Palestinaren aldeko protestak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oscar Guerrero, Israel-Premier Tech taldeko zuzendaria, bere etxean dago jada Espainiako Vuelta utzi ostean

Orain egun batzuk esan zuen ez zuela lasterketa utziko. Atzoko etapan, baina, ez zen bere taldearen autoan joan, eta, dirudienez, Nafarroara itzuli da. 

bere ibilbideko egunik txarrenak pasatzen ari dela
Oscar Guerrero, Israel-Premier Tech taldeko zuzendaria. Artxiboko irudia.

Oscar Guerrero nafarrak, Israel-Premier Tech taldeko zuzendariak, Espainiako Vuelta utzi du, lasterketa guztian zehar egon diren protesten ostean.

Duela egun batzuk esan zuen ez zeukala lasterketa uzteko inolako asmorik, baina ostiraleko etapan ez zen bere taldearen autoan joan, eta, dirudienez, Nafarroan zegoen ordurako, Vuelta lagata.

Hasiera batean egin zituen adierazpenetan, argi esan zuen Gazan gertatzen ari den sarraskia eta kirol arloa bereizi behar direla. 

Vueltan, protestak

Hainbat izan dira aurtengo Vueltan izandako protestak, Palestina babestu eta Israel zuritzearen kontra deitutakoak.

Horien artean, Bilboko eta Galiziako protestak izan dira entzutetsuenak, etapa horietako helmugan egindako protestek ibilbidea laburtzea eragin baitzuten.

Lasterketan bertan egindakoez gain, Israelgo taldearen aurkako pintaketak ere agertu dira zuzendariaren jaioterrian, Oscar Guerreroren etxe inguruan mezuak margotu baitituzte Altsasun.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu