EAEk 486 positibo atzeman ditu, maiatzeko datuetara hurbilduta
486 positibo berri hauteman dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) astelehen honetan, maiatzetik zenbatzen ez ziren datuetara itzulita. Azken 14 egunetako intzidentzia ere goraldi betean dago, eta 200era hurbiltzen ari da: EAEko tasa 183 kasukoa da 100.000 biztanleko, bezperan baino 15 puntu gehiago. Gipuzkoan are gorago dago intzidentzia metatu hori, 235 kasutan (igandean baino 26 puntu gehiago).
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehenari dagokion buletin epidemiologikoa kaleratu du. Laneguna izanik, proba diagnostiko gehiago egin dituzte (10.042, bezperakoak ia halako bi) eta horien % 4,8 positibo izan dira. Lurraldeka, Gipuzkoan zenbatu dituzte kutsatze gehien (ia erdia —220—), Bizkaiari —194— aurrea hartuta (normalean lurralde horretan gehiago hautematen dituzte, populazio gehiago daukalako). Araban 57 kasu izan dira, eta beste 15 EAEtik kanpo bizi diren pertsonei dagozkie.
Intzidentzia tasa metatu altuena duen lurraldea ere bada Gipuzkoa: 100.000 biztanleko 235 kasu. Datu hori EAEko batez bestekoaren (183 kasu) gainetik dago. Bizkaia ere maila horretatik gora kokatu da, 200etik gertu (194). Araban, bestalde, 132 kasu pilatu dira azken 14 egunetan.
Hori horrela, Gipuzkoako udalerri handien artean lauk bakarrik dute 60 kasu baino gutxiagoko intzidentzia metatua, koronabirusaren semaforoaren arabera.
Oinarrizko birsorkuntza tasak (R0a delakoa, positibo baten zenbat pertsona kutsatzen dituen zehazten duena) bilakaera hobea du, eta behintzat ez da hazi (1,51ean dago).
Astelehena izanda, jende gehiago ospitaleratu dute: 22 izan dira azken orduetan (igandean, aldiz, bederatzi). Hala, guztira, 58 pertsona daude erietxeetako gela arruntetan, bezperan baino zortzi gehiago. ZIUetan apur bat samurtu da egoera: 30 gaixo daude kritiko, igandean baino sei gutxiago.
Transmisio altua gazteen artean
Ikasketa bidaiekin (Mallorcara, Saloura, Bordelera eta Conilera egindakoak) eta jai giroarekin (Hernanin, esaterako) lotutako agerraldiek 39 urtez azpikoen intzidentzia igoarazten jarraitzen dute. Are, tasa 1.800 kasutik gora dago 17-18 urtekoen artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Urkila-Elgea mendilerroan, Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertaratu dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.