Albiste izango dira: iraungitako txertoak, traktoreak kalera Bilbon, Gasteizen eta Iruñean eta Iran eta AEBren arteko tentsioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bilbon San Mameseko zabalgunean elkartuko dira 10:00etatik aurrera, Gasteizen 10:30ean irtengo dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik eta Iruñean manifestazioa egingo dute, 17:00etan, Baluarteko plazatik abiatuta.
Osasun sailburuak onartu du iraungitako txertoen azken kasua "errore" baten edo "errore kate" baten ondorio dela, hainbat kontrolek huts egin dutelako. Hauxe da txerto baten trazadura laborategietara eskatzen denetik injektatzen den arte.
Drogen kontsumoa eta sexu harremanak uztartzen dituen praktika horren aurrean "prebentzioa giltzarri da STIak gero eta ugariagoak diren testuinguru batean".
Estatu Batuek Teherango erregimenari mehatxu egin diote behin baino gehiagotan, eta flota militar handia mobilizatu dute Ekialde Ertaineko eskualdera.
Osasun sailburuak azaldu duenez, 103 pertsonari jarriko diete beste dosi bat; abenduaren 1etik urtarrilaren 15era bitartean iraungitako lote bateko txerto hexabalentea jaso zuten paziente horiek, ia denak haurrak.
Laura Garrido PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen iritzian, Alberto Martinez Osasun sailburuak iraungitako txertoen inguruan emandako azalpenak ez dira nahikoa. Gertatukoa sakon ikertzea eskatu du, eta hartu beharreko ardurak hartzea.
Azterketak 2026an zehar egingo dira, eta uda baino lehen hasiko dira hautagai gehien dituzten kategorietako probak.
Sindikatuen arabera, argi geratu da patronalak ez duela negoziatzeko inolako borondaterik eta sektoreko langileak mespretxatzen ari dela.
Alvaro Garcia Ortizi bi urteko inhabilitazioa ezarri zioten, sekretuak ezagutarazteagatik. Berari indultua emateko eskaera bi partikularrek egin dute.