200 hildako baino gehiago zenbatu dituzte aste honetan Libanoko bonbardaketetan
Horrez gainera, 700.000 lagunek baino gehiagok euren etxea utzi behar izan dutela azaldu du Mikel Ayestaranek Beirutetik bertatik. Libanoko hiriburuko hegoaldeko auzoak hustutzeko eskatu ondoren, bonbardaketa gogorrak egin ditu Israelek.