CAMPAÑA DE VACUNACIÓN
Guardar
Quitar de mi lista

4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean

Gripearen eta COVID-19aren aurkako kanpainaren baitan, txertoa jartzeko lekuak jarri ditu Osakidetzak, aurretiko hitzordurik gabe. 

Imagen de un txertogune en su primer día. Foto: Irekia

Txertogune baten irudia bere lehen egunean. Argazkia: Irekia

Txertoguneen lehen egunean, 4.700 lagunek baino gehiagok hartu dute txertoa. Osakidetzak 12 gune egokitu ditu EAEn gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko. Gune horietan, azaroaren 1era arte, txertoa jartzeko aukera egongo da, aurretiko hitzordurik gabe. 

Abian jarri eta lehen egunean, 4.790 lagun gerturatu dira txertoguneetara, gehienak arratsaldez. Izan ere, txertogune guzti-guztiak irekita daude, gutxienez, 15:00ak eta 20:00ak bitartean. Hala ere, hiriburuetan badago goizez ere txertatzeko aukera. Kontsultatu hemen txertogune guztien ordutegi zehatzak.

Gehientsuenak (%66) 60 urtetik gorakoak izan dira. Kasu askotan, horiek laguntzera joan direnek ere hartu dute txertoa. Hainbat gazte eta haur ere pasa dira txertoguneetatik.

Txertoguneek osatu egiten dute osasun-zentroetako ohiko txertaketa, eta sarbidea errazten dute, gune bereziak eta ordutegi zabalak eskainiz, astelehenetik igandera. Gainera, Osakidetzak bere lantaldeak indartu ditu, 225 erizain eta 85 administrazio-langile gehituz. Jorge Romeo Osakidetzako Lehen Arretako zuzendariordeak adierazi duenez, bide hau lagungarri zaio Osakidetzari, Lehen Arretako kontsultak libreago gera daitezen, beste osasun-arazo batzuk artatu ahal izateko. 

Nafarroan ere abian da Osasunbidearen txertaketa-kanpaina. Aurretiko hitzordua eskatuta, kanpaina abenduaren 15era arte luzatuko da. Hala ere, hitzordurik eskatu gabe txertoa jartzeko aukera dago azaroaren 3tik 14ra egokitutako hiru ezohiko lekuetan: San Martinen, Buztintxurin eta Lizarran.

Te puede interesar

Cargar más
Publicidad
X