Gizartea
Ezohiko uda izan da aurtengoa Gipuzkoako hondartzetan; itsasoko ura inoizko beroen eta karabela portugesak ekainetik
Prentsaurrekoan, aurtengo hondartza denboraldiaren balantzea egin du Gipuzkoako Iraunkortasun foru diputatuak. "Itsasoko urak, ekainetik, 22 ºC-ko tenperatura gainditu zuen laginketa-puntu guztietan, eta abuztuan 27,8 ºC-ra iritsi zen Mutrikun".
Kalonjeen bigarren ate bat eta txanpon islamiar bat aurkitu dituzte Iruñeko katedralaren inguruko indusketetan
Ateak bi metroko altuera du gutxi gorabehera eta 1,40 metroko zabalera. Horrez gain, besteak beste, moneta islamiar bat ere topatu dute.
Azaroaren 21ean jarriko da martxan Donostiako Topoaren lurpeko pasabidea
Topo berriak joan-etorri kopurua handituko du Añorga, Donostia eta Pasaia arteko tarte osoan, zazpi minutu eta erdiko maiztasunarekin.
Polemika Kongresuan, piperbeltz gasa erabiltzeagatik: Hainbat gune zigilatu dituzte eta PPko diputatu bat kanporatu
Kontrol saioa dute Kongresuan, eta Kongresuko presidenteak PPko diputatu bat kanporatu du piperbeltz gas poto bat ateratzeagatik. Gertakariaren ondotik, piperbeltz espraia manipulatu duela aitortu du PPko aholkulari batek.
Maila sozioekonomiko handieneko ikasleen notak ez dira PISA txostenean gehien jaitsi direnak, ikerlan baten arabera
Innovamat Research Labek egindako azterketa baten ondorioa da, hain zuzen ere, aipatutakoa. Ikasle aberatsen beherakada hori faktore sozioekonomikoak neurtzeko orduan eta ikasleak sailkatzeko metodologian PISA txostenean egindako aldaketa batekin lotzen du.
Zeinu hizkuntzan jakin behar dituzun bost adierazpen
Irailaren 23a Zeinu Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da, hizkuntza-nortasuna eta giza eskubideak babesteko helburuz. Gorrekin komunikatzeko oinarrizko zeinu hauek ikastera eta praktikatzera animatuko?
Lau urteko haur txinatar batek munduko errekor berria egin du Rubiken kuboa 4 segundoan osatuta
Euskal Herrian ere bada zaletasuna, eta ez nolanahikoa. Aratz Larruzeak Europako errekorra du piramide modalitatean.
Ceutako Tarajaleko muga lasai antzean, sarrera masiboa izateko zantzuak gorabehera
Marokoko Gobernuak Espainiako agintarien eskaerei erantzun die, eta agente gehiago bidali ditu ingurura. Kontrolak ezarri ditu mugatik 100 kilometrora, herrialdeko beste leku batzuetatik iritsitakoei ateak ixteko. Hauteskunde eguna dute gaur Marokon.
76 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Orozkon, baso-sute bat itzaltzera zihoazela
Larrialdi zerbitzuek 76 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute astearte honetan Orozkon (Bizkaia), arratsaldeko ordu bietan, Goirigitxi auzoan piztutako baso-sute bat itzaltzeko lanetan ari zirela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Hainbat estatuk Espainiako Gobernuaren aurka egin dute euskararen ofizialtasuna EBren bidez lotzen saiatzeagatik
Espainiak euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasuna Bruselara eramaten duen zortzigarren aldia izan da gaurkoa, baina oraingoz "ez da emaitzarik" izango, Thomas Byrne Europako Gaietarako ministroak onartu duenez.
Martxan da Beldur Barik bideo lehiaketa, aurten 10 urtetik gorako haur eta gazteentzat
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bi emakumeri sexu-erasoa egin dietelakoan
Ertzaintzak 21 eta 20 urteko bi gizon atxilotu ditu, irailaren 1ean Arabako hiriburuko etxebizitza batean izandako gertakarietan parte hartzea egotzita. 44 eta 31 urteko emakumeak hara joan ziren, gazteek gauerako ostatua eskaini ostean.
Zortzi atxilotu, Berriozarren Munduko Kopako finala ikusten ari zen militar talde bati eraso egiteagatik
Guardia Zibilak eta Foruzaingoak hainbat atxiloketa eta miaketa egin dituzte gaur goizaldean, Iruñerrian. Atxilotuek joan den uztailaren 19ko istiluekin omen dute lotura. Egun horretan gertatu zen erasoa, Espainiaren eta Argentinaren arteko Munduko Kopako partidarekin bat, Berriozarko taberna bateko terrazan. Auzia sekretupean dago.
Adingabe marokoar batek itsasartea zeharkatu du Ceutatik, Real Valladoliden autobusaren behealdean ezkutatuta
Adingabea autobusaren behealdean ezkutatuta egon zen Ceuta eta Algeciras arteko 45 minutuko ibilbidean, eta, ondoren, ordubetetik gorako ibilbidea egin zuen errepidez Jerez de la Fronteraraino.
Bi gaixok ospitalean jarraitzen dute, Aita Menni klinikako sutearen ondorioz
62 urteko gizon bat zainketa intentsiboetako unitatean dute, eta 37 urteko emakume bat, psikiatrian. Gainerakoei sendagiria eman diete dagoeneko.
Emakume bati lau urteko zigorra ezarri diote 80 urteko gizon bati 400.000 euroko iruzurra egiteagatik
Iruzurgileak harreman sentimentala zutela sinestarazi zion gizonari, eta amarruen bidez, etxebizitza bat erostarazi eta hainbat transferentzia eginarazi zizkion. Epaiaren arabera, dirutza itzuli egin beharko du zigortutako emakumeak.
Negu Gorriak Nafarroako GKEak heriotza mehatxuak salatu ditu eta "elkartasuna ez geldiarazteko" eskatu du
Negu Gorriak nafar elkarteak astelehen honetan salatu duenaren arabera, Iruñetik Ceutara migratzaileekin lan egiten duten erakundeei laguntzera joandako taldeko kideei heriotza-mehatxuak egin dizkiete, eta dei egin dute "elkartasuna geldiarazi ez dezaten".
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Negu Gorriak etxegabeei laguntzen dien Nafarroako GKEa da. Igandean Ceutara joateko asmoa zuten, migratzaileei laguntzeko, eta hainbat ceutarrek elkarretaratzea egin zuten, elkarteraren kontra, "erradikalak" zirela leporatuta. Manifestazioan, elkarteko kide bat barruan zegoelakoan, Ceutako diputatu bat zihoan ibilgailu bati eraso egin zioten.
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Bizkaiko Foru Aldundiak, EEEk eta PreZerok osatutako aliantza publiko-pribatuak jarri du martxan proiektua. Gune berean egingo da prozesu osoa, hondakin organikoaren tratamendutik gas sarean injektatzeko prestatutako biometanoa lortzeraino.
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Gorpua joan den asteazkenean aurkitu zuten 54 urteko emakumearen etxean. Suhiltzaileek ireki behar izan zuten, familia ezin baitzen barrura sartu.