Gizartea
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
"Ceutatik eta Melillatik Espainian modu irregularrean sartzeak ez du Penintsulan geratzeko eskubiderik ematen, ezta Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan askatasunez ibiltzeko ere", esan du Espainiak Marokon duen enbaxadak bere X sareko bere kontuan.
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omen ditu, memoriaren, giza eskubideen defentsaren eta Argentinan desagertutakoen bilaketaren alde egindako lanagatik.
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Legez kanpoko atxiloketa delituengatik irekitako ikerketa zabaltzea eta 2025eko urriaren 1ean Gazara laguntza humanitarioarekin zihoan Global Sumud Flotilla kideei egindako torturak eta lesioak ere ikertzea erabaki du Auzitegi Nazionalak.
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Ikerketak Biarritz, Bidarte, Getaria, Donibane Lohizune, Urruña eta Hendaiako udalerriei eragiten die. Txosten tekniko batek ondorioztatu duenez, turismo handiko gune horietan hondakin-urak garbitzeko azpiegiturak ez daude prestatuta; ondorioz, ur zikinak araztu gabe itsasora isurtzen dira.
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Oraindik ez dago gaitza sendatzeko tratamendurik, baina frogatu dute bi farmako horiek gaixotasunaren bilakaerari galga jartzeko balio dutela. Oso garestiak dira eta Medikamentuen Ministerio arteko Batzordeak erabaki du sistema publikoan ez sartzea. Hego Euskal Herrian 44.000 bat pertsonak dute Alzheimerra, eta adituen arabera, 2050. urterako 120.000 baino gehiago izan daitezke.
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Ebakuatutako paziente gehienak Iruñeko klinikara itzuli dira, eta 0 solairua itxita eta zigilatuta dago, ikerketa errazteko.
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik
Manifestari talde batek objektuak jaurti zituen Ceutako diputatu baten ibilgailuaren kontra, bertan Negu Gorriak nafar elkarteko kideak babesturik zuedela sinetsita.
Ikastetxeetan pantailak nola erabili aztertzen ari direla aitortu du Pedrosak
Hausnarketak "integrala" izan behar duela eta ikasleak, ikastetxeak eta familiak inplikatu egin behar direla azpimarratu du Hezkuntza sailburuak.
Poliziak airera tiro egin du Ceutan, "Negu Gorriak/Derecho a Techo" elkarte nafarraren etorreraren aurkako protestan
Sare sozialen bidez egindako deialdi bati erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira portu inguruan, "ezker erradikalari lotuta" omen dagoen taldearen iritsiera gaitzesteko.
Klinika bateko erabiltzaile bat atxilotu dute, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutea piztea egotzita
Zaurituetako bat zainketa intentsiboetako unitatean dago. Bederatzi lagunek ospitaleratuta jarraitzen dute eta hamargarren bat behaketan daukate. Berrogeita hamar bat paziente beste toki batera eraman dituzte gaua pasatzera.
AP-8aren Zarauzko irteera itxita egongo da astelehen gauean, Irungo noranzkoan, lanak tarteko
Obrak asteleheneko 21:00etatik astearteko 05:30era arte egingo dituzte. Hala, Zarautzera, Oriora edo Getariara joan nahi duten ibilgailuek Zestoa/Zumaiako lotunetik egin beharko dute, eta GI-632 eta N-634 errepideetatik joan gero, edo Aritzetan noranzkoa aldatu.
Ceutako harrera zentroetan abusuak pairatu izana salatu dute hainbat adingabek, eta salaketa horiek epaileari bidali dizkio Fiskaltzak
Babespean dauden adingabeen osotasunari, segurtasunari edo eskubideei eragin diezaiekeen edozein egoerari adi daudela ziurtatu dute Fiskaltzako iturriek, eta, beren eskumenen barruan, delitu izaera izan dezakeen edozein egitateren aurrean jardungo dutela.
24 ordu baino gutxiagoan Madrilen gertatutako balizko bi hilketa matxista ikertzen ari dira
Chayotea, Muskizen hazten den Latinoamerikako fruitu ezaguna
Chayotea kalabazinaren eta pepinoaren familiako fruitua da, jatorri prekolonbinoa duena. Aspalditik hazten du Muskizko bizilagun batek, horren propietateak ezagutzera emateko.
Ceutan migratzaileak "errepresioa" pairatzen ari direla salatu dute arrazakeriaren kontrako taldeek
Egoera salatzeko, manifestazioak egin dituzte Madrilen eta Iruñean. Auzian duen erantzukizuna bere egiteko eskatu diote Europar Batasunari, eta migratzaileek jasaten duten "indarkeria arrazista eta koloniala" kritikatu dute.
Espetxera bidali dute Barakaldoko ikastetxe batean 20 egunean lau aldiz ustez lapurreta egin duen gizona
36 urteko gizonak 14 atxiloketa zituen aurretik, eta 36 eginbide ditu irekita Ertzaintzan, ikertu gisa.
Bi txirrindulari zauritu dira Alegian ibilgailu batek harrapatuta
Istripua gaur goizean gertatu da, GI-2133 errepidean. Zaurituak Tolosako Asuncion klinikara eraman dituzte.
Bilbon emakume bat harrapatu ostean ihesari ekin dion gidari bat atxilotu du Ertzaintzak
Semaforoa gorri zegoenean errepidea gurutzatu duen neska bat harrapatu, eta zauri larriak egin dizkio. Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Nelson David Morenoren aurka egitekoa zen bosgarren epaiketa bertan behera geratu da, aldeek akordioa lortuta
2021ean Bilbon gizon bat hiltzeagatik eta hari iruzurra egiteagatik epaitu behar zuten, baina herri-akusazioa, defentsa eta Ministerio Fiskala akordio batera heldu dira, eta akusatuak ontzat eman du.
Euskadik amarralekuak esleitzeko sistema aldatuko du, eta herritartasuna, jasangarritasuna eta emakumeen presentzia sarituko ditu
Dekretu berriak 100 punturainoko baremoa ezarriko du aisialdiko nabigazioko amarralekuak esleitzeko, eta 2017tik indarrean dagoen araudia ordezkatuko du.