Albiste izango dira: Medikuen grebari buruzko bilera erabakigarria, hondartza denboraldiaren irekiera eta Errenteriako Udalaren agerraldia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Batzordeak ekainaren 15a eta 19a bitarterako deitutako grebari eutsi dio, eta esan du bilera horiek “nekez” aldatuko dutela mobilizazioen egutegia.
Espainiako Gobernuak beherapen fiskala ezarri zuen martxoan, Irango gerra dela eta. Gaur amaitu da argindarraren eta gasaren beherapena, baina erregaien gaineko neurri fiskalak eta Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergarenak ekainaren 30era arte egongo dira indarrean.
Sareetan bolo-bolo zabaldu den bideoan, emakumea bizkarrez ageri da, errepidetik oinez, eta bat-batean Polizia Nazionaleko agente bat, burua kasko batekin estalita daramana, harengana doa korrika, gogor bultzatuz eta lurrera botaz.
Gizona Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburutik itzuli zen atzo, larunbata, Erroman lurreratu zen hegaldi batean, eta, ondoren, beste hegaldi bat hartu zuen Sardiniara. Egun batzuk zeramatzala sukarrarekin jakinarazi zuen bertan.
Sorosleei formakuntza zorrotzagoa eskatzen zaie aurten lanean aritzeko. Lehen, Gurutze Gorriak edo Igeriketa Federazioak emandako formakuntza ikastaro batekin nahikoa zuten horretarako; orain, aldiz, titulazio ofizial bat eskatzen zaie, eta horrek arazoak ekar ditzake sorosleak topatzeko.
Apirilaren erdialdean, Israelek 'lerro hori' bat ezarri zuen (Gazan aplikatzen duena bezalakoa), bi herrialdeen arteko mugatik hamar bat kilometrora doana, eta bien arteko perimetroa Israelgo tropek inbaditu zuten. Azken egunotan, indar armatuak lerro horretatik aurrera egiten ari dira.
Osasun Sailak lau gunetan ez bainatzeko eskatu du: Areetan (Getxo), Toñan (Sukarrieta), Karraspio Txikin (itsasadarra, Mendexa) eta Portu Txikin (Zierbena).
Leherketak inguruko hainbat etxebizitza-eraikinetan izan du eragina, eta larrialdi zerbitzuek bizirik atera daitezkeenen bila jarraitzen dute hondakinen azpian, Birmaniako hedabideek jakitera eman dutenez.
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk adierazi duenez, Beauforteko gaztelua okupatzea "mugarri erabakigarria" da, baita Israelek Libanoren aurrean duen "politikaren erabateko aldaketa" ere.