685 kasu berri EAEn, ZIUak urtebetean izan duten kopururik altuenera iritsi direnean
Atzo 8.876 PCR proba eta antigeno test egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta 685 covid-19 kasu berri diagnostikatu ziren, aurreko egunean baino 250 gutxiago. Positibo tasak berdin eutsi dio, % 7,7an. Datuok, hala ere, MOEk ezarritako % 5etik urruti egoten jarraitzen dute; beraz, oraingoz ezinezkoa da kontrolik gabeko transmisioa etetea.
Araban 74 positibo berri atzeman zituzten (bezperan baino 29 gutxiago), Bizkaian 317 kasu (149 gutxiago) eta Gipuzkoan 290 (68 gutxiago). Gainera, EAEtik kanpo bizi diren lau pertsonak ere positibo eman zuten.
EAEko ospitaleetako ZIUetako presioak gora egiten jarraitzen du. Apirilaren 24ko datuen arabera, 72 lagun ospitaleratu behar izan zituzten covid-19arekin (bezperan 101 izan ziren) eta 188 gaixo larri daude covid-19arekin ingresatuta, aurreko egunean baino 2 gehiago.
Ospitaleetako presioa izugarria da oraindik, ia 600 lagun daude ospitaleratuta covid-19 dela eta, eta arrazoi honengatik zaintza intentsiboetako unitateetan daudenen kopurua 2020ko apiril hasiera edo erdi aldekoarekin alderatu daiteke, taulan ikus daitekeenez:
Osakidetzak premiazkoak ez diren ebakuntzak atzeratzea aztertuko du astelehenean
Koronabirusaren ondorioz ospitaleek bizi duten egoera ikusita, 4. agertokirako prestatzen hastea aztertuko du Osakidetzak astelehen honetan; horrek, besteak beste, premiazkoak ez diren ebakuntzak atzeratzea eragin dezake.
EITB Mediak jakin ahal izan duenez, ospitale sareko erakundeei agertokia prestatzen hasteko agindua eman diete dagoeneko, covid-19aren lehen olatuan gertatu bezala.
Horri buruz hitz egin du gaur bertan Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko buruak: "Osasun sistema guztia kolokan jarri da, batez ere, Gipuzkoan ditugun datu txarrengatik", "oheak eta, batez ere, langileak behar ditugu, eta langileak nondik ateratzen dira? Kirofanoetatik. Horregatik ebakuntza asko bertan behera utzi edo atzeratu egingo dira, larrienak ez direnak, noski".
Kutsatze datuak hobera egiten ari dira, pixkanaka, Nafarroan
Bederatzigarren egunez jarraian, 200eko langatik behera geratu dira positibo berriak Nafarroan, 143 kasu zenbatu baitituzte, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Aurreko egunean baino 22 kasu gutxiago dira horiek.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, ostiralean 202 covid gaixo zeuden Foru Erkidegoko osasun sarean ospitaleratuta, eta horietatik 37 zaintza intentsioetako unitateetan zeuden.
Zure interesekoa izan daiteke
Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz, herritarrak konfinatu behar izan dira, kea dela eta
Pasaiako portuan izandako sute industrial batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat aktibatu dute bizilagunei konfinatzeko eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.