz igaro behar izan dute bertatik.
1.500 emakumek erasoak jasan dituzte Euskadin martxora arte, % 69,4k bikotekideek edo bikotekide ohiek eragindakoak
Delitu motaren arabera sailkatuta, ugaritu egin da familia barruko indarkeria —ez ditu bikotekideak edo bikotekide ohiak kontuan hartzen—. Guztira, 298 biktima izan dira martxora arte, hau da, aurreko urtean baino % 11,6 gehiago, Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) bildutako datuen arabera.
Astelehenean epaituko dute Baionako bestetan Eric Courdyren hilketagatik auzipetutako Jerome Verin boxeolari ohia
2024ko uztailaren 11n, Baionako bestetan, Eric Courdyri eraso egin zion Jerome Verin boxeolari ohiak, eztabaida baten ostean, autobus geraleku batean. Sei egun koman eman ondoren hil zen Courdy.
Foruzaingoak aisiarako bederatzi lokal erregistratu ditu Iruñerriko bost udalerritan
Operazioan, 20 akta ireki dituzte, drogak konfiskatzeagatik, eta hiru pertsona salatu dituzte, erresistentzia eta desobedientzia egotzita, eta beste bi, debekatutako armak eramateagatik.
Muskizen piztutako sutearen ondorioz 40 familia urik eta gasik gabe daude
Udalak behin-behineko komun batzuk jarri dizkie kalean, eta kiroldegira joan behar dute garbitasunetarako. Oinarrizko zerbitzu horiek lehenbailehen berreskuratzeko, buru-belarri ari dira lanean. Sua garajean hasi zen, eta Ertzaintzak gertatukoa ikertzen jarraitzen du.
Astelehen honetan hasiko da Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa
Hilaren 15era arte dago programatuta, eta herri epaimahaia osatuko duten herritarrak aukeratuta hasiko da. Akusazioek 45 urteko kartzela zigorra eskatzen dute ustezko hiltzailearentzat, Zigor Kodeak baimentzen duen zigorrik handiena.
Leon XIV.a aita santuak lehendakaria hartuko du Vatikanoan maiatzaren 13an
Egun horretan egingo den audientzia orokorrera gonbidatu du. Eusko Jaurlaritzaren arabera, balio handiko topaketa izango da, eta Euskadik nazioartean duen presentzia instituzionala indartuko du.
72 urteko mendizale bat hil da Serantesen
Bizkaiko mendiaren hegal batean aurkitu zuten hilda, hainbat orduz haren bila aritu ondoren.
Komunean kaka egiterakoan jarrera hobetzeko gailu bat diseinatu dute Iturgoiengo lau bizilagunek
Osasuna eta ergonomia uztartzen dituen ekimen berritzaile horren atzean Asier eta Iñigo Arabaolaza, Joseba Imaz eta Jose Antonio Lazcano daude; 'Naturpos' gailuaren sortzaileak. Oso sistema erraza erabiltzen du gailuak. Hankak altxarazten dizkio erabiltzaileari, nolabait gorputzaren jarrera naturala har dezan.