Intzidentzia metatua Euskadin 200 kasutik jaitsi da lehen aldiz abuztutik
Covid-19aren transmisio-datuek hobera egiten jarraitzen dute Euskadin, eta abuztutik izan ez diren balioak erregistratu dira. Intzidentzia metatuak eta positiboen kopuruak ere atzera egin dute lehen aldiz, 2020ko abuztuan erregistratutako balioetaraino.
Zehazki, 181 kutsatze berri atzeman dituzte azken orduetan, eta 100.000 biztanleko 14 egunetan metatutako kasu positiboen tasa 195,66raino jaitsi da EAEn.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, 5.169 proba diagnostiko egin dituzte igandean, eta egindako proben positibotasun tasa % 3,3tik % 3,5era igo da.
181 positibo berrietatik (aurreko egunean baino 24 gutxiago), 31 Araban detektatu dituzte, 54 Gipuzkoan eta 93 Bizkaian. Gainera, EAEtik kanpo bizi diren pertsonei egin dizkieten proben artean, hiru positibo atzeman dituzte.
EAEko ospitaleetan presio asistentziala zertxobait igo da, igandean 17 pertsona ospitaleratu baitituzte, bezperan baino lau gehiago baina ostiralean baino bost gutxiago, eta 140 pertsona daude ospitaleetako gela arruntetan, asteazkenean baino sei gehiago.
Gainera, zainketa intentsiboetako Unitateetan (ZIU) 84 gaixo larri daude, aurreko egunean baino lau gehiago.
100.000 biztanleko 14 egunetan metatutako kasu positiboen tasa 200 kasuetatik jaitsi zen larunbatean (198,39) eta 195,66koa izan da igandean (-2,73 kasu gutxiago).
Indize horrek gora egin du berriro Araban, aurreko egunean ehunen batzuk jaitsi ostean, eta 155 kasuan dago. Bizkaian 200 kasutik jaitsi dira, 198,77ra iritsi baita, eta Gipuzkoan, berriz, 200 kasutik gora jarraitzen du; 202,23an, hain zuzen.
Hiriburuko datuei dagokienez, igandean intzidentzia-tasa metatua 157,61 kasuan zegoen Gasteizen; 181,48an Donostian, eta Bilbon, berriz, 195,39an.
Oinarrizko birsorkuntza-tasa (kasu positibo bakoitzak zenbat pertsona kutsatzen dituen neurtzen du) 1etik behera dago EAEn, 0,88an geratu baita (-0,01); pandemiaren transmisioa kontrolatuago dago, beraz, azken orduetan.
Intzidentzia-tasen arrazoia (egungo 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa duela astebetekoarekin alderatzen du) ere zertxobait hobetu da, eta 0,94koa da Euskadi osoan.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan 68 ikasgela daude itxita gaur, covid-19aren ondorioz, 46 ikastetxetan (eskola guztien % 0,48), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren datuen arabera.
Txertaketa-erritmoa Euskadin
Guztira, 1.540.094 txerto eman dituzte orain arte Euskadin. Horietatik 614.862 bigarren dosiak edo dosi bakarrekoak dira, eta, beraz, txertaketa-pauta bete duten eta dagoeneko immunizatuta dauden pertsonak dira. 999.423k, berriz, lehen dosia jaso dute.
50 eta 59 urte bitarteko biztanleen % 77,2k gutxienez dosi bat jaso dute; tasa hori % 93,1era iristen da 60 eta 69 urte bitartekoen artean, eta % 15,4ra iristen da 40 eta 49 urte bitarteko EAEko herritarren kasuan, Osasun Sailak astelehen honetan eguneratutako azken txertaketa-buletinaren arabera.
Foru Erkidegoari dagokionez, Nafarroak 39 koronabirus kasu atzeman ditu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.