Bizitza ospatzea erabaki dute Gazan 54 bikotek ezkontza masibo batean
Bi urtez Israelen eraso etengabeak pairatu ostean, sarraskia atzean utzi eta ospakizunari ateak ireki dizkiote Gazan. 54 bikote ezkondu dira bonbardaketek txikitutako eraikinen artean. Ekitaldia Arabiar Emirerri Batzuek antolatu dute, eta esperantzaren sinbolotzat hartu.