Osakidetzak aurrez aurreko kontsulta gehiago izango ditu irailean Lehen Arretan
Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren arabera, Osakidetzak Lehen Arretan aurrez aurreko kontsulta gehiago izango ditu irailean. "Gaixoek ez ezik, Osakidetzako profesionalek ere eskatzen dute", gaineratu du.
Herri Irratian astelehen honetan egin dioten elkarrizketan Sagarduik azpimarratu duenez, "horrek ez du esan nahi pandemiak iraun duen bitartean herritarren osasuna zaintzeko baliagarria izan den zerbait ahaztuko dugunik, telefono bidezko kontsultak kasu".
Lehen Arretan eskaintzen diren plaza guztiak betetzeko zailtasunak daudela onartu du sailburuak. Hala ere, horren esanetan, Osakidetzak "plaza guztiak eskaintzen jarraitzen du", eta, beraz, "ez da murrizketa kontu bat eta kontratatu nahi ez izatea", "espezialitate horretan disponibilitaterik dagoen" baizik.
Txertaketaren harira, Sagarduik jakinarazi du 12 urtetik gorako pertsonen % 89,1ek lehen dosia duela jada, eta, % 84,7k, berriz, pauta osoa. Hori horrela, aste pare batean xede-populazioaren % 90era iristea espero dute. Txertoa jarri ez dutenei hitzordua eskatzeko deia egin die beste behin sailburuak, "euren eta besteen mesedetan".
Era berean, gogorarazi du joan den astean hasi zirela Euskadin 4.500 gaixo immunodeprimituei hirugarren txertoa jartzen. Halaber, hirugarren dosi hori egoiliarrei eta etxean artatzen dituzten adinekoei emateko aukera aztertuko dela jakinarazi du sailburuak.
Egoera epidemiologikoari dagokionez, azken bi asteetako bilakaera oso ona izan dela azpimarratu du Gotzone Sagardui sailburuak. "Bide onetik goaz, 100.000 biztanleko 60 kasu horiek gero eta gertuago daude, eta, gainera, zainketa intentsiboetako unitateak eta gure ospitaleak egoera hobean daude", adierazi du.
Ildo horretan, bosgarren olatua gainditzen ari garela esan du, eta etorkizunari itxaropenez eta ilusioz begiratu behar zaiola, baina betiere zuhurtziaz.
Bitartean, Iñigo Urkullu lehendakariak LABIren Aholku Batzordearen bilera deitu du ostiralerako, irailaren 17rako. Deialdi hori bat dator pandemiaren bilakaera onarekin, eta indarrean dauden prebentzio-neurriak lasaitzea ekar lezake. Mahai politikoa abuztuaren 30ean bildu zen azkenekoz, eta edukieren murrizketak leuntzea erabaki zuen: % 60 saltokietan eta % 50 ostalaritzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.