Kutsatze berriak 196 dira Euskadin eta positibotasuna % 3,6ra igo da
196 covid kutsatze berri izan dira EAEn azken orduotan, aurreko egunean baino 33 gehiago; positibotasun tasa % 3,6ra igo da. Gainera, 30 gaixo ospitaleratu dituzte EAEko ospitaleetan, aurreko egunean baino sei gehiago, eta 52 gaixo daude ZIUn, bi gehiago.
Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, joan den ostiralean 5.435 proba diagnostiko egin ziren, eta 196 kutsatu berri atzeman ziren. Aurreko egunean, berriz, 163 izan ziren. Horrela, egindako probekin alderatuta, positibotasun tasa % 3tik % 3,6ra igo da.
Lurraldeka, 106 positibo berri atzeman dituzte Bizkaian, beste 48 Gipuzkoan eta 40 Araban. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren bi pertsona kutsatu dira, aurreko eguneko kasu bakarraren aldean.
EAEko ospitaleetan 30 pertsona ospitaleratu dituzte ostiralean, aurreko egunean baino sei gehiago. Gainera, Zainketa Intentsiboetako Unitateetan (ZIU) covid19-a duten 52 pertsona daude, aurreko egunean baino bi gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.