Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau udalerri eremu gorritik laranjara igaro dira; beste hiru, aldiz, laranjatik gorrira

Abanto, Arrigorriaga, Markina-Xemein eta Azpeitia izan dira eremu gorritik laranjara igaro diren azken udalerriak. Gernika-Lumok, Mungiak eta Zumaiak, ordea, ez diote laranjari eutsi, eta eremu gorrian daude.
Gráfico: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Abanto, Arrigorriaga eta Markina-Xemein, Bizkaian, eta Azpeitia, Gipuzkoan, eremu gorritik atera dira, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Horrekin batera, Oñati eremu laranjatik atera eta eremu horian da orain.

Gernika-Lumon eta Mungian, Bizkaian, eta Zumaian, Gipuzkoan, ordea, egoerak okerrera egin du, eta eremu laranjatik gorrira igaro dira. Eremu horitik laranjara igaro den udalerririk ere badago, hala nola Zalla, Bizkaian, eta Hernani, Gipuzkoan.

Atzo, 6.246 test diagnostiko egin ziren, eta horietako 505ek eman zuten positibo. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, positibo horietako 60 Araban atzeman dituzte, 260 Bizkaian, 178 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonek eman dute. Ospitaleen egoerari dagokionez, covid-19a duten 50 gaixo ospitaleratu zituzten atzo, eta koronabirusa duten 79 daude ZIUetan.

Arabak (496 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian jarraitzen du, baita Gasteiz hiriburuak eta Amurriok ere.

Agurainen egoerak bere horretan jarraitzen du, eremu horian, Laudiorekin batera. Araban ez dago herririk eremu berdean, ezta laranjan ere.

Bizkaia ere (434 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, Bilbo eta beste 15 herrirekin batera: Berango, Bermeo, Derio, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Santurtzi, Sestao eta Sopela. Izan ere, azken orduetan, egoerak okerrera egin du Gernika-Lumon eta Mungian, eta eremu laranjatik gorrira igaro dira.

Balmaseda, Basauri, Barakaldo, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Portugalete eta Zornotza laranjan daude, eta Abanto, Arrigorriaga, Markina-Xemein eta Zalla gehitu dira azken orduetan zerrendara.

Horian, bestalde, Abadiño, Durango, Elorrio, Ermua, Ortuella eta Trapagaran daude oraindik.

Ez dago herri bakar bat ere berdean.

Gipuzkoa (351 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorritik kanpo dago, baita Donostia hiriburua ere. Dena dela, oraindik 11 udalerrik jarraitzen dute zerrenda gorrian. Hauek dira: Pasaia, Deba, Eibar, Irun, Lazkao, Legazpi, Mutriku, Oiartzun, Urnieta eta Zumaia. Azken hori ez zegoen gorri, baina egoerak okerrera egin du bertan, eta eremu gorrira igaro da.

Laranjaz margotuta ageri dira Andoain, Aretxabaleta, Donostia, Hondarribia, Lasarte-Oria, Ordizia, Villabona eta Zarautz, eta, gaurtik aurrera, baita Azpeitia eta Hernani ere.

Arrasatek, Astigarragak, Azkoitiak, Beasainek, Bergarak, Errenteriak, Lezok, Oriok, Urretxuk eta Zumarragak horiari eutsi diote, eta Oñati batu zaie. Hernanik, aldiz, ez dio horiari eutsi eta eremu laranjan da orain.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Gallinas en Cantabria



REMITIDA / HANDOUT por GOBIERNO DE CANTABRIA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

06/8/2025
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hegazti-gripeari aurre hartzeko neurri prebentiboak agindu ditu Espainiako Gobernuak

Arrisku- eta zaintza-eremu zehatzetan etxeko eta haztegietako hegaztiei eragingo dieten neurriak indarrean sartuko dira azaroaren 10etik aurrera. Horrelako eremuak daude Arabako eta Nafarroako zenbait udalerritan. Nolanahi ere, Europatik datorren birusaren aurrean arretaz eta arduraz jardutea eskatu dute agintariek, kutsatzeek eta birusaren hedapenak ekar ditzaketen kalteak saihesteko.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X