Afari solidarioak kriminalizatu izana deitoratu dute ekimenaren antolatzaileek
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformak, Donostian kaleko egoeran dauden pertsonentzako afari solidarioak antolatzen dituenak, Udalaren "jarrera kriminalizatzailea" salatu du asteazken honetan. Izan ere, Jon Insausti alkateak (EAJ) jarduera hori debekatu du, "bizikidetza arazoak" sortzen dituela eta "delinkuentzia igotzen" duela argudiatuta.