Sestao eta Sopela gorrian sartu dira eta Amurrio, Basauri, Bergara eta Oiartzun irten
Amurrio, Basauri, Bergara eta Oiartzun eremu gorritik laranjara igaro dira, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Egoerak, baina, okerrera egin du azken orduetan Sestaon eta Sopelan, eta egun bakarra kolore laranjan egon ostean, berriz ere udalerri gorriak dira.
Arabak (261 kasu 100.000 biztanleko) datuak hobetzen jarraitzen du, baina laranjan dago oraindik semaforoa. Azken orduetan Amurriok gorritik irtetzea lortu du eta laranjara igaro da. Laudiok gorri jarraitzen du, eta, Gasteizek eta Agurainek horiari eutsi diote gaur ere.
Bizkaian egoera apurka hobetzen ari da, eta gorria atzean utzi eta laranjan jarri da (100.000 biztanleko 393 kasurekin), Basaurirekin batera. Ondorengo udalerrietan ere gorri dago semaforoa: Bilbo, Galdakao, Leioa, Mungia, Muskiz, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapagaran.
Laranja kolorez, berriz, ondorengo udalerri hauek ageri dira: Abanto Zierbena, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Erandio, Durango, Getxo eta Ondarroa.
Horian dauden udalerriak honakoak dira: Arrigorriaga, Abadiño, Bermeo, Amorebieta-Etxano, Berango, Elorrio, Ermua, Derio, Durango, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Lekeitio, Markiña-Xemein, Ortuella, Portugalete eta Zalla.
Ez dago udalerri berderik Bizkaian.
Gipuzkoan, (476 kasu 100.000 biztanleko) egoera hobetzen ari da gutxinaka baina oraindik ere udalerri gehienak eremu gorrian jarraitzen dute, 21ek, hain zuzen ere: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Bergarako eta Oiartzungo datuak hobetu egin dira eta gorritik atera dira bi udalerriak, eremu laranjara igaroz. Azpeitia, Eibar, Lezo eta Pasaia laranja margotuta ageri dira, eta, Andoain, Elgoibar, Hondarribia, Mutriku, Lazkao eta Urnieta, berriz, hori. Beasainen, berriz, egoerak okerrera egin du eta horitik laranjara igaro da azken orduetan.
Ez dago kolore berdea duen udalerririk.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Getxon, ustez bikotekidea larri zauritzeagatik
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.