Bero sapa eguna dute berriro Nafarroan, eta alerta laranja aktibatuko dute erdialdean eta Pirinioetan
Tenperatura maximoak 40º-tik bueltan ibiliko dira: Erriberan (abisu horia) 41º inguru izan daitezke, eta 39º Iruñean eta Lizarran. Hori dela eta, alerta laranja ezarri dute Nafarroako erdialdean eta Pirinioetan.