Beheranzko joerak jarraitzen du EAEn, intzidentzia eta gaixo larri gutxiago baitaude
Euskadik covid-19aren pandemiaren eragina murrizten jarraitzen du. EAEk 356 positibo berri atzeman ditu azken orduetan, aurreko egunean baino 80 gutxiago, eta positibotasun tasa % 5,1era jaitsi da. Intzidentzia-tasa metatuak beheranzko joerari eutsi dio, 18 puntu jaitsi baita egun batean, eta 416,74 kasutan dago 100.000 biztanleko 14 egunetan. Zainketa intentsiboetako unitateetako presioa ere murriztu egin da, 169 gaixo baitaude bertan, larunbatean baino bi gutxiago.
Osasun Sailak astelehen honetan emandako datuen arabera, joan den igandean 7.032 proba diagnostiko egin ziren, aurreko eguneko 7.262 proben azpitik. Adierazle horiekin, egindako frogen positibotasun tasa ia puntu bat murriztu da, % 6tik % 5,1era. Martxoaren 24ra jo behar da balio baxuagoa aurkitzeko.
Gainera, maiatzaren 3tik 9ra bitartean, positiboen ehunekoa jaitsi egin zen hirugarren astez jarraian, eta % 5,9an geratu zen. Pandemiak ez zuen positibotasun tasa txikiagoa Euskadin martxoaren 22tik 28ra.
Lurraldez lurralde aztertuta, 175 kasu positibo atzeman dituzte Bizkaian joan den igandean (larunbatean baino 61 gutxiago), 149 Gipuzkoan (19 gutxiago), eta Arabak 30 kutsatze berri izan ditu (aurreko egunean baino bat gutxiago). Horiez gainera, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren bi pertsonak eman dute positibo.
Azken egunetako kutsatzeen beherakada osasun sisteman nabaritzen ari da. Atzo 543 gaixo zeuden EAEko ospitaleetan, larunbateko kopuru bera. Asistentzia-presio hori txikiena da apirilaren 11tik, hau da, duela hilabetetik.
Hobetu egin da zainketa intentsiboetako unitateetako egoera, 169 gaixo baitaude (baliorik txikiena apirilaren 21etik) , eta gela arruntetan 374 pertsona daude kutsatuta. Atzo 32 gaixo berri ospitaleratu zituzten Euskadiko ospitaleetan.
Pandemiaren hobekuntza erakusten duen beste adierazle bat intzidentzia-tasa metatua da; izan ere, 24 ordutan, 100.000 biztanleko 18 kasu gutxiago izan dira 14 egunetan, 416,7 izan baitira.
Beherakada hiru lurraldeetan gertatu da, bereziki Gipuzkoan, 28 puntu jaitsi baita; tasa 505,5ekoa da orain. Hala ere, egoera okerrena duen lurraldea da. Araban 261,9koa (-13) da tasa, eta Bizkaian 400koa (-13).
Intzidentzia-tasen arrazoia (egungo 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa duela astebetekoarekin alderatzen duena) ere jaitsi egin da igande honetan, eta 0,81ekoa da Euskadi osoan (0,83koa zen aurreko egunean).
Bestalde, R0 indizea, kutsatu batek zenbat pertsona infektatu ditzakeen adierazten duena, ez da aldatu asteburu osoan, 0,85 baita, eta 1etik behera jarraitzen du hiru lurraldeetan: 0,77 Araban, 0,88 Bizkaian eta 0,84 Gipuzkoan.
Aldi berean, intzidentziak behera egin du hiriburuetan: Gasteizen, 252,7 kasu izan dira (ostiralean ezagututako azken datua baino 45 gutxiago); Bilbon, 484,3 (26 gutxiago); eta Donostian, 505,5 (38 gutxiago).
EAEn ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda duen ikastetxerik. Hala ere, 72 zentrotan gelak itxita daude, aurreko ostiralean baino hiru gehiagotan. Guztira, 113 ikasgela itxi dituzte astelehen honetan, eta 108, berriz, joan den asteko azken eskola-egunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.