Dosi sorta berri batek bultzada emango dio gazteen txertaketari
Aste honetan, Pfizer eta Modernaren txerto gehiago helduko dira Hego Euskal Herrira, eta azkartu egingo da txertaketa. Forondako Aireportura ohi baino 60.000 bat dosi gehiago iritsiko dira. Horrela, gaurtik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoak Pfizerren eta Modernaren 180 000 txerto jasoko ditu, eta 70.000 inguru Nafarroak.
Dosi sorta horri esker, abuztuan hitzordu gehiago ematea eta gazteen txertaketari bultzada ematea espero dute.
30-39 urtekoen artean % 70ek jaso dute dosi bat gutxienez, eta % 55,3k pauta osoa. Adin nagusiagokoei dagokienez, dosi bat hartutakoak % 86tik gora dira 50-59 urtekoen artean eta % 90 baino gehiago 60tik gorakoen artean.
Gutxienez dosi bat jaso duten pertsonen kopuruak adinarekin batera egiten du behera. 20-29 urtekoen artean % 45era heltzen da ehunekoa, baina % 35,2an geratzen da 16-19 urtekoen artean eta % 13,5ekoa da 12 eta 15 urte arteko adingabeen kasuan.
| JARRITAKO TXERTOAK ADIN TALDEAREN ARABERA | 1. dosia | 2. dosia |
| 100 urte edo gehiago | % 95,2 | % 94,3 |
| 90-99 urte | % 93,1 | % 93 |
| 80-89 urte | % 97,1 | % 96,7 |
| 70-79 urte | % 95,6 | % 95,5 |
| 60-69 urte | % 92,7 | % 92,3 |
| 50-59 urte | % 91,5 | % 89,7 |
| 40-49 urte | % 86,4 | % 84,9 |
| 30-39 urte | % 70 | % 55,3 |
| 20-29 urte | % 45 | % 20,3 |
| 16-19 urte | % 35,2 | % 7,9 |
| 12-15 urte | % 13,5 | % 1,6 |
Aurreko astean, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan zuen oraindik 20.000 hitzordu libre zeudela. Orain, agenda hori are gehiago zabaldu ahalko da. Gazteenei eta adingabeen gurasoei hitzordua eskatzeko eskatu zien Sagarduik.
EAEn, 12 urtetik gorakoen % 78k jaso dute gutxienez dosi bat, eta % 71,5i bi dosiak jarri dizkiete.
Asteburuan zehar guztiz edo partzialki itxi dituzten txertaketa guneak, Barakaldoko BEC edo Bilboko Casilla, kasu, berriz ireki dituzte gaur. Txerto gutxiago heldu eta hitzordu gutxiago eskatu ondoren, zentro batzuk itxi zituela baieztatu zuen asteburuan Osakidetzak, eta gaur ireki dituzte berriro. Goizean ireki dituzte berriro, baina ez da ilararik sortu.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.